Opera (nabigatzailea)
Opera web nabigatzaile eta Interneteko ''suite'' bat da, Opera Sofware enpresa norvegiarrak sortua. Aplikazio hau dohainekoa da 8.50 bertsioa kaleratu zenetik, aurretik shareware edo adware izanda, eta 5.0 bertsioa baino lehen, bakarrik ordainezkoa izanda.
Bere azkartasuna, seguritate, estandarrei eusten diela (bereziki CSS horri), tamaina txikia, internazionaltasuna eta, oro har, berriztapenarengatik ezaguna da. Bere lehen bertsioetatik hona, fitxa edo hortz bidezko nabigazioa, Speed Dial-a, nabigazioan kurtsorearen mugimendua, tokian tokiko pertsonalizazioa edo lokalizazioa eta fitxa edo hortz miniaturazko ikuspena ekarri du.
Nabigatzaile arrunten eginkizunez gain beste gaitasun batzuk dauzka, posta elektronikoak bidali, txata, etab.
Sistema eragile askorekin badabil: Microsoft Windows bertsio gehienekin, Mac OS X, Solaris, FreeBSD, Linux, eta abar. Opera hainbat hizkuntzatan eskuratu daiteke.
Opera 1994an jaio zen Oslon (Norvegia).
Badago bideojokoetara bideraturiko bertsio bat: Opera GX.
Lizentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VPN doan eskaintzen duela iragartzen dute[1]. Freeware lizentziarekin plazaratu izan da 8.5 bertsiotik aurrera. Freeware lizentzia honek produktua dohainik eskaintzen duela adierazten du, ez software librea dela. Izan ere, Opera, Google Chrome bezala, Chromium gainean eraikita dago, baina Chromium horren gainean egindako aldaketa batzuk ez dira kode irekian erakusten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Free VPN | Browser with built-in VPN | Download | Opera» www.opera.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala