María de la Candelaria
María de la Candelaria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Espainia Berriko Erregeorderria, 1698 |
Talde etnikoa | Tzeltal (en) |
Heriotza | 1716 (17/18 urte) |
Jarduerak | |
Parte-hartzailea
|
María López edo María de La Candelaria (Cancuc, 1698 - 1716) Tzeltal herriko neskato maiabat izan zen, Tzeltalko Matxinadaren buruzagietako bat.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita, Agustín López, Cancuc-eko sakristaua izan zen, Chiapasen. 1712ko ekainean, Mariak 13 bat urte zituela,[1] Ama Birjina agertu zitzaiola jakinarazi zuen, baita bere omenezko kapera bat eraikitzeko eskatu zuela esan ere. Garai horretan, Chiapasek krisialdi larria bizi zuen, besteak beste, uzta txarrak, espainiarrekiko etengabeko gatazkak eta indigenei zuzendutako zerga sistema berezia zela eta. Cancuceko fraide dominikarrak María eta bere aita zigortzen saiatu zen, baita ustezko mirariaren jarraitzaileak ere, baina herriak María babestu, fraidea kanporatu eta kapera eraiki zuen.[2]
Hurrengo hilabeteetan, María Lópezek María de la Candelaria izena hartu zuen.[3]
Matxinadaren buruzagitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Birjinaren miraria maien artean zabaldu zen eta erromes ugari hurbildu zen kapera berria ikustera. Abuztuaren 8an bildu ziren guztiei esan zien Maria de la Candelariak Ama Birjinaren aginduz espainolak eta haien egiturak akabatu behar zituztela, zerga guztiak, kleroa, gotzaina eta alkatea barne.[4]
Hogeita hamabi komunitate bildu ziren, haien artean, Tzeltal, Tzotzil eta Ch'ol herriak. Hiru hilabete eta erdi iraun zuen espainiarren aurkako matxinadak. Sebastián Gómez de la Gloriarekin batera, Chenalhóko gizon tzotzil bat, María de la Candelariak armada menderakaitza zuzendu eta bikario indigenak izendatu zituen, Espainiako kleroaren ordez. Gainera, elizetan herri errebeldeak agertuko zirela iragarri zuen.[5]
Ihesa eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matxinada Ciudad Realera (egungo San Cristóbal de las Casas) heltzeko zorian egon zen, baina espainiarrek general izendatu zuten Karitatearen Birjinaren atzetik Cancuc berkonkistatu zuten azaroaren 21ean. Horregatik ere, bi birjinen arteko guda bezala ezagutzen da.[6] María de la Candelariak eta bere aitak alde egin behar izan zuten. Tzotzilen laguntzarekin ezkutatu egin ziren, Chihuisbalam basoan aterpe iraunkorra aurkitu arte, Huitiupan eta Yajalonen artean. Gutxi gorabehera hiru urte geroago, 1716ko otsailean, María de la Candelaria hil zen, erditze lanetan zela. Hil eta gutxira, espainiarrek familia aurkitu eta harrapatu zuten. Epaiketan, Maríaren aitak onartu zuenez, agerpenaren miraria espainiarrak Chiapasetik botatzeko taktika bat izan zen.[5]
Tzeltalen altzamendua eta gero, Toribio de Cosío, Guatemalako Audientziako lehendakariak margolan bat agindu zuen birginaren agerpena adierazten zuena, indiarrek haien porrota ahaztu ez zezaten.[6]
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu historikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa kontatu zuen lehenengoa fray Francisco Ximénez izan zen, bere Historia de la provincia de San Vicente de Chiapa y Guatemala izeneko kronikan. Ondoren, hainbat idazlek berreskuratu zuten, besteak beste, Vicente Pinedaren Historia de las sublevaciones indígenas en Chiapas en 1888 (1986), Victoria Reifler Brickerren El cristo indígena, el rey nativo, Prudencio Moscoso Pastranaren Rebeliones indígenas en los Altos de Chiapas (1992) eta Juan Pedro Viqueiraren Indios rebeldes e idólatras (1997) eta Resistencias indias a la rebelión tzeltal de 1712, Chipas (2012).[6]
Fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat izan dira istorioa fikziora eraman dutenak, besteak beste, Agustín Mencos Francoren Don Juan Núñez García eleberria, Daniel Brintonen María de la Candelaria: An historic drama from American Aboriginal Life (1897) antzerkia, Viqueiraren, María de la Candelaria, india natural de Cancuc (1996), Heberto Morales Constantinoren Jovel, serenata a la gente menuda (2010) eleberria eta Ronald Floresen La rebelión de los zendales (2008) eleberria.[6]
Egungo kontakizun herrikoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maríak funtsezko papera izan zuen Tzeltalko Matxinadan, baina egungo chiaparrek ahaztu omen dute. Izan ere, egungo kontakizunek Juan Lópezen parte-hartzea nabarmentzen dute batez ere.[5]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bricker, Victoria Reifler. The Indian Christ, the Indian King: The Historical Substrate of Maya Myth and Ritual. Austin, 1981. Anthropologically oriented study of rebellions in the Maya region.
- Brinton, Daniel G. María Candelaria: An Historic Drama from American Aboriginal Life. Philadelphia, 1897.
- Gosner, Kevin. Soldiers of the Virgin: The Moral Economy of a Colonial Maya Rebellion. Tucson, 1992. Detailed monograph on the 1712 rebellion and its economic causes. Its characterization of the period preceding the rebellion as one of economic crisis, however, is open to debate
- Viqueira, Juan Pedro. Indios rebeldes e idólatras. Dos ensayos históricos sobre la rebelión India de Cancuc, Chiapas, acaecida en el año de 1712. Mexico City, 1997. Examination of the regional dynamics of the rebellion and the religious beliefs of the Indians who participated in it.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Romero Barrón, José Rafael. (2016-06). «Jan de Vos, editor. La guerra de las dos vírgenes. La rebelión de Los Zendales (Chiapas, 1712), documentada, recordada, recreada, México, UNAM, CIESAS, UNICACH, 2011, 317 pp» Península 11 (1): 191–195. ISSN 1870-5766. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
- ↑ Albán and Rus. "Candelaria, María de La". 2001
- ↑ Viqueira, Juan Pedro. Maria De La Candelaria, India Natural De Cancuc /. 1.st ed. México, D.F. :: Fondo De Cultura Económica, 1993.
- ↑ Brinton, Daniel Garrison. María Candelaria. An Historic Drama from American Aboriginal Life. By Daniel G. Brinton, M.D. No Place, Unknown, or Undetermined: D. McKay, 1897, 1897.
- ↑ a b c Albán and Rus. "Candelaria, María de La". 2001
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Roblero, Vladimir González. «La ficción y sus límites. Dos textos dramáticos sobre la rebelión tzeltal de 1712» Estudios Artísticos 7 (10): 85–95. (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).