2017ko Westminsterreko atentatua
Westminster zubia eta Westminster jauregia, erasoaren kokaleku nagusiak. | |
Behean: Atentatuaren urrats bakoitza eta erasotzailearen ibilbidea. | |
Datuak | |
---|---|
Data | 2017ko martxoaren 22a |
Ordua | 14:40 p.m. |
Lekua | Westminster zubia, Parliament Square eta Westminster jauregia Londres, Erresuma Batua 51°30′03″N 0°07′19″W / 51.50083°N 0.12194°W |
Eraso mota | Laban eta ibilgailu erasoa |
Hildakoak | 4 (2 zibil, polizia 1 eta erasotzailea) |
Zaurituak | 29 |
Egilea | 1 (hila) |
2017ko Westminsterreko atentatua eraso terrorista izan zen, 2017ko martxoaren 22an, Erresuma Batuko Londres hiriburuaren bihotzean dauden Westminster zubia, Parliament Square eta Westminster jauregiaren inguruan jazo zena[1].
Erasotzaileak auto bat Westminster zubian zehar gidatu eta Westminster jauregiko ateetara iritsi arte aurrean topatzen zuen oinezko oro harrapatuz joan zen. Ondorioz zubian zeuden 2 oinezko zibil hil eta labanaz polizia 1 larriki zauritzeaz gain, ibilgailuaz oinezko zauritu ugari eragin zituen, gainera beste hainbat polizien aurka ere tiro egin zuen. Poliziek erasotzailea tiroz hil zuten. Handik gutxira zauritutako polizia ere hil egin zela baieztatu zen[2].
Hurrengo egunean, goizean Scotland Yardek agerraldi batean azaldu zuenez, Britainia Handiko Poliziak Birmingham hiriko etxebizitza batean egindako sei operaziotan zazpi pertsona atxilotu zituen[3]. Izan ere, atzo iluntzean hildako gizonarekin autoan zihoan beste pertsona baten bila zebiltzan[4].
Martxoaren 23an Estatu Islamikoak erasoaren ardura bere gain hartu zuen[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lau pertsona hil eta 40 zauritu dituzte Londresen, atentatu batean. 2017ko martxoaren 22a. Eitb.eu
- ↑ Londresen parlamentuari eraso diote, eta lau pertsona hil dituzte. 2017ko martxoaren 22a. Berria.eus
- ↑ Zazpi pertsona atxilotu dituzte gauez egindako sei polizia-operaziotan. 2017ko martxoaren 23a. Eitb.eu
- ↑ Zazpi pertsona atxilotu dituzte Londresko erasoarekin zerikusia dutelakoan. 2017ko martxoaren 22a. Berria.eus
- ↑ Estatu Islamikoak bere gain hartu du Londresko erasoa. 2017ko martxoaren 23a. Berria.info