Edukira joan

Yahya Sinwar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Yahya Sinwar


Hamaseko buru

2024ko abuztuaren 6a - 2024ko urriaren 16a
Khaled Mashal - Khaled Mashal

Hamaseko regional manager (en) Itzuli

2017 - 2024ko abuztuaren 6a
Ismail Haniyeh
Bizitza
JaiotzaKhan Yunis Camp (en) Itzuli1962ko urriaren 29a
Herrialdea Palestina
BizilekuaGazako lur zerrenda
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaTel al-Sultan refugee camp (en) Itzuli2024ko urriaren 16a (61 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda: tiroa buruana
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGazako Islamiar Unibertsitatea Artean graduatu : Arabic studies (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
hebreera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta terrorista
Lan nabarmenak
InfluentziakAbbas al-Sayyed (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraIzz ad-Din al-Qassam Brigadak
Parte hartutako gatazkakIsrael-Palestina Gatazka 2021ean
2023-2024ko Israel-Palestina gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Hamas
IMDB: nm15823334 Edit the value on Wikidata

Yahya Sinwar (arabieraz: يحيى السنوار‎; 1962ko urriaren 29a - Rafah, 2024ko urriaren 16a) Palestinako politikaria izan zen, Hamas talde suni islamistako kide liderretako bat[1]. Khan Yuniseko errefuxiatu eremuan jaio zen, Arabiar Errepublika Batuak okupatutako Gazako Zerrendan, Axkelondik 1948ko Arabiar-israeldar Gerran kanporatutako familia baten baitan. Gazako Unibertsitate Islamikoan ikasi zuen[2].

Mohammed Sinwar Hamasko kidearen anaia zen.

1989an bi israeldar soldadu eta kolaboratzailetzat hartutako lau palestinar bahitzegatik atxilotu eta lau bizi osorako zigor ezarri zizkioten Israelen. 22 urte egon zen preso, harik eta 2011n Gilad Shalit soldadu bahitua askatzearen truke Israelek 1.026 preso askatu zituen artean, tartean Sinwar. Hamasen Segurtasun Aparatuaren sortzailea izan zen ondoren[3][4].

2017an Hamasko lider hautatu zuten, eta "erresistentzia herritar eta baketsua" aldarrikatu zuen, baina beranduago posizio hori alboratu zuen[5]. 2021ean berriro hautatu zuten Hamaseko lider, eta Israel bera erailtzen saiatzu zen. 2023ko Israelen kontrako Hamasen erasoaren diseinatzailetzat hartzen da[6][7], eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak haren aurkako neurriak eskatu ditu, gerra krimenak leporatuta.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Beaumont, Peter. (2017-02-13). «Election of new Hamas Gaza Strip leader increases fears of confrontation» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  2. (Ingelesez) Yahya Sinwar: Who is the Hamas leader in Gaza?. 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  3. «The Palestinians try to reconcile» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  4. (Ingelesez) Shortell, Ivana Kottasová, David. (2023-12-07). «Who is Yahya Sinwar, the Hamas leader Israel has called a ‘dead man walking’» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  5. «The leader of Hamas in Gaza is the most influential man in Palestine» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  6. (Ingelesez) «Shadowy Hamas leader in Gaza is at top of Israel's hit list after last month's deadly attack» AP News 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  7. (Ingelesez) Vasilyeva, Nataliya. (2023-11-20). «Mastermind behind Hamas attacks personally handling hostage negotiations» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).

Kanpo estekak