Pista (bidea)
Itxura
- Artikulu hau mendian eginiko bideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «pista».
Pista mendialdeko bide zabala da, gehienean zoladurarik gabea, ibilgailuak bertatik ibili ahal izateko egindakoa.[1][2] Sarritan zuhaitz-enborrak garraiatzeko erabiltzen da.[3] Propietate ezberdinak izango ditu, eusten dion lurraren arabera. Adibidez, hartxintxar edo laterita pista gisa ager daiteke. Tokiko izenak aldatu egiten dira: «gravel road» ingelesez, «ripio» gaztelaniaz.
Asfaltutako bideek ez bezala, bide horien trazabilitatea eguraldiaren mende egon daiteke. Izan ere, prezipitazio handien ostean, pista batzuk lokazten dira, eta igaroezin bihurtzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |