2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | 2024ko maiatzaren 7 |
Bigarren finalerdia | 2024ko maiatzaren 9 |
Finala | 2024ko maiatzaren 11 |
Egoitza | Malmö Arena, Malmö |
Antolatzailea | Sveriges Television (SVT) |
Partaide kopurua | 37 |
2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 68. edizioa izan zen. Malmöko Malmö Arena aretoan ospatu zen, Suediak 2023ko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 7 eta 9an jokatu ziren, eta final handia maiatzaren 11an.[1]
Luxenburgo partaide bezala itzuli zen, 31 urteko eten baten ostean.[2] Bestalde, Errumania haren irrati-telebistaren arazo ekonomikoak direla eta erretiratu egin zen. Herbehereak finalerdi eta finalaren artean kanporatuak izan ziren, haien leihakideak egoitzako langile batekin izandako intzidente baten ondoren.
Leihaketa Suitzak irabazi zuen, Nemo eta haien kanta "The code"-k ordezkatuta. Honek epaimahaiaren botoa irabazi zuen 365 punturekin, eta telebotoan 5. postua lortu zuen 226 punturekin. Podioa Kroaziak eta Ukrainak osatu zuten. Hau Kroaziak inoiz lortu izan duen posturik hoberena izan zen. Bestalde, Irlanda, Georgia eta Letonia haien lehen finaletarako sailkatu ziren 2018, 2016 eta 2016tik, hurrenez hurren. Aipatzekoa da nola Irlanda 6. postuan amaitu zen, mende honetan lorturiko emaitzarik hoberena. Bestalde, Luxenburgo finalera sailkatu zen 31 urte leihaketan parte hartu izan gabe egon ondoren, non 13. postuan amaitu zen. Azkenik, Norvegia finaleko azken postuan amaitu zen, haien errekorrera batuz; izan ere, herrialdea 12 alditan amaitu izan da azkeneko gisa. Bere aldetik, Erresuma Batuak publikoaren eskutik 0 puntu lortu zituen. Finalerdien kasuan, Danimarka da orain finalera pasa gabeko urte segitu gehien daramatzan lurraldea, 2019tik ez baitira sailkatu. Islandia eta Malta haien finalerdietan azken postuan amaitu ziren.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediak lehiaketa hartuko duen zazpigarren aldia izango da, eta hauetatik hirugarren aldia Malmö hirian egingo dela, 1992 eta 2013ko edizioen ondoren. Malmö Arena, egoitza izango den pabilioia, 2013ko bera da, eta 15.000 pertsona har ditzake.
Suediak 2023ko edizioa irabazi ondoren, hainbat hirik egoitza izateko interesa adierazi zuten: herrialdeko hiru hiri nagusiak, hau da Stockholm, Göteborg eta Malmö, lehenago ere egoitza izandakoak, eta horrez gain Eskilstuna, Jönköping, Örnsköldsvik, Partille eta Sandviken.[3] Guztietatik lau hirik aurkeztu zuten hautagaitza ofiziala lizitazio-prozesuan: Stockholm, Göteborg, Malmö eta Örnsköldsvik.[4] 2023ko uztailaren 7an, Malmö izendatu zuten egoitza bezala Sveriges Television suediar telebista publikoak eta Europako Irrati-Telebista Batasunak
Partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]37 herrialdek baieztatu dute bere partaidetza edizio honetan. Partaideen artean bi jadanik leihatu izan dira Eurovisionen. Zehazki, Moldaviako Natalia Barbuk bere herrialdea ordezkatu zuen 2007an, eta Islandiako Hera Björkek 2010ean egin zuen.
Herrialdea | Artista | Abestia | Hizkuntza | Euskarazko itzulpena | Idazlea(k) |
---|---|---|---|---|---|
Albania | Besa | "Titan" | Ingelesa | Erraldoia | Besa Kokëdhima, Fabrice "Alias Lj." Grandjean, Gia Koka, Kledi Bahiti |
Alemania | Isaak | "Always on the run" | Ingelesa | Beti korrika | Greg Taro, Isaak Guderian, Kevin Lehr, Leo Salminen |
Armenia | Ladaniva | "Jako" | Armeniera | - | Audrey Leclercq, Jaklin Baghdassaryan, Louis Thomas |
Australia | Electric Fields | "One milkali (One blood)" | Ingelesa, Yankunytjatjara | Odol bat | Michael Ross, Zaachariaha FIelding |
Austria | Kaleen | "We will rave" | Ingelesa | Rave-a egingo dugu | Anderz Wrethov, Jimmy "Joker" Thörnfeldt, Julie Aagaard, Thomas Stengaard |
Azerbaijan | Fahree ft. Ilkhin Dovlatov | "Özünlə apar" | Ingelesa, Azerbaijanera | Eraman nazazu zurekin | Edgar Ravin, Fakhri Ismayilov, Hasan Haydar, Mado Salikh, Mila Miles |
Belgika | Mustii | "Before the party's over" | Ingelesa | Festa bukatu baino lehen | Arianna Damato, Benoit Leclercq, Charlotte Clark, Nina Sampermans, Pierre Dumoulin, Thomas Mustin |
Danimarka | Saba | "Sand" | Ingelesa | Harea | Jonas Thander, Melanie Gabriella Hayrapetian, Pil Kalinka Nygaard Jeppesen |
Erresuma Batua | Olly Alexander | "Dizzy" | Ingelesa | Zorabiatuta | Oliver Alexander Thornton, Daniel Harle |
Eslovenia | Raiven | "Veronika" | Esloveniera | Veronika | Bojan Cvjetićanin, Danilo Kapel, Klavdija Kopina, Martin Bejzak, Peter Khoo, Sara Briški Cirman |
Espainia | Nebulossa | "Zorra" | Gaztelania | Emagaldua | María Bas, Mark Dasousa |
Estonia | 5miinust eta Puuluup | "(nendest) narkootikumidest ei tea me (küll) midagi" | Estoniera | (Oraindik) ez dakigu ezer (honako) drogaz | Kim Wennerström, Kohver, Lancelot, Marko Veisson, Päevakoer, Põhja Korea, Ramo Teder |
Finlandia | Windows95man | "No rules!" | Ingelesa | Araurik ez | Henri Piispanen, Jussi Roine, Teemu Keisteri |
Frantzia | Slimane | "Mon amour" | Frantsesa | Maitia | Meïr Salah, Slimane Nebchi, Yaacov Salah |
Georgia | Nutsa Buzaladze | "Fire fighter" | Ingelesa | Suhiltzailea | Ada Skitka, Darko Dimitrov |
Grezia | Marina Satti | "Zari" | Greziera | Dadoa | Gino "The Ghost" Borri, Jay Lewitt Stolar, Jordan Richard Palmer, Konstantin "Kay Be" Plamenov Beshkov, Manolis "Solmeister" Solidakis, Marina Satti, Nick Kodonas, Oge, Vlospa |
Herbehereak | Joost Klein | "Europapa" | Nederlandera | Euroaita | Donny Ellerström, Joost Klein, Paul Elstak, Teun de Kruijf, Thijmen Melissant, Tim Haars |
Islandia | Hera Björk | "Scared of heights" | Ingelesa | Altueraz beldur | Ásdís María Viðarsdóttir, Ferras Alqaisi, Jaro Omar, Michael Burek |
Irlanda | Bambie Thug | "Doomsday blue" | Ingelesa | Urdin apokaliptikoa | Cuntry Ray Robinson, Olivia Cassy Brooking, Sam Matlock, Tyler Ryder |
Israel | Eden Golan | "Hurricane" | Ingelesa, Hebreera | Urakana | Avi Ohion, Keren Peles, Stav Beger |
Italia | Angelina Mango | "La noia" | Italiera | Asperdura | Angelina Mango, Francesca Calearo "Madame", Dario Faini "Dardust" |
Kroazia | Baby Lasagna | "Rim tim tagi dim" | Ingelesa | Rim tim tagi dim | Marko Purišić |
Letonia | Dons | "Hollow" | Ingelesa | Hutsik | Artūrs Šingirejs, Kate Northrop, Liam Geddes |
Lituania | Silvester Belt | "Luktelk" | Lituaniera | Itxoin | Džesika Šyvokaitė, Elena Jurgaitytė, Silvestras Beltė |
Luxenburgo | TALI | "Fighter" | Ingelesa, Frantsesa | Borrokalaria | Ana Zimmer, Dario Faini, Manon Romiti, Silvio Lisbonne |
Malta | Sarah Bonnici | "Loop" | Ingelesa | Kiribila | Kevin Lee, Leire Gotxi Angel, Michael Joe Cini, Sarah Bonnici, Sebastian Pritchard-James |
Moldavia | Natalia Barbu | "In the middle" | Ingelesa | Erdian | Khris Richards, Natalia Barbu |
Norvegia | Gåte | "Ulveham" | Norvegiera | Gizotsoa | Gunnhild Sundli, Magnus Børmark, Jon Even Schärer, Marit Jensen Lillebuen, Ronny Graff Janssen, Sveinung Ekloo Sundli |
Polonia | Luna | "The tower" | Ingelesa | Dorrea | Aleksandra Katarzyna Wielgomas, Max Cooke, Paul Dixon |
Portugal | iolanda | "Grito" | Portugesa | Oihua | Alberto Hernández, Iolanda Costa |
San Marino | Megara | "11:11" | Gaztelania, Italiera | - | Isra Dante Ramos Solomando, Roberto la Lueta Ruiz, Sara Jiménez Moral |
Serbia | Teya Dora | "Ramonda" | Serbiera | Ramonda landarea | Andrijano Pavlović, Luka Jovanović, Teodora Pavlovska |
Suedia | Marcus & Martinus | "Unfortgettable" | Ingelesa | Ahaztezina | Jimmy "Joker" Thörnfeldt, Joy Deb, Linnea Deb, Marcus Gunnarsen, Martinus Gunnarsen |
Suitza | Nemo | "The code" | Ingelesa | Kodea | Benjamin Alasu, Lasse Midtsian Nymann, Linda Dale, Nemo Mettler |
Txekia | Aiko | "Pedestal" | Ingelesa | Idulkia | Alena Shimanova-Kostebelova, Steven Ansell |
Ukraina | alyona alyona & Jerry Heil | "Teresa and Maria" | Ukrainera, Ingelesa | Teresa eta Maria | Aliona Savranenko, Anton Chilibi, Ivan Klymenko, Yana Shemaieva |
Zipre | Silia Kapsis | "Liar" | Ingelesa | Gezurtia | Dimitris Kontopoulos, Elke Tiel |
Leihaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen finalerdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen finalerdia maiatzaren 7an ospatu zen. Hamabost herrialdek parte hartuko dute, eta horietaz gain Alemania, Erresuma Batua eta Suediak bozkatu ahal izan zuten. Herrialde hauek ere finalerdia ospatzen zen bitartean kantatu zuten, erakusketa-gisa. Beste herrialdeetako publikoak "Munduko gainontzekoa" deituriko boto bateratuaren bidez ere eman zituen puntuak.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Puntuak | Postua |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zipre | Silia Kapsis | "Liar" | 67 | 6 |
2 | Serbia | Teya Dora | "Ramonda" | 47 | 10 |
3 | Lituania | Silvester Belt | "Luktelk" | 119 | 4 |
4 | Irlanda | Bambie Thug | "Doomsday blue" | 124 | 3 |
5 | Ukraina | alyona alyona & Jerry Heil | "Teresa and Maria" | 173 | 2 |
6 | Polonia | Luna | "The tower" | 35 | 12 |
7 | Kroazia | Baby Lasagna | "Rim tim tagi dim" | 177 | 1 |
8 | Islandia | Hera Björk | "Scared of heights" | 3 | 15 |
9 | Eslovenia | Raiven | "Veronika" | 51 | 9 |
10 | Finlandia | Windows95man | "No rules!" | 59 | 7 |
11 | Moldavia | Natalia Barbu | "In the middle" | 20 | 13 |
12 | Azerbaijan | Fahree | "Özünlə apar" | 11 | 14 |
13 | Australia | Electric Fields | "One milkali (One blood)" | 41 | 11 |
14 | Portugal | iolanda | "Grito" | 58 | 8 |
15 | Luxenburgo | TALI | "Fighter" | 117 | 5 |
Bigarren finalerdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren finalerdia maiatzaren 9an ospatu zen. Hamasei herrialdek parte hartu zuten, eta horietaz gain Espainia, Frantzia eta Italiak bozkatu ahal izan zuten. Herrialde hauek ere finalerdia ospatzen zen bitartean kantatu zuten, erakusketa-gisa. Beste herrialdeetako publikoak "Munduko gainontzekoa" deituriko boto bateratuaren bidez ere eman zituen puntuak.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Puntuak | Postua |
---|---|---|---|---|---|
1 | Malta | Sarah Bonnici | "Loop" | 13 | 16 |
2 | Albania | Besa | "Titan" | 14 | 15 |
3 | Grezia | Marina Satti | "Zari" | 86 | 5 |
4 | Suitza | Nemo | "The code" | 132 | 4 |
5 | Txekia | Aiko | "Pedestal" | 38 | 11 |
6 | Austria | Kaleen | "We will rave" | 46 | 9 |
7 | Danimarka | Saba | "Sand" | 36 | 12 |
8 | Armenia | Ladaniva | "Jako" | 137 | 3 |
9 | Letonia | Dons | "Hollow" | 72 | 7 |
10 | San Marino | Megara | "11:11" | 16 | 14 |
11 | Georgia | Nutsa Buzaladze | "Firefighter" | 54 | 8 |
12 | Belgika | Mustii | "Before the party's over" | 18 | 13 |
13 | Estonia | 5miinust eta Puuluup | "(nendest) narkootikumidest ei tea me (küll) midagi" | 79 | 6 |
14 | Israel | Eden Golan | "Hurricane" | 194 | 1 |
15 | Norvegia | Gåte | "Ulveham" | 43 | 10 |
16 | Herbehereak | Joost Klein | "Europapa" | 182 | 2 |
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finala maiatzaren 11an ospatu zen. Bertan, "Big 5" eta herrialde ospatzaileak zuzenean parte hartu zuten, finalerdietatik pasa behar izan gabe. Herrialde hauek Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia eta Suedia dira, hurrenez hurren. Hauetaz gain, finalerdi bakoitzeko 10 herrialderik hoberenak ere leihatuko ziren. Irabazlea epaile eta telebotoz osatutako puntuazio-sistemaren bidez determinatu zen, sektore bakoitzak puntuen %50 eman zuelarik.
Herbehereak kanporatuak izan ziren bigarren finalerdi eta finalaren artean, haien artistak ekoizpen-taldeko langile batekin izandako intzidentzia batengatik. Hala ere, Herbehereek ikuskizuna telebista bidez eman zuten, eta haien epaimahai zein publikoak bozkatzen segitu ahal izan zuen. Hala ere, erabaki hau kritika askorekin hartu zen kontinente osoan eta bereziki Herbehereetan.
Ordena | Herrialdea | Artista | Abestia | Puntuak | Postua |
---|---|---|---|---|---|
1 | Suedia | Marcus & Martinus | "Unforgettable" | 174 | 9 |
2 | Ukraina | alyona alyona & Jerry Heil | "Teresa and Maria" | 453 | 3 |
3 | Alemania | Isaak | "Always on the run" | 117 | 12 |
4 | Luxenburgo | TALI | "Fighter" | 103 | 13 |
- | - | ||||
6 | Israel | Eden Golan | "Hurricane" | 375 | 5 |
7 | Lituania | Silvester Belt | "Luktelk" | 90 | 14 |
8 | Espainia | Nebulossa | "Zorra" | 30 | 22 |
9 | Estonia | 5miinust eta Puuluup | "(nendest) narkootikumidest ei tea me (küll) midagi" | 37 | 20 |
10 | Irlanda | Bambie Thug | "Doomsday blue" | 278 | 6 |
11 | Letonia | Dons | "Hollow" | 64 | 16 |
12 | Grezia | Marina Satti | "Zari" | 126 | 11 |
13 | Erresuma Batua | Olly Alexander | "Dizzy" | 46 | 18 |
14 | Norvegia | Gåte | "Ulveham" | 16 | 25 |
15 | Italia | Angelina Mango | "La noia" | 268 | 7 |
16 | Serbia | Teya Dora | "Ramonda" | 54 | 17 |
17 | Finlandia | Windows95man | "No rules!" | 38 | 19 |
18 | Portugal | iolanda | "Grito" | 152 | 10 |
19 | Armenia | Ladaniva | "Jako" | 183 | 8 |
20 | Zipre | Silia Kapsis | "Liar" | 78 | 15 |
21 | Suitza | Nemo | "The code" | 591 | 1 |
22 | Eslovenia | Raiven | "Veronika" | 27 | 23 |
23 | Kroazia | Baby Lasagna | "Rim tim tagi dim" | 547 | 2 |
24 | Georgia | Nutsa Buzaladze | "Firefighter" | 34 | 21 |
25 | Frantzia | Slimane | "Mon amour" | 445 | 4 |
26 | Austria | Kaleen | "We will rave" | 24 | 24 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Malmö will host the 68th Eurovision Song Contest in May 2024» Eurovision.tv 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ (Ingelesez) «Luxembourg to return to the Eurovision Song Contest in 2024» Eurovision.tv 2023-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ (Ingelesez) «Eurovision 2024: Last day for Swedish cities to submit hosting bids» esc-plus.com 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ (Samieraz) «Fyra städer som slåss om Eurovision Song Contest 2024» esc-plus.com 2023-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |