Der Name der Rose
Der Name der Rose (euskaraz Larrosaren Izena, ingelesez The Name of the Rose, italieraz Il nome della rosa, frantsesez Le nom de la rose) 1986ko Jean-Jacques Annaud frantses zinema zuzendariaren historia-suspensezko filma bat da. Umberto Eco idazlearen Larrosaren izena eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Christian Slater, Michael Lonsdale, F. Murray Abraham, Ron Perlman eta Valentina Vargas aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1327. urtea, Frai Gilen Baskervillegoa (Sean Connery) frantziskotar fraidea eta antzina inkisidorea izana eta haren laguntzailea den Adso Melkoa (Christian Slater) fraide gaztea, Italiako iparraldeko beneditar abade-etxe batetara iritsi berriak dira, bertan jazo berri den Adelmo Otrantokoa miniaturistaren heriotz misteriotsua ikertzeko deitu baidituzte. Haien egonaldian zehar, bertako fraide batzuk desagertu eta gutxira hilik agertuko dira, ondorioz gainontzeko fraideen artean izua eta deabruaren gauza delako zurrumurrua zabalduko da. Gilen eta Adso ikertuz doazen heinean gertakariak argitzen joango dira, hilketak direla frogatu, eta irriaren zilegitasuna eta ustezko liburu hiltzaile batekin lotura dutela jabetuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sean Connery: Gilen Baskervillegoa
- Christian Slater: Adso Melkekoa
- Dwight Weist: Adso zaharra (narratzailea)
- Helmut Qualtinger: Remigio Voraginekoa
- Elya Baskin: Severino Sant'Emmeranokoa
- Michael Lonsdale: Abadea
- F. Murray Abraham: Bernardo Gui
- Volker Prechtel: Malakias Hildesheimgoa
- Feodor Chaliapin Jr.: Jurgi Burgoskoa
- William Hickey: Ubertino Casalgoa
- Michael Habeck: Berenger Arundelgoa
- Urs Althaus: Benantzio Salvemecoa
- Valentina Vargas: Neska
- Ron Perlman: Salbatore
- Leopoldo Trieste: Mikel Cesenekoa
- Franco Valobra: Jeronimo Kaffakoa
- Vernon Dobtcheff: Hughes Newcastlegoa
- Donald O'Brien: Pedro Assisikoa
- Andrew Birkin: Cuthbert Winchestergoa
- Lucien Bodard: Bertrand Pogettokoa kardenala
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986ko filmak
- Jean-Jacques Annaudek zuzendutako filmak
- Gérard Brachek idatzitako filmak
- Howard Franklinek idatzitako filmak
- Alain Godardek idatzitako filmak
- Sean Conneryk antzeztutako filmak
- F. Murray Abrahamek antzeztutako filmak
- Christian Slaterrek antzeztutako filmak
- Michael Lonsdalek antzeztutako filmak
- Valentina Vargasek antzeztutako filmak
- Ron Perlmanek antzeztutako filmak
- Feodor Chaliapinek antzeztutako filmak
- Elya Baskinek antzeztutako filmak
- Vittorio Zarfatik antzeztutako filmak
- Gianni Rizzok antzeztutako filmak
- Franco Diogenek antzeztutako filmak
- Leopoldo Triestek antzeztutako filmak
- Maria Tedeschik antzeztutako filmak
- Aristide Caporalek antzeztutako filmak
- Franco Adduccik antzeztutako filmak
- Luigi Leonik antzeztutako filmak
- Francesco Scalik antzeztutako filmak
- Volker Prechtelek antzeztutako filmak
- Peter Clösek antzeztutako filmak
- Lucien Bodardek antzeztutako filmak
- Peter Berlingek antzeztutako filmak
- Vernon Dobtcheffek antzeztutako filmak
- Kim Rossi Stuartek antzeztutako filmak
- Franco Cristaldik ekoitzitako filmak
- Bernd Eichingerrek ekoitzitako filmak
- Alexandre Mnouchkinek ekoitzitako filmak
- Constantin Filmek ekoitzitako filmak
- France 3ek ekoitzitako filmak
- Raik ekoitzitako filmak
- ZDFek ekoitzitako filmak
- Alemaniako filmak
- Frantziako filmak
- Italiako filmak
- Suspense filmak
- Thrillerrak
- Detektibe filmak
- Kristautasunari buruzko filmak
- Erlijioa eta sexualitatea
- Pozoiketei buruzko filmak
- Latinezko filmak
- XIV. mendean girotutako filmak
- Italian girotutako filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak
- BAFTA film saridunak