Ziriol
Ziriol | |
---|---|
pasta | |
Osagaiak | gasifikatzailea, gari-irina, urra eta gatz arrunta |
Historia | |
Sorrera-data | 1988 |
Ziriola[1][2], fideoa (Heg.)[3] edo bermizela (Ipar.)[4] hari itxura duen gari-irinezko zopako pasta da.
Ziriolak, orokorrean, uretan irakinez egiten dira, batzuetan elikadura-olioarekin edo gatzarekin. Horretaz gain, zartaginean edo frijigailuan frijitzen dira. Ziriol-platerek basiren bat edukitzen dute, edo zopari eransten zaizkio. Konposaketa materiala eta jatorri geokulturala ziriol-aukera handiaren mota bakoitzaren araberakoa da. Ziriolak hainbat kulturatan oinarrizko elikagaiak dira (e. b. txinatar ziriolak, japoniar ziriolak, korear ziriolak, filipinar ziriolak, vietnamdar ziriolak eta Italiako pasta).
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Ziriol" jatorriz "bildumen" hitzaren sinonimoa da, hau da, kandela luze eta mehea, gehienetan argizaiolean bildurik hilobietan-eta erretzen dena.[5] Pasta honek harekin daukan antza zela-eta, "ziriol" deitu zioten. Kirikiñok kontatu zuenez, "ziriol" hitzaren sorburua ziri horia da, alegia, Durangoko andere euskaldun batek lehenengo biderrez pasta hau saltokian ikusi zuenean esan zuena.[2]
Ibon Sarasola euskaltzainak Euskara batuaren ajeak lanean "ziriol" espainieratiko "fideo" eta frantsesetiko "bermizela" hitzak baino aukera hobetzat jo zuen.[6]
Ziriol freskoa prestatzeko errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4 pertsonentzako.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gari semola edo indar irina: 330 g
- Erdi tamainako arrautzak: 3.
- Gatza.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irinarekin sumendi bat osatu. Sumendiaren erdian arrautzak eta gatza jarri. Eskuekin ongi nahasi eta 10 minutuz landu.
- Ore hau katilu batean gorde eta trapu busti batekin estali ondoren, 15 minutuz pausatu.
- Denbora hau igarota, arrabolarekin edo pasta egiteko erabiltzen den gailuarekin luzatu.
- Pasta egiteko gailua erabiliko bagenu, bertan moztuko genuke.Bestela 25 x 25 cm.-ko karratuak egin. Biribildu zilindro bat osatuz.
- Labaina batekin zentimetro bateko biribilkiak moztu ziriola eginez. Behatzekin ziriola askatu.
- Gazitutako ur irakinetan 3 minutuz egosten dira.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Indar irina gluten kopuru handia duen irina da pastak eta ogiak egiteko egokiena. Indar gariarekin egingo bagenu, arrautzaren ordez ura erabili daiteke.
- Semola edo irin lodia: Gari alea birrintzeko garaian ez dute irin bihurtzen, kuskusa ere semola handiagoa dela esan genezake.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ADOREZ Bilaketa: ziriol» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ a b «ziriol - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «fideo - EH - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ «bermizela - EH - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ «bildumen - EH - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ Ibon Sarasola. (1998). «fideo» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 83 or. ISBN 848866950X.
Aipua: «fideo. Frantsesez vermicelle da. Iparraldeko hiztegiek, bermizela-z bestalde, ziriola ematen dute. Ziriola honek ez du hiztegietatik kanpo tradiziorik, baina ezta bermizela-k ere, eta fideo-rena hutsaren hurrengo-hurrengoa da. Uste dut ahalegin bat egin behar genukeela, janari etiketa elebidunen bitartez, ziriol bultzatzeko euskara idatzian. Izugarrikeria handiagoak bultzatu ditugu. Bestela batasuna fideo, espainol inperialismoaren ajenteak —txantxetan-edo esateko— egingo du.».