Arro Handia
Itxura
Arro Handia | |
---|---|
Great Basin | |
Old Razorback Mountain, Black Rock basamortua | |
Eskualdea | AEB Mexiko |
Koordenatuak | 36°36′N 118°18′W / 36.6°N 118.3°W |
Eremua | 492.000 kilometro koadro |
Punturik garaiena | Whitney mendia, Sierra Nevada (4.421 metro) |
Punturik beherena | Badwater Arroa, Heriotzaren harana (−85 metro) |
Arro Handia[1] (ingelesez: Great Basin) Ipar Amerikako mendebaldeko eskualde zabala da, elkarren ondoko hainbat sakonune endorreiko biltzen dituena. 492.000 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] Estatu Batuetako Kalifornia, Idaho, Nevada, Utah eta Wyomingen eta Mexikoko Kalifornia Beherean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Arro Handiko basamortua»
Arro Handiak Estatu Batuetako mendebaldeko eta Mexikoko ipar-mendebaldeko eremu handia hartzen du. Utahko Wasatch mendilerroa da ekialdeko muga, eta Sierra Nevada eta Ur-jauzien mendikatea mendebaldekoa; bi mendilerro hauek euri-itzala eragiten dute, eta galarazten dute Pazifikoko erauntsiak eskualdera irits daitezen. Iparraldean Snake ibaiaren lautada dago, eta Mojave basamortua hegoaldean.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Great Basin. Encyclopædia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-1-22).
- ↑ What is the Great Basin?. usu.edu (Noiz kontsultatua: 2018-1-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) The Great Basin, U.S. National Park Service, nps.gov
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |