Edukira joan

Loiolatarra Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Loiolatarra Kirol Elkartea Donostiako Loiola auzoko kirol elkartea da, 1924an sortua. Elkartea dagoen kaleak Loiolatarra kalea izena du, elkartearen omenez.

Historia

Loiolatarrako trainerua, 1943ko Kontxako Banderako bigarren igandean.

Elkartea 1924an sortu zen, eta hasieratik izan zuen bere helburu garrantzitsuenen artean, bazkideen elkargune izateaz gainera, auzoko kirola biziberritzeko asmoa.

Ekimen horri erantzunez, hainbat kirol sustatu zituen: besteak beste, futbol eta eskubaloi sekzioak izan zituen garai batean, eta gaur egun arte iraun dute pilota sekzio garrantzitsuak eta baita triatloia eta zikloturismoa bezalako atal batzuk.

Garrantzi berezia izan zuen arraunketan: 1940ko hamarkadako urte batzuetan, Donostiaren ordezkaritza izan zuen Kontxako Banderan (Sebastian Bakeriza, Landaberea eta Urdiziain patroi izanik, besteak beste), Parte Zaharreko Amaikak Batekin batera. Kolore urdina eraman ohi zuen Loiolatarrak, eta zuria Amaikak Batek.

Gaur egun, San Ignazio festetako batel estropada[1] antolatzen du Loiolan, Urumeako uretan.

2024ko maiatzaren 4an trainerilla estropada antolatu zuen 100, urteurrena ospatzeko. Orio izan zen garaile gizonezkoetan eta Tolosaldea emakumezkoetan[2].

Erreferentziak

  1. [1] San Ignazio eguneko Loiolako batel estropaden palmaresa
  2. «Oriora etorri da Loiolatarraren 100. urteurreneko trainerillen bandera - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).

Kanpo estekak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.