Scorpius (konstelazioa)
Scorpius | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Sco |
Genitiboa | Scorpii |
Sinbologia | Eskorpioia |
Eremua | 496,8 gradu karratu (33. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 167 |
Izarrik distiratsuena | α Scorpii (Antares) (itxurazko magnitudea ) |
Konstelazio mugakideak | Sagittarius, Ophiuchus, Libra, Lupus (konstelazioa), Norma (konstelazioa), Ara eta Corona Australis |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 15,47 eta 17,59 artean h |
Deklinazioa | -45,77 eta -8,30° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztaila | |
+'° eta −'° latitude bitartean ikusgai. |
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Scorpius».
Scorpius edo Eskorpioia[1][oh 1] (latinez: Scorpius, ikurra, Unicode ♏) gaur egun ezagutzen diren 88 konstelazioetako bat da. Oso konstelazio zaharra da, Antzinako Greziako konstelazioak baino lehenagoko aipamenak baitaude[2]. Antzina, konstelazio hau gaur egun Libra bezala ezagutzen denarekin lotua zegoen, (garai hartan existitzen ez zena, uste denez erromatarrak izan ziren Libra konstelazioa irudikatu zuten lehenak). Gaur egun Alfa Librae eta Beta Librae bezala ezagutzen diren izarrak eskorpioiaren iparraldeko eta hegoaldeko matxardak izango lirateke, euren egungo izena eman dietenak.
- Alfa Librae: Zuben Elgenubi (hegoaldeko matxarda)
- Beta Librae: Zuben Elschemali (iparraldeko matxarda)
Honela irudikatua, eskorpioia lasai zegoen ekliptikan esekita.
Mitologia
Konstelazioaren jatorria Orionen mitoan dago. Honen bertsioetako baten arabera, Orion ehiztariak bere begiak atera zituen jelosiak jota, eta, mundutik itsu zihoala, eskorpioi bat zapaldu zuen eta honek zizt egin zion bere eztenarekin, Orion hilez. Jainkoek Orion eta eskorpioia zerura igo zituzten, zeru gangaren mutur banatan jarriz, hala, Eskorpio ostertzetik irteten denean Orion bere heriotza eragin zuen animaliagandik ezkutatzen delarik.
Bertsio zabalago batek dioenez, Orion Artemisa bortxatzen saiatu zenean, hau, Orion erraldoiak ikusi zuenean basoan ehizan ari baitzen, defendatzeko grinez eskorpioi baten laguntza eskatu zuen, honek erraldoia ziztatu eta hil zuen eta Artemisa askatu, honegatik, jainkosa honek zeruan jarri zuelarik.
Eskorpioiaren esanahia astrologiarekin lotuta dago.
Izar nagusiak
- α Scorpii, Antares bezala ezaguna.
- β Scorpii, Acrab bezala ezaguna.
- δ Scorpii, Dschubba bezala ezaguna.
- ε Scorpii, Wei bezala ezaguna.
- ζ1 Scorpii.
- η Scorpii.
- θ Scorpii, Sargas bezala ezaguna.
- ι1 Scorpii.
- ι2 Scorpii.
- λ Scorpii, Shaula bezala ezaguna.
- κ Scorpii, Girtab bezala ezaguna.
- ξ Scorpii, Grafias bezala ezaguna.
- μ1 Scorpii.
- ν Scorpii, Jabbah bezala ezaguna.
- ο Scorpii.
- π Scorpii.
- ρ Scorpii.
- σ Scorpii, Al Niyat bezala ezaguna.
- τ Scorpii.
- υ Scorpii, Lesath bezala ezaguna.
- G Scorpii.
- k Scorpii.
- Q Scorpii.
- 18 Scorpii, gure eguzkiaren ezaugarri berdinak dituen izarra.
- U Scorpii, ezagutzen den noba errepikakorrik azkarrena.
- BM Scorpii, M6ko izarrik distiratsuena.
- FV Scorpii, osagai nagusi bezala B6V motako izar bat duen bitar itzaltzailea.
- V856 Scorpii (HR 5999), hobekien aztertutako Herbig Ae/Be izarretako bat.
- V1034 Scorpii, bitar itzaltzailea.
- V1075 Scorpii, 5,61 magnitudeko izar urdin beroa.
- HD 144432 (Hen 3-1141), hau ere Herbig Ae/Be izarra.
- HD 145825, eguzki analogoa.
- HD 147513, exoplaneta bat duen nano horia.
- Gliese 682, 16,34 argi urteko distantziara dagoen nano gorria.
- Gliese 667, masa txikiko izarrek osatutako izar hirutarra.
- HIP 79431, planeta bat duen nano gorria.
- 1RXS J160929.1-210524, exoplaneta bat izan dezakeen izar gaztea.
- Pismis 24-1 (HD 319718), ezagutzen izar sistemarik masiboenetako bat.
- HD 160529, izar hipererraldoia eta izar aldakor urdin argitsua.
- HD 149404, izar bikoitza, soilik espektroskopia bidez banagarria eta bi izar oso masiboz osatua.
Bere izar nagusia Alfa Scorpii da, Antares bezala ezagutzen dena, bere diametroa interferometria bidez neurtu ahal izan den supererraldoi gorri bat. Izar honek bere izena antzinaroan mitologikoki Marterekin (Ares) lotu zuen kolore gorriagatik jasotzen du. Uste zenez, honekin zuen antzekotasunagatik, biak etsaiak ziren, eta, baraz, Aresen etsaia izena eman zitzaion: Anti-Ares edo Antares.
Zeru sakoneko objektuak
- M4 (NGC 6121), 7200 argi-urtetara dugun kumulu globularra. 13.000 milioi urteko adinarekin, Esne Bideko objekturik zaharrenetako batzuk diren nano zuri batzuk ditu. Prismatikoekin ikus daiteke.
- M6, Tximeletaren Kumulua bezala ezagutzen den kumulu irekia.
- M7, Claudios Ptolemaiosek 130ean jada ezagutzen zuen kumulu irekia eta gaur egun Ptolemaiosen Kumulua izena jasotzen duena.
- M80, M4tik ekialdera dagoen kumulu globularra.
- NGC 6302 (Intsektuaren Nebulosa), ezagutzen den nebulosa planetariorik konplexuenetako bat. Bere erdiko izarrak 200.000 kelvin baino gehiagoko tenperatura du.
- Azukrezko Kotoi Nebulosa (IRAS 17150-3224), protonebulosa planetarioa. IRAS infragorrizko espazio behatokiak aurkitu zuen.
- NGC 6124 eta NGC 6231 kumulu irekiak. Azken honek izar supererraldoi gazte eta bero asko ditu, gure eguzkia baino argitsuagoak ere badirenak, Wolf-Rayet izarrak barne.
Aztekak
Antzinaroko aztekek konstelazio hau colotl (eskorpioia) deitzen zuten.
Bitxikeriak
2009an eginiko Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea filmean Harry, gabon egunez Weasleytarren etxera bisitan doan eszena bat dago, eta hor zeruan Scorpius konstelazioa ikus daiteke. Nabarmendu beharra dago konstelazio hau ipar hemisferioan udan ikus daitekeela, baina ez neguan.
Oharrak
- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
- ↑ «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..
- ↑ «Constellation Scorpius - The Constellations on Sea and Sky» www.seasky.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
Kanpo estekak
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |