Anass Zaroury
Anass Zaroury | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Malinas, 2000ko azaroaren 7a (23 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Belgika Maroko | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria wing half (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,76 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak |
Anass Zaroury (arabieraz: أنس الزروري; Malinas, 2000ko azaroaren 7a - ) Belgikako futbolaria da, aurrelari postuan jokatzen duena. Jatorri marokoarra du eta horregatik Marokoko selekzioarekin jokatzen ditu partidak. Qatarreko Munduko Txapelketan laugarren postua eskuratu zuen.
Biografia
Gurasoak Marokoko Ujda hirikoak dira baina Anass Zaroury Belgikan jaio zen. Gaztetan Belgikako 21 urtez azpiko selekzioan jokatu zuen. 2022ko azaroaren 16an Marokoko selekzioarekin jokatzeko gonbidapena onartu zuen[1] eta ondoren Munduko Txapelketan aritu zen. Partida bakarra jokatu zuen[2].
Taldeei dagokionez bigarren mailako Lommel Sportkring taldearekin hasi zen jokatzen 2019-2020 denboraldian eta 2021ean lehen mailako Royal Charleroi SCra pasa zen[3]. 2022an Ingalaterrako Burnley taldeak fitxatu zuen[4] eta Ingalaterrako bigarren maila irabaziz Premier Leaguera igo zen[5].
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
Lommel Sportkring | 2019-2021 |
Royal Charleroi SC | 2021-2022 |
Burnley | 2022-2023 |
Palmaresa
- Burnley:
- EFL Championship (Ingalaterrako 2. maila): 2022-23
- Marokoko futbol selekzioa:
- Laugarren 2022ko Munduko Futbol Txapelketan
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Morocco call up uncapped Burnley winger Zaroury» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
- ↑ «Anass Zaroury» FIFA World Cup Qatar 2022 (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
- ↑ (Ingelesez) Strack-Zimmermann, Benjamin. «Anass Zaroury (Player)» www.national-football-teams.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anass Zaroury - Perfil del jugador 22/23» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Burnley break record for earliest Championship promotion» OneFootball (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).