Edukira joan

Musu

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:52, 4 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Musua, Francisco Hayezen lana, XIX. mendea.

Musu edo pot bat ezpainekin beste norbait edo zerbait ukitzea da, normalean beste pertsona bat. Halere, beste primate batzuen ohitura ere bada.[1] Normalean, musuek adiskidetasuna, maitasuna eta adeitasuna adierazten dute. Gainera kultura eta lurraldearen arabera musuak emateko moduak aldatu ez ezik, hauekin adierazi nahi dena ere aldatuko da.

Haur hizkeran pa erabiltzen da.

Biologia eta eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalien mundu naturalaren barruan, hainbat analogia daude musuen inguruan, Crawleyk dioenez: Hegaztien frakturazioa, intsektu batzuen antena-jokoa eta usoen kataglotismoa. Antzerako portaera ikusten da, txakur, hartz eta katuen bezalako ugaztunen artean.

Antropologoek oraindik ez dakite musuak ematen ikasi egiten den edo instintuz jokatzen ote duten. Beste animalia batzuen garbitasun-portaerarekin lotuta egon daiteke edo amek bere seme-alaben ahora ematen dieten ekintzan.

Musuen portaera primateak ez diren gizakietan ere ikusi daiteke, txoriak, katuak, txakurrak eta beste animalia batzuek miazkatzeko, apaintzeko eta laztantzeko portaera adierazten dute, beste espezie batzuekiko zein gizakiarekiko. Ekintza hau musutzat hartu daiteke.

Musukatzea portaera konplexua da, koordinazio muskular esanguratsua eskatzen duena, aurpegiko 34 muskuluk eta 112 jarrera muskuluk hartzen dute parte.

Parte hartzen duen muskulu garrantzitsuena orisaren muskulu orbikularra da, ezpainak zimurtzeko erabiltzen dena hain zuzen. Ezpainek nerbio-bukaera asko dituzte, hozkadaren aurrean eta  ukimenean sentikorrak dira.[2]

Esanahi biologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia portaera askotan eta animalia espezie ezberdinetan ikusi daiteke musu ematen dela, besteak beste, hegaztietan eta ugaztunetan (primateetan batez ere). Musua gizakien bizitzako elementu gisa da, ezpainen funtzio biologikoaren patroi batetik sortua. Ezpainak hainbat nerbio-amaieraz osatutako foku sentsitibo bat da. Animaliek  ingurunea ezagutzean bulkada elektrikoak transmititzeko funtzio nagusia dute, baita ere soinuen igorpen funtzioa eta xurgapen funtzioa.

Animalia espezie batzuetan, espezieen arteko gizarte-portaerarekin adierazten da musua, animaliaren talde ordena bermatuz. Antzeko portaera ikusi daiteke, kumeak gai ez direnean elikagai solidoak kontsumitzerako orduan, ahoz ahoko ekintza horretan.

Txinpantzeak, Gourami musu-zale arraina eta Agopornis txoria, ezpainen uztarketa, komunikazio edo identifikazio bide gisa erabiltzen dute.

Giza fisiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpainak kontaktuan jartzeak erogenoarekin lotutako nerbio-ekintza estimulatzen du. Estimulazio erogenoan bost nerbio sartzen dira garezurrera, ingurumen-elementuak ezagutzeko eta identifikatzeko erabiltzen direnak.

Eragin neuronalak sortutako bulkada elektrikoak ezpainetako larruazala, mingainaren ukipena eta ezpainez gaindiko guneko fokuetan sortutako sentsazioak eragiten dituzte, seinale hauek garunean deskonektatzen dira.

Musu emateak edo ezpainak kontaktuan egoteak, odol-jarioa eta nerbio-estimulazioa bultzatzen ditu, baita ere dopamina, oxitozina eta adrenalina askatzen ditu, burmuineraino eramanez, ondorio fisiko handiak ekarriz.

Odol-jarioan oxitozina askatzeak, hainbat erantzun fisiko sortzen ditu, nerbio izerdia eta erantzun sexualak, zakila eta klitoriaren erekzioaren prozeduran.

Dopaminak ongizate-sentsazioa sortzen du, azkenik, adrenalinak hainbat aldaketa fisiko eragin ditzake, presio arteriala, glukosa-maila, eta bihotzaren erritmoa azkartzea.

Osasunerako onurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musuek umore ona eragiten duten hormonen ekoizpena estimulatuz;

oxitozina, maitasun-sentimendua askatzen duena, Endorfina, zoriontasun-sentsazioa eragiten duten hormonak, Dopamina, garuneko plazer-zentroa estimulatzen duena. Musu batean askatutako endorfina indartsuagoa izan daiteke morfinarena baino.  Estres-mailak berdintzen eta ongizate-sentsazioa ematenez.

Depresioaren aurka babesten dute musu erregularrek. Afektuak, aldiz, estresa murrizten du. Depresioa eta estresa murrizteaz gain, harremanaren gogobetetasuna handitu, autoestimulu-maila handitu, aurpegiko muskuluak tonifikatu, listuan dagoen anestesikoa askatu, sistema kardio baskularrean kolesterol-maila txikiagoak izatea eta funtzio metabolikoak hobetzen ditu.

Musua, esperimentu kontrolatu batean frogatu da.

Musuaren osasunerako adrenalina eta noradrenalina askatzea onuragarria da odol-uholdean, ekintza kardiobaskularrean hainbat aldaketa fisiko ekar ditzake, odolaren ponpaketa eta bihotzaren erritmoa areagotzen du. Musu emateak minutuko bi edo hiru kaloria erre ditzake.

Osasunerako arriskuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunerako arriskutzat hartzen dira giza listuan dauden patogenoak, kanpo transmititzeak eragindako pairamen medikoak. Listuan dauden birusek eta beste mikroorganismo batzuek, gaixotasun infekzioso batzuk ekar ditzake.

Ezpainak kontaktuan jartzeak, edozein gripe mota, herpes edo mononukleosi infekzioa transmititu dezake. Mononukleosia edo musuaren gaixotasuna gizakiak bakarrik transmititu dezake, 15 eta 25 urte bitartean da ohikoa baina herrialde azpigaratuetan umeengan ere ikusi daiteke.

Sexu-transmisiozko infekzioek ezpainetako kontaktuan ez dute kutsatzeko maila handirik adierazten, salbu eta ahoko lesio bat dagoenean.

Musua [3] praktika naturala da, bi banakoren komunikazio metodoa, poliki-poliki garatzen joan dena. Aurrekari bezala, primate animalia-espezietan sortu zen. Musua elikabide gisa garatu zuten. Prozedura horretan, amak elikagaiak aurrez murtxikatzen zituen kumearen ahoan uzteko, elikagai solidoak murtxikatzeko gai ez zelako.[4]

Historikoki, gizakien musuak sexu-harremanen osagai bat izan dira. Musua deskribatzen duen ebidentzia zaharrena Indiako kulturan izan ziren, K.a. 15000 urte inguruan.[erreferentzia behar] Hinduek duela 3.500 urte idatzi zuten musuaren berri, baina sumertarrek mila urte lehenago aipatu zituzten.[5] Duela Kama Sutrak sexuaren berezko jainkotasuna deskribatzen zuen.[argitu] Vatsyayana liburu sakratuak gure aroko hirugarren mendekoak dira, eta bertan musua praktika sexualtzat hartzen zen.

Aldi klasikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai klasikoko zibilizazioak musu ematea konbentzionalismo sozial gisa edo sexu-praktikatzat erabiltzen zituzten. Babiloniar kulturan, Enûma Elish kontakizun kreazionistan, musuak erreguarekin, damuarekin eta agurrarekin praktika gisa aipatzen da.  Aldiz, kultura afroasiarrean musua maitasun eta afektu sinbolo gisa erabiltzen zen.

Erroma eta Grezian, garai klasikoan, maitasun eta afektu adierazpen gisa hedatzen da musua, Europako eta Asiako inperioetan hedatu zirelako. Odiseanm Katulo eta Ovidioren idazkietan, musua maitasun edo miresmenaren sinbolo gisa agertzen da.

Musuak miresmena eta begirunea biltzen zituzten esanahi ezberdinak berrartzen ditu. Musulmanek besaburuan musu ematen zuten errespetua adierazteko. Gaur egun ere sorbaldako musuak ematen dira, duintasun handiko pertsona denean, pertsona horrekiko errespetua erakutziz. Kristauek,  dotore pertsonak (nobleak edo elizgizonak), errespetua edo agurrez musukatzen zituzten, eskuan, lokarrietan, oinetan eta gainean zituzten bitxietan.

Erdi Aroko hizkuntzan, bakea ematea aurpegian musu ematea ere aukera bat zen, adiskidetasunaren eta agurraren seinale. Garaian ere legezko konpromisoan musuak ematen ziren, non analfabetoek “X” bat marrazten zuten, horrela kontratu baten aurrean zuen konpromisoa adierazten zuen, “X”-ak musuaren esanahia hartuz.

Korronte artistikoak mugimendu barrokoa atzean uzten joan ziren, Gorteko nortasun artistikoak, Rokokoko korronte artistikoa sortu zuenn XVIII.mendearen lehen erdian. Rokokoak sarritan, alderdi exotiko, erotiko, sentsual eta sexualak biltzen zituen. Musuak argi eta garbi ikusi daitezke garaiko pinturetan. Bikote baten maitasuna edo amaren maitasuna adieraziz.

Industria-iraultzan, musuak kortesiaren sinbolo bezala orokortu ziren. Sexu-praktika berpiztu arren, musua bikote baten intimitatearen praktikan geratu zen.

Maitasuna edo afektu adierazpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musua adierazpen emozionala da, normalean beste pertsona batenganako afektu-sentimenduak edo maitasuna adierazten dutenak. Musuek pertsonaren eta plazer objektuaren arteko lotura egiten du, inplikazio erromantiko, sexual, erotiko edo afektiboak adieraziz. Kulturarenarabera esanahi ezberdin bat eduki dezakete musuek, adierazpen metalinguistiko gisa erabiltzen dena, gizarte sinbolo, estimu, afektu, errespetu edo maitasuna adieraziz.

Eboluzionalki sortzen da animalia-espezieetan musuaren esanahi kulturala, maitasunaren eta afektuaren adierazpen gisa. Animaliek elikagai aurremastifikatua kumeei transferitzen zaie amaren ahotik, bertan sortzen da ama musuaren esanahi soziala, maitasuna eta babesa erakutziz.

Esanahi afektiboa edo maitasunezkoarekin, India, Grezia,eta Erroma kulturetatik jarraitzen zaio.

Afektu adierazpena eta maitasuna kultura metalinguistiko danetan egongo dira.

Esanahi sexuala edo erromantikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musuak lotura emozional biziak garatu ditu, esanahi sexuala eta erromantikoa sentitzen dituzten pertsonen artean eman ohi dena, bi pertsonen ezpainak ukituz, asmo erotikoarekin.

Maitasuna edo afektua adierazteko musuak onarpen eta pertenentzia sozialeko sentimenduak sortzen ditu. Hartzailearengan, zoriontasun- sentimenduetara bideratzen da, sentimendu positiboak sortuz..

Intimitatearen osagai erotikoa dela esan genezake, organismoaren erantzun sexuala estimulatuz.  Ezpainen nerbio-amaieran hainbat estimulu elektriko sortzen dira. Sexu-jarduera bultzatuko luketen hainbat erantzun sexual fisiko sortuz. 

Afektu adierazpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musu bat sexu-estimulaziora bideratzen ez diren maitasun sentimenduen sinbolismo bezala erabili daitezke, hau da, sexu-asmorik gabe. Musua edozein pertsonaren artean eman daiteke, sexua eta adina kontuan hartu gabe. Musuek enpatia, leialtasuna, esker ona, erruki sentimenduak plazaratzeko erabiltzen da.

Musu kopuru ezberdinak ematen dira kulturaren arabera; Espainian eta Italian aurpegian bi musu ematea normala da, masail bakoitzean bat, baina Polonian, adibidez, hiru ematen dira. Munduko beste leku batzuetan, musu bat besterik ez da ematen. Kanada eta Europako herrialde batzuetan, esate baterako Erresuma Batuan eta Alemanian, familiakoei bakarrik ematen zaie musu.[6]

Normandian ohikoa da lau musurekin agurtzea, bi masail bakoitzean. Holanda eta Frantziako toki batzuetan hiru musu ematen dira, baita masailean ere.

Toki batzuetan musu ematea ondo ikusia egon arren, Arabian emakumeen eta gizonen artean musu emateak kartzela zigorra ezarri daiteke.

Seme-alaben eta gurasoen arteko musuak komunak dira, errespetuarekiko edo aitortzarekiko agertzen diren musu afektibo gisa, emozionalki maitasunaren hurbilekoa den familia-identitate baten aurrean.

Ukitu afektibo gisa, kopetako edo masaileko musu erabili daiteke, hurbilekoak diren pertsonei agur egiteko.

Musua erlijio-praktika ezberdinetan erabiltzen da, normalean erlijio ordezkari den pertsona edo objektu bati errespetua adierazteko. Mirespen, errespetu, menderakuntza, adorazio, edo leialtasun sinbolikoa adierazten du.

Hona hemen erlijio-praktika batzuk:

  • Erlijio musulmanean, Harri Beltzean musukatzen da, Hajj.[7] izenez ezagutzen diren migrazio erlijioso eta ekitaldietan.
  • Hinduismoan, zentro erlijiosoei musu ematen da.
  • Erlijio abrahamikoan, objektu erlijioso sinboliko bat musukatzen da. (kristautasunean, arrosarioa eta gurutzefiken kontuak musukatzen diren bezala)
  • Kristau liturgian, bake musua ematen da, gaur egun agur soil batez ordezkatuta dago.

Fededunak eliza katolikoko edozein eliz autoritateren eraztunari, eskuari edo oinei musu emanteko ohitura zegoen.

Herri-sinesmenetan, musu batek erritu bat sinbolizatu dezake, zorte ona erakartzeko asmoz.

Musu ematearen funtzio nagusia, miresmena, adeitasuna eta errespetua adieraztea da. Ohikoa da kultura batzuetan errespetua eta mirespen sakona dion pertsonei musukatzea. Mirespen sakona dioten pertsonei, eskuan ematen zaio musu, galanteria edo koketeria helburutzat hartuta. Musuek mendekotasuna eta leialtasuna ere adierazi dezakete, erregetzari, aristokraziaari eta gizarte batzuetako goi-gizarte erlijiosoko kideei zuzendutako adierazpen sozialetan identifikatuta.

Menderakuntzaren kasuan, urruneko musu bezala ezagutzen da, ohikoa da eskuan musu ematea, bitxigintzan, arropetan eta oinetan ere ematen dira.[8]

Gaur egun musu ematea informal gisa ere erabiltzen da, hurbilekoak diren familia eta pertsonentzat. Errespetua, maitasuna, eta adeitasuna adierazten dutenentzat. Kasu horretan musuak kortesia tradizionalaren praktika hutsetik doazen asmoak dira.

Gaur egun musuak agur mota ezberdinak adierazteko erabili izan ohi dira:

  • Musua masailean: keinu sozial bat da. Pertsonen masaila musukatzen den. Sexu femeninoko zein maskulinoko pertsonei, afektuz eta errespetuz zuzenduta dagoen pertsonei ematen da. Duela gutxi ezagututako pertsona bati zuzenduta  badago, kortesia bezterik ez du adierazten. Praktika hau ohikoa da Europa eta Latinoamerikako herrialdee gehienetan.
  • Musua bi masailetan: Keinu sozial bat da. Topaketa batean pertsonaren bi masailak igurtzi eta musukatzen dituena. Hurbileko edozein sexutako pertsonen artean erabitzen da, nahiz eta duela gutxi ezagututakoa izan. Agur gisa erabili arren, sentimendu ezberdinak adieraz ditzake. Argentinan, Brasilen, Paraguain, Espainian, Frantzian, Italian eta Portugalen erabiltzen da.  Italia eta Espainiarren artean alde txiki bat dago: Italiarrak ezkerreko masailetik hasten dira eta aldiz Espainian eskuin aldetik. Suitzarrek hiru aldiz musukatzen dute.
  • Eskuan emandako musua: keinu soziala, kortesia edo galanteria islatzeko, baita ere koketeria, menderakuntza, leialtasuna, miresmena eta errespetua islatzeko.
  • Musua ahoan: elkarte batzuetan, ohitura da gizonek ahoan musu batez agurtzea. XXI. mendean, ahoko musua adiskidetasunaren seinale herrikoia zen gizon gazteen artean, batez ere Ingalaterran. Maitasuna adierazteko modu legitimotzat hartzen baitute, Errusian aldiz, lagun arteko ahoko musua tradizio  bat da.

Musu tradizionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste pertsona bati ezpainetan musua ematean datza.

Musu erromantikoa edo erotikoa, non bi pertsonen ezpainak elkartzen diren, sexu-asmoak, afektu-sentimenduak eta maitasun-sentimenduak islatzeko ematen dira.

Kortesia edo galanteria islatzeko, pertsona baten eskuen kontra ezpainak estutzen dituen musuaren forma.

Heriotzaren musua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cosa Nostra Siziliako mafien kideen artean, traizioa egiteagatik  erailtzeko zigorra zen.

Musua oinetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona batek beste pertsona baten oinetan ezpainak estutzen dituenean, leialtasuna edo mendekotasuna adierazteko. Zeremonia erlijiosoetan ere ohikoa da musu mota hau, esate baterako erlijio katolikoan. Beste alde batetik tradiziotik urrun dagoen asmo batean, pedofilia kasuetan sexu-estimulaziorako erabili izan da.

Giza adierazpen sexualaren forma bat da, intentzio sexual ezberdinak dituen pertsona baten lepoa musukatzen da.

Piko edo pikito

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

iraupen gutxiko musua.

Frantziar musua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Frantziar musu»

Musu frantsesa edo musua mihiarekin beste pertsona baten ahoan mingaina sartzean datza.

Musu eskimala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da mingainik erabiltzen eta sudurra beste pertsona batekin elkar igurtziz ematen da.

Masailean musu ematea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Masailean musu emate»

Masailean musua ematea gizartean onartuta dagoen errituala edo keinua da, adiskidetasun-zeinu gisa, agur gisa, norbait zoriontzeko, errespetua adierazteko edo begikotasun hutsagatik erabiltzen dena.[9]

Musu entzutetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judasen musua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Judasen musua»

Norbaitek traizioa egiten duenean esaten zaio. Juda Iskariotek Nazareteko Jesusi eman zion musutik datorkio izena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «kiss» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. (Ingelesez) «Archives» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. (Ingelesez) Danesi, M.. (2013-12-05). The History of the Kiss!: The Birth of Popular Culture. Springer ISBN 978-1-137-37685-5. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. (Gaztelaniaz) Harvard University Press. 2021-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  5. «Idatzitako lehen musuak» Argia 2828: 47. ISSN 0213-909X..
  6. «El beso - Real Casa de Protocolo» web.archive.org 2014-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. Long, David E.. (1979). The Hajj today : a survey of the contemporary Makkah pilgrimage. Albany : State University of New York Press ISBN 978-0-585-07608-9. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  8. (Gaztelaniaz) «El saludo con besos» La Vanguardia 2014-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  9. Carreño Muñoz, Manuel Antonio. (2007). Manual de Carreño. Manual de Urbanidad y buenas maneras. (13. argitaraldia) Santiago: Zig Zag ISBN 978-956-12-0881-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]