Bob Marley
Robert "Bob" Nesta Marley (Nine Mile, Saint Ann, 1945eko otsailaren 6a - Miami, Florida, 1981eko maiatzaren 11) jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra-jotzaile eta konpositore nagusia izan zen. Oraindik ere, reggae musikari ezagunena da, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutarazi baitzituen[1].
Haren kanta ezagunenak I Shot the Sheriff, No Woman, No Cry, Could You Be Loved, Stir It Up, Jamming, Redemption Song eta One Love dira; The Wailers-ekin batera, Three Little Birds, baita hil ondoko Buffalo Soldier eta Iron Lion Zion. Legend (1984), bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma gehien saldutako reggae albuma da, AEBetan platino diskoa hamar aldiz[2] eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta[3][4].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bob Marley Nime Milesen (Rhoden Hall, Saint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Nesta Robert Marley izenarekin. Cedella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kapitain zuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob eta ama Kingston-era joan ziren bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.
Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak Trenchtownen ezagutu zituen. Hori haren lehen eragin musikala izan arren, honako hau aitortu zuen: "Me couldn't understand it,", hau da, "Ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean, arratsaldero Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen.
Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bobek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Neville O'Riley Livingstone (Bunny Wailer) eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.
1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera, hura bere senar berriarekin han bizi zelako. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen, 1966. urteko apirilaren 23an Hailee Selassie (Ras Tafari Makkonen) Etiopiako erregeak Jamaikara bidaia egin zuenean, gizon haren ustezko "jainkotasuna"-ren lekuko izan ondoren. Bere izpirituaren egoera berria kantu berrietan islatu zen.
Bunny eta Peter lagunekin batera talde berri bat sortzen du: The Wailers. Kantuetan ageri zen espiritualismoa zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat bilatzeko. 70. hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten dute. Ekoizle horrek taldearen lana goitik behera irauli zuen eta haren lan hoberenak ekoitzi, hala nola Soul Rebel, Small Axe, 400 Years, eta abar.
1972. urte bukaeran taldeak euren lehen diskoa argitaratzen dute, Catch a Fire. Arrakasta handia izan zuen, eta honek Inglaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera daramatza. 1973. urean beste disko berri bat ateratzen dute, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.
Bunny-k eta Peter-rek taldea utzi zuten eta bakarkako lanetan hasi. Marcia Griffitsh emazte berriak eta Judy Mowatt-ek ordezkatu zituzten: taldeak Bob Marley & The Wailers izena hartu zuen. 1975. urtean Natty Dread argitaratuz zuten eta beste disko bat zuzeneko kantuekin: Live!.
1976. urtean Rastaman Vibration argitaratu zuen. Disko horrek zerrendetan emaitza onak izan zituen eta taldearen hoberenetakotzat hartu zen. Bere kantek gai asko lantzen zituzten: maitasuna, kritika soziala etab. iraultza politiko eta espirituala aldarrikatzen da.
1976. urteko abenduaren 5ean, Bob kontzertu bat ematera zihoan Kingston-en, bakea eta hiritarren eskubideak aldarrikatzeko. Baina ezezagun batzuk, kontzertua baino lehenago, tiro batez zauritu zuten besoan. Atentatu hau eta gero, Bob Marley-k Jamaica utzi eta Londresera joan zen, Estatu Batuak, Europa eta Afrikatik kontzetuak biderkatuz.
Hurrengo urtean Exodus (1977) diskoa argitaratuko du, Inglaterran arrakasta handia izango zuena. Urte horretan ere Kaya argitaratuko du, arrakasta berri bat, maitasunari eta marihuanari buruzko kantuez osatua. Babylon By Bus (1978) diskoa atera zuen Europa eta Afrikatik egindako bira baten ondorioz. Gero Afrika bisitatu zuen eta Survival diskoa atera zuen, afrikarren omenez.
1980. urtean, hauteskunde kanpaina bortitza zenean Jamaican, Michael Manley eta Edward Seaga aurkarien artean tregoa bat lortu zuen. Uprising argitaratu zuen (1980, izugarrizko arrakasta izan zuena, besta bira europar bat ekarri ziona. Bira hau amaitu zenean, Bob oso gaixo jarri zen kantzerrarekin. Pentsatzen da Londresen futbolean jokatzen hankako hatzapar batean egin zuen zauri baten ondorioz etorri zitzaiola gaixoa; hau jendeak pentsatzen zuena zen, egia izan ez arren, kantzerra ez delako sortzen horrelako zauri batetik. 1978. urtean medikuek oina mozteko esaten zioten, baina ukatu egin zuen, badirudi bere ideia rastafariengatik.
1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela, Meritoaren Ordena Jamaikarra delakoa jaso ondoren, bere kontribuzio kulturalari esker. Bere gorpua bere jaioterrira eraman zuten, Nine Milera, mausoleo baten atseden hartzen duelarik. Nesta Robert Marleyk hileta ederra jaso zuen herriko jendeari esker. Hileta horretara, Jamaikako lehenengo ministroa eta beste munduko jende ospetsu asko joan zen.
Datu Bitxiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bob Marley-k kontzertu baten aurretik, Superman, Iron Man, Spiderman, Hulk, Batman eta horrelako istorioak irakurtzen zituen.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mintegi Irazusta, Josetxo: Junto a los ríos de Babilonia: Biografía de Bob Marley. Ediciones Vosa, S.L. ISBN 84-8218-010-X
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Album-a | Banda | Urtea | Diskografika |
---|---|---|---|
The Wailing Wailers | The Wailers | 1966 | Studio One |
The Best of the Wailers | The Wailers | 1970 | Beverley's |
Soul Rebels | The Wailers | 1970 | Upsetter/Trojan |
Soul Revolution | The Wailers | 1971 | Upsetter/Trojan |
Soul Revolution Part II | The Wailers | 1971 | Upsetter/Trojan |
African Herbsman | The Wailers | 1973 | Upsetter/Trojan |
Catch a Fire | The Wailers | 1973 | Island/Tuff Gong |
Burnin' | The Wailers | 1973 | Island/Tuff Gong |
Rasta Revolution | Bob Marley & The Wailers | 1974 | Upsetter/Trojan |
Natty Dread | Bob Marley & The Wailers | 1974 | Island/Tuff Gong |
Rastaman Vibration | Bob Marley & The Wailers | 1976 | Island/Tuff Gong |
Exodus | Bob Marley & The Wailers | 1977 | Island/Tuff Gong |
Kaya | Bob Marley & The Wailers | 1978 | Island/Tuff Gong |
Survival | Bob Marley & The Wailers | 1979 | Island/Tuff Gong |
Uprising | Bob Marley & The Wailers | 1980 | Island/Tuff Gong |
Confrontation (Hil ondorengo diska) | Bob Marley & The Wailers | 1983 | Island/Tuff Gong |
Zuzeneko diskak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Album-a | Urtea | Diskografika |
---|---|---|
Live! | 1975 | Island/Tuff Gong |
Babylon by Bus | 1978 | Island/Tuff Gong |
Talkin' Blues (1973an grabatua) | 1991 | Island/Tuff Gong |
Live at the Roxy (1976an grabatua) | 2003 | Island/Tuff Gong |
Errekopilazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Album-a | Kaleratze-urtea | Diskografika |
---|---|---|
Interviews | 1981 | Island/Tuff Gong |
Legend | 1984 | Island/Tuff Gong |
Rebel Music | 1986 | Island/Tuff Gong |
Songs of Freedom | 1992 | Island/Tuff Gong |
Natural Mystic: The Legend Lives On | 1995 | Island/Tuff Gong |
Bob Marley: Reggae Legend | 1999 | St. Clair |
One Love: The Very Best of Bob Marley & The Wailers | 2001 | Island/Tuff Gong |
Bob Marley and The Wailers: Trenchtown Rock (Anthology '69 - '78) | 2002 | Trojan Records |
Gold | 2005 | Island/Tuff Gong |
Africa Unite: The Singles Collection | 2005 | Island/Tuff Gong |
"Bob Marley and The Wailers. Universal Clasic" | 2004 | Universal |
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014an Joseba Sarrionandia poetak Alegrantziaren aldeko konjura abestian Bob Marley aipatzen zuen Gose taldearen Gosariak diskoan
« | [...]
Bob Marley ere heldu da |
» |
—Joseba Sarrionandia. Alegrantziaren aldeko konjura. Gosariak |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) 2007 Pop Conference Bios/Abstracts. Experience Music Project and Science Fiction Museum and Hall of Fame 2007.
- ↑ (Ingelesez) Miller, Doug. (2007-02-26). Concert Series: 'No Woman, No Cry'. web.BobMarley.com (Noiz kontsultatua: 2009-10-03).
- ↑ (Ingelesez) Newcomb, Peter. Top Earners for 2004. Forbes, 9 or. (Noiz kontsultatua: 2008-11-30).
- ↑ (Ingelesez) Rolling in the money. iAfrica (Noiz kontsultatua: 2008-11-30).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Moskowitz, David. (2007). The Words and Music of Bob Marley. Westport, Connecticut, AEB: Greenwood Publishing Group ISBN 0275989356..
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Marley |
- Webgune ofiziala
- Bob Marley fundazioa
- Bob Marley Rolling Stone aldizkarian
- Diskografia