Eugene Fama
Eugene Francis "Gene" Fama (ˈfɑːmə ahoskatua; Boston, Massachusetts, 1939ko otsailaren 14a) estatubatuar ekonomialaria da, finantzetan aditua. Gaur egun, irakasle emeritua da Chicagoko Unibertsitatean. Merkatu efizientearen hipotesiren sortzailea da.
Nobel saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, 'akzioen eta bonuen prezioei buruz egindako ikerketak' sarituz.[1] Beste bi ekonomilarirekin batera jaso zuen saria: Peter Hansen eta Robert J. Shiller. Nolabait paradoxikoa izan zen saria elkarrekin jasotzea Shillerrek eta Famak, elkarren aurkari teorikoak direla esan baitaiteke[2].
Famaren merkatu efizientaren hipotesiaren funtsa zera da, finantza aktiboen prezioek finantza merkatuetako informazio eskuragarri guztia islatzen dutela eta, ondorioz, finantza merkatuak ez direla inoiz erratzen, bertako saltzaileek zein erosleek batzuetan jokabide okerrak hautatu arren. Aldiz, Shillerrek dio Merkatu efizienteen hipotesia “pentsamendu ekonomikoaren historia guztiko errakuntzarik harrigarriena” dela[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Famak, Hansenek eta Shillerrek jaso dute Ekonomiako Nobel saria» Berria 2013-10-14.
- ↑ a b «http://www.argia.eus/argia-astekaria/2390/saria-gora-saria-behe» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |