Edukira joan

Gertrud Woker

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Gertrud Woker

Bizitza
JaiotzaBerna1878ko abenduaren 16a
Herrialdea Suitza
HeriotzaMarin-Epagnier (en) Itzuli1968ko irailaren 13a (89 urte)
Familia
AitaPhilipp Woker
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Lan nabarmenak
KidetzaWomen's International League for Peace and Freedom (en) Itzuli

Gertrud Johanna Woker (Berna, Suitza, 1878ko abenduaren 16a1968ko irailaren 13a) suitzar sufragista, biokimikaria, toxikologoa eta bakearen aldeko ekintzailea izan zen. Hogei urte baino gehiagoz substantzia kimikoek giza gorputzean dituzten arriskuei buruz idatzi zuen. Lehen Mundu Gerran erabilitako gas pozoitsuaren erabileraren aurkako kanpaina egin zuen.

Gertrud Woker 1878ko abenduaren 16an jaio zen, Philipp Woker "Antzinako Eliza Katolikoa" teologia eta historia irakaslearen alaba. Bera familia kultu batekoa zen, aitaz gain, bere amaren aldeko aitona historiako irakaslea zen.[1][2] Gertrud Wokerrek ikasketekin jarraitu nahi zuen, baina aitak Erfurtera bidali zuen ikastera, janaria prestatzen ikastera. Ezer esan gabe, Wokerrek isilpean ikasi zuen matematika gauez ikaskide baten anaiarekin. Bizitza bikoitza eramatea nekagarria izan zen, eta Woker gaixotu egin zen klorosiaz, anemia modu batez.

Prestakuntza eta karrera profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertrud Wokerrek kimika, fisika eta botanikako doktoretza eta maistra titulua lortu zituen Bernako Unibertsitatean. 1903an graduatu ondoren, Bernako Unibertsitatean doktoretza lortu zuen lehen emakume suitzarra izan zen. 1903an Synthesen des 3,4-Dioxyflavons izeneko tesia argitaratu zuen.[3]

Hala ere, Gertrud Wokerrek ezin izan zuen lanpostu bat aurkitu bere alorrean eta bigarren hezkuntzako eskolako gimnasia-irakasle bihurtu zen. Geroago, Berlingo Unibertsitatean gonbidatu gisa ikastea erabaki zuen, emakumeek debekatuta baitzuten ikasle izatea.

Etxera itzuli zen Bernan eta Konstaneckiren laborategian lan egin zuen eta a-naftoflavanol, flavanona eta flavona sintetizatu zituen. Katedra erantsi bat agindu zitzaion, eta horrek Suitzako lehen emakumea bihurtuko zukeen titulu horrekin. Hala ere, laster piztu zen Lehen Mundu Gerra, eta gobernuak esan zuen presio finantzarioaren ondorioz ezin zutela mailaz igo.[4]

1910 eta 1931 artean, Woker-ek lau liburuki idatzi zituen giza gorputzean substantzia kimikoek dituzten arriskuei buruz.

1911tik erretiroa hartu zuen arte, Bernako Unibertsitateko biologia fisiko-kimikoko laborategiko zuzendaria izan zen Gertrud Woker.[3] Laborategian, peroxidasari eta katalasari, produktu naturalak detektatzeko metodoei eta, bereziki, esteroletako kolore-erreakzioei buruzko azterketak egin ziren. Ikerketa horiez gain, Gertrud Wokek Lehen Mundu Gerran erabilitako gas pozoitsua izan zuen interesgune nagusi.[5]

1916an, Wokerri irakasle titulua ukatu zitzaion berriro, oraingoan berdindutako bozketa baten ondorioz.

1924ko apirilean, Naima Sahlbom eta Gertrud Woker Washingtongo American Chemical Society-ren konferentzian izan ziren. Armategi batean arma kimikoak praktikatzen ari zirela, gerra zientifikoaren larritasuna aztertu zuten. Haize aldaketa baten ondorioz, Sahlbom, Woker eta hainbat zientzialari negar-gasen eraginpean egon ziren.[6] 1924ko azaroan, WILPF Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligaren Nazioarteko Laugarren Kongresua Washingtonen bildu zen. Bileran, Ester Akesson-Beskowek, Sahlbomek eta Wokerrek Gerra Zientifikoaren Aurkako Batzordea eratu zutela iragarri zuten, eta Sahlbom zela batzorde horretako presidentea.[7]

1925ean, Gertrud Wokerrek "Gas pozoitsuaren hurrengo gerra" argitaratu zuen, eta Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligarako deiak bidali zituen. Bereziki kezkatuta zegoen ziape-gasaren erabilerarekin eta gorputzean zuen eraginarekin.[8]

1933an irakasle titulua eman zioten. 1951n erretiroa hartu zuen eta bi liburukiko liburu bat idatzi zuen "Alkaloide naturalen kimika 1953-1956". 1968ko irailaren 13an hil zen.[9]

Gertrud Woker. Gas pozoitsuaren gerra

Hona hemen aukeratutako argitalpenen zerrenda:[10]

  • Die Chemie der Natürlichen Alkaloide: mit mit besonderer Berücksichtigung ihrer Biogenese
  • Die Katalyse.' Die Rolle der Katalyse in der analytischen Chemie
  • Der kommende Giftgaskrieg
  • Der kommende Gift- und Brandkrieg und seine Auswirkungen gegenüber der Zivilbevölkerung
  • Erwerbsarbeit der Frau und Rassenentwicklung

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Journal of Chemical Education 1953-09: Vol 30 Iss 9. American Chemical Society 1953-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. Oesper, Ralph E.. (1953-09-01). «Gertrud Woker» Journal of Chemical Education 30: 435.  doi:10.1021/ed030p435. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  3. a b (Ingelesez) Apotheker, Jan; Sarkadi, Livia Simon. (2011-04-27). European Women in Chemistry. John Wiley & Sons ISBN 978-3-527-63646-4. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  4. (Ingelesez) Ogilvie, Marilyn Bailey; Harvey, Joy Dorothy. (2000). The Biographical Dictionary of Women in Science: L-Z. Taylor & Francis ISBN 978-0-415-92040-7. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  5. (Ingelesez) Foulkes, Major-General C. H.. (2012-01-31). “GAS!” — The Story of the Special Brigade. Andrews UK Limited ISBN 978-1-78150-381-2. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  6. «Document 11: Gertrud Woker, The Next War, A War of Poison Gas, [before 1927 | Alexander Street Documents»] documents.alexanderstreet.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  7. «Document 8: "Newsletter from Geneva," November 1924 | Alexander Street Documents» documents.alexanderstreet.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  8. (Ingelesez) Goodwin, Bridget. (1998). Keen as Mustard: Britain's Horrific Chemical Warfare Experiments in Australia. Univ. of Queensland Press ISBN 978-0-7022-2941-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  9. «Woker, Gertrud Obituary». frauen-streiken.ch (alemanez)..
  10. «Woker, Gertrud» worldcat.org.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]