1868
Itxura
1868. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1840(e)koa • 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa |
Urteak | 1865 • 1866 • 1867 • 1868 • 1869 • 1870 • 1871 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1868 MDCCCLXVIII |
Ab urbe condita | 2621 |
Armeniar egutegia | 1317 ԹՎ ՌՅԺԷ |
Bahá'í egutegia | 24 – 25 |
Bengaliar egutegia | 1275 |
Berber egutegia | 2818 |
Egutegi budista | 2412 |
Myanmarko egutegia | 1230 |
Bizantziar egutegia | 7376 – 7377 |
Koptoen egutegia | 1584 – 1585 |
Etiopiar egutegia | 1860 – 1861 |
Hebrear egutegia | 5628 – 5629 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1924 – 1925 |
Shaka Samvat | 1790 – 1791 |
Kali Yuga | 4969 – 4970 |
Iraniar egutegia | 1246 – 1247 |
Islamiar egutegia | 1284 – 1285 |
Japoniar egutegia | Keiō 4Meiji 1 (明治元年) |
Korear egutegia | 4201 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2411 |
Holozeniar egutegia | 11868 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Urriaren 19a – Pezeta ezarri zen Espainian diru ofizialtzat.
Arte eta kultura
- Ekainaren 21a – Nurenbergeko maisu kantariak (alemanez: Die Meistersinger von Nürnberg), Richard Wagnerren opera estreinatu zen Municheko Königliches Hof- und National-Theaterrean.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 6a – Vittorio Monti, italiar musikagilea, biolin jolea eta orkestra zuzendaria (h. 1922).
- Urtarrilaren 16a – Armin Otto Leuschner, estatubatuar astronomoa (h. 1953).
- Urtarrilaren 19a – Gustav Meyrink, austriar idazlea (h. 1932).
- Urtarrilaren 31 – Theodore William Richards, estatubatuar kimikaria, 1914ko Kimikako Nobel Saria (h. 1928).
Otsaila
- Otsailaren 4a – Constance Markievicz, irlandar nazionalista, sufragista, iraultzailea eta sozialista (h. 1927).
- Otsailaren 8a – Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia), britainiar bankari, politikari eta zoologoa (h. 1937).
- Otsailaren 16a – John Rogan, akromegaliaren ondorioz 2,60 metro garai izatera heldu zen afro-amerikarra (h. 1905).
- Otsailaren 16a – Wilhelm Schmidt, alemaniar antropologoa eta hizkuntzalaria (h. 1954).
- Otsailaren 19a – Edward S. Curtis, estatubatuar argazkilari eta etnografoa (h. 1952).
- Otsailaren 20a – Pompeu Fabra, kataluniar hizkuntzalaria, katalanaren gaur egungo araudia ezarri zuena (h. 1948).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Sophie Chotek, Franz Ferdinand Austriakoaren emaztea (h. 1914).
- Martxoaren 3a – Alain, frantziar filosofo eta saiogilea (h. 1951).
- Martxoaren 5a – Prosper Poullet, Belgikako lehen ministroa (h. 1937).
- Martxoaren 14a – Ascensión Nicol, nafar domingotar moja, Perun misiolari zela Arrosarioko Domingotar Misiolari Ahizpak ordena sortu zuena (h. 1940).
- Martxoaren 15a – Grace Chisholm Young, ingeles matematikaria (h. 1944).
- Martxoaren 18a – Ida F. Butler, estatubatuar erizaina (h. 1949).
- Martxoaren 22a – Robert Andrews Millikan, estatubatuar fisikaria, 1923ko Fisikako Nobel Saria (h. 1953).
- Martxoaren 26a – Fuad I.a Egiptokoa, Egiptoko erregea (h. 1936).
- Martxoaren 28a – Maksim Gorki, errusiar idazlea eta iraultza boltxebikearen aldeko aktibista (h. 1936).
- Martxoaren 30a – Koloman Moser, austriar artista (h. 1918).
Apirila
- Apirilaren 1a – Edmond Rostand, frantziar poeta eta antzerkigilea (h. 1918).
- Apirilaren 10a – George Arliss, britainiar aktorea (h. 1946).
- Apirilaren 14a – Peter Behrens, alemaniar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1940).
- Apirilaren 14a – Annie Scott Dill Maunder, irlandar astronoma eta matematikaria (h. 1947).
- Apirilaren 20a – Charles Maurras, frantziar idazle eta politikaria, Action Française mugimenduaren antolatzaile eta ideologoa (h. 1952).
- Apirilaren 28a – Émile Bernard, frantziar margolari postimpresionista eta idazlea (h. 1941).
- Apirilaren 29a – Maria Ana Sanz, nafar irakasle eta pèdagogoa, Nafarroako Maistren Eskolako zuzendaria (h. 1936).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Frederiko Karlos Hessekoa, alemaniar printzea, Finlandiako erregea (h. 1940).
- Maiatzaren 6a – Gaston Leroux, frantziar kazetari eta eleberrigilea (h. 1927).
- Maiatzaren 7a – John MacBride, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- Maiatzaren 7a – Stanislaw Przybyszewski, poloniar idazlea (h. 1927).
- Maiatzaren 18a – Nikolas II.a Errusiakoa, errusiako azken tsarra (h. 1918).
- Maiatzaren 25a – Francisco Durrio, bilbotar eskultore eta zeramikagilea (h. 1940).
- Maiatzaren 29/30a – Abdulmezid II.a, azken osmanliar kalifa eta de iurezko azken otomandar sultana (h. 1944).
Ekaina
- Ekainaren 5a - Séamus Ó Conghaile (ingeleraz James Connolly), irlandar lider abertzale sozialista (h. 1916).
- Ekainaren 6a – Robert Falcon Scott, Royal Navyko kapitaina (h. 1912).
- Ekainaren 7a – Charles Rennie Mackintosh, eskoziar arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzailea (h. 1928).
- Ekainaren 9a – Jane Avril, Moulin-Rouge kabareteko dantzaria, Toulouse-Lautrec margolariaren lan askoren protagonista (h. 1943).
- Ekainaren 14a – Karl Landsteiner, austriar-estatubatuar medikua, 1930eko Medikuntzako Nobel saria (h. 1943).
- Ekainaren 18a – Miklós Horthy, hungariar militarra eta politikaria, Hungariako erregeordea (h. 1957).
- Ekainaren 29a – George Ellery Hale, estatubatuar eguzki astronomoa (h. 1938).
Uztaila
- Uztailaren 4a – Henrietta Swan Leavitt, estatubatuar astronomoa (h. 1921).
- Uztailaren 9a – Gustav Noske, alemaniar politikaria (h. 1946).
- Uztailaren 12a – Stefan George, alemaniar olerkari eta itzultzailea (h. 1933).
- Uztailaren 14a – Gertrude Bell, britainiar idazle, bidaiari, politologo, arkeologo, espiatzaile eta gobernuko funtzionarioa (h. 1926).
- Uztailaren 19a – Francesco Saverio Nitti, Italiako lehen ministroa (h. 1953).
- Uztailaren 20a – José Félix Uriburu, Argentinako presidentea de facto (h. 1932).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Konstantino I.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 1923).
- Abuztuaren 5a – Marie Adelaide Belloc Lowndes, ingeles nobelagilea (h. 1947).
- Abuztuaren 6a – Paul Claudel, frantsesezko olerkaria eta antzerkigilea (h. 1955).
- Abuztuaren 7a – Ladislaus Bortkiewicz, poloniar-errusiar ekonomialari eta estatistikaria (h. 1931).
- Abuztuaren 14a – José Mardones, euskal herritar opera-abeslaria (h. 1932).
- Abuztuaren 23a – Edgar Lee Masters, estatubatuar idazlea (h. 1950).
- Abuztuaren 25a – Maria Agirre Agirre, bizkaitar filantropoa.
- Abuztuaren 29a – Mikhail Pokrovski, errusiar historialaria eta politikaria (h. 1932).
- Abuztuaren 31 – Enrike Zubiri, Manezaundi, euskal idazle eta margolari nafarra (h. 1943).
Iraila
- Irailaren 3a – Mary Parker Follett, estatubatuar gizarte-ekintzaile eta kudeaketa-aditua (h. 1933).
- Irailaren 3a – Serapio Huitzi Lazkano, nafar ingeniaria eta idazlea (h. 1953).
- Irailaren 9a – Gorgonio Renteria, politikari jeltzalea eta euskal idazlea (h. 1940).
- Irailaren 11a – Migel Muñoa, gipuzkoar irakaslea, gaur egungo ikastolen aitzindaria (h. 1953).
- Irailaren 13a – Otokar Březina, txekiar olerkari sinbolista eta saiakeragilea (h. 1929).
- Irailaren 16a – Cipriano Olaso, iruindar teologoa eta apaiza (h. 1930).
- Irailaren 19a – Ramón Madariaga, bizkaitar politikaria (h. 1940).
- Irailaren 22a – Luis Agote, argentinar medikua, ikertzailea eta odol-transfusioko aitzindaria (h. 1954).
Urria
- Urriaren 8a – Max Slevogt, alemaniar margolaria (h. 1932).
- Urriaren 14a – Ignacio Busca Sagastizabal, gipuzkoar organojotzaile eta musika erlijioso konposatzailea (h. 1950).
- Urriaren 17a – Sophia Hayden Bennett, txiletar jatorriko estatubatuar arkitektoa, Massachusettseko Teknologia Institutuan graduatu zen lehenengo emakumea (h. 1953).
- Urriaren 18a – Jevhenia Jaroxynska, ukrainar idazle, irakasle, aktibista, itzultzaile, etnografo eta folklorista (h. 1904).
- Urriaren 23a – Katti Anker Møller, norvegiar feminista, eskubide erreproduktiboen haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa (h. 1945).
- Urriaren 24a – Alexandra David-Néel, frantziar-belgikar orientalista, opera abeslaria, kazetaria, esploratzailea, anarkista, espiritualista, budista eta idazlea (h. 1969).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Etienne Decrept, euskal idazle, margolari eta dekoratzailea (h. 1938).
- Azaroaren 2a – Yokoyama Taikan, japoniar margolaria (h. 1958).
- Azaroaren 4a – La Bella Otero, galiziar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 1965).
- Azaroaren 8a – Felix Hausdorff, alemaniar matematikari judua, topologia modernoaren aitzindaria (h. 1942).
- Azaroaren 9a – Marie Dressler, kanado-estatubatuar aktorea (h. 1934).
- Azaroaren 12a – Édouard Vuillard, frantziar margolaria (h. 1940).
- Azaroaren 15a – Emil Racovita, errumaniar biologoa (h. 1947).
- Azaroaren 22a – John Nance Garner, Ameriketako Estatu Batuetako 32. presidenteordea (h. 1967).
Abendua
- Abenduaren 2a – Francis Jammes, frantziar olerkari eta eleberrigilea (h. 1938).
- Abenduaren 5a – Arnold Sommerfeld, alemaniar fisikaria eta matematikaria (h. 1951).
- Abenduaren 9a – Fritz Haber, alemaniar kimikaria, 1918ko Kimikako Nobel Saria (h. 1934).
- Abenduaren 14a – Aimée Rapin, suitzar margolaria, besorik gabe jaio eta 4.000 koadro inguru margotu zituena oinarekin (h. 1956).
- Abenduaren 19a – Théodore Steeg, Frantziako lehen ministroa (h. 1950).
- Abenduaren 19a – Eleanor H. Porter, estatubatuar idazlea (h. 1920).
- Abenduaren 22a – Inés Echeverría, txiletar eleberrigile, saiogile eta kazetaria (h. 1949).
- Abenduaren 24a – Emanuel Lasker, alemaniar xake jokalaria, Munduko Xake Txapelduna (h. 1941).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Gregorio Angulo, euskal sindikalista eta politikaria (h. 1937).
- Migel Kortes Nabarro, nafar idazlea (h. 1936).
- Rodrigo Soriano, gipuzkoar abokatu, kazetari eta politikaria (h. 1944).
- Ahmad Shawqi, egiptoar poeta (h. 1932).
- Elena Salvador, espainiar aktorea (h. 1964).
- Josefina Bakhita, sudandar-italiar moja (h. 1947).
- Manuel Ruiz Valarino, valentziar militar eta politikaria eta Arabako gobernadore zibila (h. 1921).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 23a – Pablo Gorosabel, gipuzkoar legegilea, historialaria eta politikaria (j. 1803).
- Urtarrilaren 28a – Adalbert Stifter, austriar idazle eta margolaria (j. 1805).
- Urtarrilaren 29a – José María Achá, Boliviako presidentea (j. 1810).
- Otsailaren 11 – Léon Foucault, frantziar fisikaria (j. 1819).
- Otsailaren 21a – Giuseppe Abbati, italiar margolaria (j.1836)
- Otsailaren 29a – Luis I.a Bavariakoa, Bavariako erregea (j. 1786).
- Martxoaren 27a – Louis-Édouard Cestac, lapurtar apaiza, Servantes de Marie ordena sortu zuena (j. 1801).
- Apirilaren 10a – Augier Alexandre Leremboure, lapurtar politikaria (j. 1799).
- Apirilaren 23a – Ramón Narváez, Valentziako duke, espainiar politikari eta militarra (j. 1800).
- Maiatzaren 22a – Julius Plücker, alemaniar matematikaria eta fisikaria (j. 1801).
- Ekainaren 1a – James Buchanan, Ameriketako Estatu Batuetako 15. Presidentea (j. 1791).
- Ekainaren 14a – Claude Pouillet, frantziar fisikaria (j. 1791).
- Ekainaren 17a – Juan Maria Blas Altuna, bizkaitar konpositorea eta organista (j. 1828).
- Ekainaren 21a – Sarah Mather, estatubatuar asmatzailea, urpeko lehen teleskopioa, periskopioaren aurrekoa, asmatu eta patentatu zuena (j. 1796).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 18a – Emanuel Leutze, germano-estatubatuar margolaria (j. 1816).
- Abuztuaren 15a – Manuel Ezequiel Bruzual, Venezuelako presidentea (j. 1830).
- Abuztuaren 24a – Constantin Negruzzi, errumaniar idazle eta politikoa (j. 1808).
- Irailaren 26a – August Ferdinand Möbius, alemaniar matematikaria eta astronomiako teorilaria (j. 1790).
- Urriaren 1a – Mongkut (Rama IV.a), Siamgo erregea (j. 1804).
- Azaroaren 13a – Gioacchino Rossini, italiar musikagilea (j. 1792).
- Azaroaren 18a – José Tadeo Monagas, Venezuelako presidentea (j. 1784).
- Azaroaren 27a – Teontzi Beltz, Cheyenne tribuko buruzagia (j. c. 1803).
- Abenduaren 6a – August Schleicher, alemaniar hizkuntzalaria (j. 1821).
- Abenduaren 13a – Carl Friedrich Philipp von Martius, alemaniar botanikari eta esploratzailea (j. 1794).
- Abenduaren 24a – Adolphe d'Archiac, frantziar geologo eta paleontologoa (j. 1802).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Augier Lerenburu, lapurtar politikaria (j. 1798).
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|