Edukira joan

Manex Goienetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manex Goienetxe


Udako Euskal Unibertsitateako errektore

1973 - 1976
Bizitza
JaiotzaEzterenzubi1942ko irailaren 22a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaLaruntz2004ko maiatzaren 2a (61 urte)
Hezkuntza
Tesi zuzendariaChristian Desplat (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Seaska
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata
Euskal Herriko Alderdi Sozialista

Inguma: manex-goihenetxe-etxamendi-1942-2004

Manex Goienetxe Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1942ko irailaren 22a - Biscau mendia, Bearno, Okzitania, 2004ko maiatzaren 2a) euskal historialari, kultur eragile eta politikaria izan zen.

Ipar Euskal Herriko figura garrantzitsuenetako bat da XX. bigarren erdian, bai idatzi zituen historiako liburu eta artikuluei esker, bai abertzaletasunarekin eta euskaltzaletasunarekin lotutako mugimenduen sorrera eta garapenean izan zuen parte hartze erabakigarriagatik, bereziki Ikas elkartean, UEUn eta Seaska ikastolen elkartean.[1]

Nekazari-familia batean jaioa, Bretainiara joan zen ikastera; Batxilergoa Roazhonen atera zuen 1963an eta fraide ordenatu zen Ploermaeleko kongregazioan 1967an; fraide 1972 arte izan zen. 1969an Okzitaniako Tolosan Historiako lizentzia atera zuen eta irakasle lanean hasi zen. Paueko unibertsitatean maisu diploma atera zuen 1981ean, DEA delakoa[2] 1982an eta doktoregoa 1984an, Nafarroa behereko foru eta ohiturei buruz.[3] Irakasle lanek Oloroe, Lurda (biak Okzitanian), Donibane Lohizune eta Kastellinera (Bretainia) eraman zuten. Bigarren tesia egin zuen 1992an, XVI eta XIX. mendekoen arteko Euskal Herriko historiografiari buruz,[4] hurrengo urtean Elkar argitaletxeak argitaratu zuena.[5]

Ikas elkarteko idazkaria (1972-1983) eta UEUko zuzendaria (1973-1976)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1975ean eta 1976an Uztaritzeko Landagoien bil-etxean antolatu zuen UEUko ikastaroak.

Ikas elkarteko idazkari 1972tik 1983ra, talde honek eta Euskaltzaindiak batera antolatu zuten Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroak paratu zituen Donibane Lohizunen (1973 eta 1974an) eta Uztaritzen (1975-1976an).[6] UEUko lehen zuzendaria izan zen 1973tik 1976ra arte Martin Orbe izan zen bigarren zuzendaria.[7][8]

« Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, UEU sortzeko bidea markatu zutenak: Haritxelhar, Xarriton, Karlos Santamaria, Txillardegi eta Manex Goienetxe. »

Jose Ramon Etxebarria[9]


Euskaltzain urgazlea (1975)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975eko ekainaren 27an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[10]

Eusko Ikaskuntzako kidea ere zen.

Seaskako langile eta zuzendaria (1977-2003)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seaskako lehen langile finkoa izan zen (1977-1981) eta sare honetako irakasle eta beste ardura batzuk izan zituen erretiroa hartu arte (1981-2003) Kanbo, Baiona zein Ziburun. Hasieran Baionan bi urtez (1981-83); Kanboko lizeoan 18 urtez (1983-2001); Baionakoan ikasturte batez (2001-02) eta Ziburuko Piarres Larzabal ikastetxean azken urtean (2002-03).[11] Lizeo zuzendari izan zen Kanboko Xalbador ikastetxean (1992-94) eta Baionako Bernat Etxepare ikastetxean (2001-03).

Unibertsitateko irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko historiazko liburua aurkezten (2001)

Unibertsitate irakaslea ere izan zen Paue eta Baionan. 1993 defenditu zuen bere bigarren doktorego-tesia.[12] Zazpi bat hizkuntza zekizkien: euskaraz gain frantsesa, latina, ingelesa, espainiera, gaskoi-okzitaniera eta nafar-aragoiera. Horrela lortu zuen euskaraz ez dauden Euskal Herriari buruzko dokumentu andana aztertzea.

Konpromiso politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturan euskaltzale eta politikan abertzale aritu zen beti; bere konpromiso politikoa Burgosko Prozesuaren denboretan hasi zuen. Enbata eta EHAS alderdi politikoen sortzaileetako bat izateaz gain Baiona Mendebaldea kantonamenduko Kontseilari Nagusia izateko hautagaia izan da.[13]

Angeluko bizilaguna izan zen urte luzeetan eta Angelu Hegoalde kantonamenduan hautagai abertzalea izan zen 1999an; herri lapurtar honetako historia bildu zuen bere liburuetako batean. Herriko "Kimua" ikastolaren alde ere aritu zen.

Mendi istripuan hila (2004)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko maiatzaren 2an mendi-istripu bat izan zuen Bearnoko Biscau mendian eta bertan hil zen Anne-Marie Pargaderekin batera.[14][15][16] Bere errautsak Errozaten bota zituzten, Ezterenzubiko Intzagaraia jaiotetxetik oso hurbil.[17][18]

Historialaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriari buruzko hainbat historia-lan argitaratu ditu frantsesez zein euskaraz. Eremu honetan ikertzaile gakoenetakoa da; Histoire générale du Pays Basque seriea oso erreferentzia garrantzitsua da.[19][20][21][22] Euskal Herri osoa historiaren ikuspuntutik aztertzen aitzindari eta bakarrenetakoa izan zen, bereziki hiru ildo hauetan: ikuspegi nazionalean, hizkuntzaren hautuan eta komunitate akademiko-unibertsitarioarekin izandako harremanean.[23][24] Euskal Herriko historiaz bere bostgarren eta azken tomoa idazten ari zela bukatu aitzin hil zenez gero, lagun talde batek bukatu zuen tomo hura.

  • Angeluko Euskadi karrikan dagoen kultu etxeari Manex Goienetxe izena jarri zioten.[25]
  • 2022ko maiatzaren 21ean Biarritzen UEUren 50. urteurrena ospatzeko antolatu zen ekitaldian Manex Goienetxe Kultur Etxeko zuzendariak jaso zuen Manexen oparia.
  • 2002ko uztailaren 2an omenaldia egin zion UEUk udako ikastaroen hasiera ekitaldian Baionan.[26]
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Manex Goienetxeren lanak»
  • Histoire de la colonisation française au Pays basque : les origines du problème basque., 1975
  • Livre blanc de la langue et culture basques. (1974)
  • Les origines du problème basque. (1975)
  • Pays Basque Nord: un peuple colonisé. (1979)
  • L'oppression culturelle française au Pays Basque. (1981)
  • Uztaritze au milieu du XIIe siècle. (1981)
  • Les origines sociales et historiques d'Eskualzaleen Biltzarra (1893-1913). (1984)
  • Fors et coutumes de Basse-Navarre. (1985)
  • Bayonne: Guide Historique. (1986)
  • Lapurdi Historian (Elkar, 1987, Donostia). Liburuen artean euskaraz dagoen bakarra.
  • Les Basques et leur histoire. Mythes et réalités. (1993)
  • Ephémères : Côte basque, 1993
  • Le guide du Pays basque, 1995
  • Histoire d’Anglet. (1997)
  • Histoire générale du Pays Basque I : Préhistoire-Époque Romaine-Moyen-Âge (1998)
  • Histoire générale du Pays Basque II : Évolution politique et institutionnelle du XVIe au XVIIIe siècle. (1999)
  • Histoire générale du Pays Basque III : Évolution économique et sociale du XVIe au XVIIIe siècle. (2001)
  • Histoire générale du Pays Basque IV : Révolution de 1789. (2002)
  • Euskal Herria XI. mendean : Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035)., (2004)
  • Histoire générale du Pays Basque V : Le XIXe siècle, 1804-1914. (2005)

Euskaraz ordea artikulu luze (46) eta ikerketa lanen (hogei bat) zati oso inportante bat egin du. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 36 lan aipatzen dira.[27]

« Manex ibiltari / ibiltariak bere biziaren bidaia / bukatuko du. / Mendiz mendi ibili da, / hain gora, hain trebe, / kezkak eta bihotz minak / bidean utzi nahiz, / eta azkenean / heriotza haren xeka etorri da, ! bertze munduan sar dadin, / bere lagunarekin. // Manex, hor, zure semea / aurkitu ote duzu? / Mugagabeko mundu hortan / badukezu non ikertu, / non ibili? / Ez adiorik lagun maitea. »

Daniela Albizu[30]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Goihenetxe Etxamendi, Manex - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  2. Diplôme d'études approfondies.
  3. Goyhenetche, Jean, (1942-2004).. (1985). For et coutumes de Basse Navarre édition critique du For moderne du Royaume de Navarre (basse Navarre) 1511-1645. Elkar ISBN 84-7529-294-1. PMC 489698170. (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  4. Goyhenetche, Jean.. (1992). Analyse critique de l'historiographie basque du XVIe au XIXe siècle. PMC 64644725. (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  5. Goienetxe, Manex. (1993). Les basques et leur histoire: mythes et réalités,. Elkar.
  6. a b Fourcade, Lutxi. (1996-07-02). «Udako Euskal Unibertsitatearen lehen ikastaroak abiatu dira Baionan atzo.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  7. Aizpuru Murua, Mikel Xabier, 1963-. (2003). Udako Euskal Unibertsitatea : euskal kulturgintzan : Hasierako urteak, 1973-1984. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-8438-041-6. PMC 433518649. (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  8. «Manex Goienetxe irakasleak: «Gure ametsak konkretuki bideratzen saiatu gara» - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
  9. Etxebarria, Jose Ramon. (2017). Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa). Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Noiz kontsultatua: 2017-12-04).
  10. Goienetxe, Manex. (2004). «Bilaketa orokorra: Manex Goienetxe. (57 emaitza» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  11. Renteria, Aitor. (2001-10-06). «Seaskako kideek ·Jauzi bat euskararen alde' kanpaina aurkeztu dute.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  12. a b Etxezaharreta, I.. (1993-07-10). «Goienetxe: «Herri honen nortasuna ikertzea izan dut kezka nagusia»» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  13. Gorostiaga, Hur. (1997-03-26). «Bi mila lagunek sinatu dute Maitia askatzeko eskakizuna.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  14. Albistea kaixo.com.
  15. Berria. «Ostiralean egingo dituzte Manex Goihenetxeren hiletak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  16. Berria. «Goihenetxe eta Pargaderen gorpuak berreskuratu dituzte, 10 bat orduko lan gogorra eta gero» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  17. Iturria: Bidegileak bildumako koadernoa.
  18. Berria. «Azken agur hunkigarria egin diote Manex Goihenetxe historialari zenari» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  19. Arbelbide., Nora. (2001-03-30). «Euskal historiako aro garrantzitsua jorratu du Manex Goienetxek. XVI eta XVIII. mendeak bitarteko gizartearen eta ekonomiaren bilakaera ikertu du.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  20. Elizondo, E.. (2001-12-12). «Euskal Herriko historiografia aztertu eta erronkak zehaztuko dituzte Irunean» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  21. Arbelbide, Nora. (2002-12-13). «Frantziako Iraultzak euskal gizartean ukan oihartzunak bildu ditu Goienetxek» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  22. «Euskal historiako aro garrantzitsua jorratu du Manex Goienetxek - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
  23. Josu Chueca, Berria, 2004ko maiatzaren 5a.
  24. Gartzia Isasti, Pruden. (2010). «Manex Goihenetxeren oroitzapenetan» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 72): 59–77. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
  25. «Manex Goyhenetche Kultur Etxea» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
  26. Bidegain, Eneko. (2002-07-02). «Ostirala bitartean hainbat gai landuko dituzte Miarritzen, Irunera joan aitzin. Manex Goihenetxeren lanari ohore.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus): 12-13. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  27. Manex Goihenetxeren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (36 produktu)
  28. Elizondo, E.. (2001-12-12). «Euskal Herriko historiografia aztertu eta erronkak zehaztuko dituzte Iruñean» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  29. a b (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  30. Aurkenerena, Joseba. (2020-07-12). «Daniela Albizu, Lapurdiko euskal erroak» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]