Edukira joan

Königsbergeko gaztelua

Koordenatuak: 54°42′37″N 20°30′34″E / 54.710342°N 20.509558°E / 54.710342; 20.509558
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:36, 1 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Königsbergeko gaztelua
Königsberger Schloß
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Exklabe Kaliningrad oblasta
Hiri okrugaKaliningrad Urban Okrug
Centre of oblastKaliningrad
Koordenatuak54°42′37″N 20°30′34″E / 54.710342°N 20.509558°E / 54.710342; 20.509558
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1255
Suntsipena1968
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea

Königsbergeko gaztelua (alemanez: Königsberger Schloss, errusieraz: Кёнигсбергский замокtranslit.: Konigsbergskiy zamok) Prusiako Königsberg hirian zegoen gaztelu bat izan zen. 1945 arte, katedralarekin batera, hiriko ikurretako bat izan zen, Ekialdeko Prusiako antzinako hiriburua eta gaur egungo errusiar Kaliningrad bilakatuko zena. 1944an Bigarren Mundu Gerran aliatuek Königsberg bonbardatu ondoren, gaztelua oso kaltetua geratu zen, azkenean 1960ko hamarkadan eraitsia izan zelarik.

Ordena Teutonikoko zaldunek 1255ean eremua konkistatu zutenean, Kneiphof gotorlekua Königsberg berrizendatu zuten eta, aldi berean Ordensburg gaztelu berri bat eraiki zuten, XVI eta XVIII. mendeetan handitu eta aldatuko zutena.[1] Gaztelua Ordenako Maisu Handiaren egoitza bilakatuko zen eta gero prusiar agintariena.

1701ean, Frederiko I.a gazteluko elizan Prusiako errege bezala koroatu zuten, 1861ean baita Gilen I.a ere, hamar urte beranduago Alemaniar Inperioko lehen kaiser izatera pasa zena.[2]

Alemaniar Inperioaren eta Weimarko Errepublikaren garaian, gazteluak museo probintziala eta pintura bilduma bat hartu zituen. Beste ondasun batzuen artean, Prusia-Sammlung (Prusia Bilduma) bildumako 240.000 aztarna arkeologiko, Estatuko eta Unibertsitate Liburutegiko bilduma bat XVI. mendeko Zilarrezko Liburutegi (Silberbibliothek) famatuarekin, baita Lovis Corinth margolariaren zenbait koadro ere.[2] Mundu Gerran errusiarrei kendutako arte-lan asko ere izan zituen, tartean Anbarreko Kabinetearen zati batzuk. Bere Moskutar Aretoa (Moskowitersaal) ere ezaguna izan zen, mendeetan zehar Alemanian izan den egongelarik handiena, 83 metroko zabalerarekin eta 18 metroko luzerarekin, baita ardoa zuen bere Odol Aretoa (Blutgericht) ere.

Bigarren Mundu Gerran, Royal Air Force britainiarrak 1944ko abuztuan egindako Königsbergeko bonbardaketaren ondorioz jauregia erabat erre zen.ref> Denny, Isabel. (2007). The fall of Hitler's fortress city: the battle for Königsberg, 1945. MBI Publishing Company, 163 or..</ref> Sobietarren ondorengo bonbardaketek eta hirian izandako borrokek, 1945eko apirilerako gaztelua jada hondamena izatea eragin zuten.[3]

Gerra amaitu ondoren, sobietarrek Königsberg Kaliningrad izendatu zuten eta sobietar buruzagiek hiria berreraikitzen hasi ziren. Ez zuten gaztelua berreraiki, eta Leonid Brezhnevek jauregiaren azken hondakinak suntsitzea agindu zuen, prusiar militarismoaren eta faxismoaren hondar gisa hartuta.[3] Hiriko ikasleen eta intelektualen protestak gorabehera, hondakinak azkenean 1968an dinamitatu zituzten.[4]

Gaur egun, gaztelua zegoen lekuan hiriko Plaza Nagusia eta amaitu gabeko Sovieten Etxea daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) «Das Königsberger Schloss» ostpreussen.net.
  2. a b (Alemanez) «Königsberger Schloss» Wald Königsberger Marzipan.
  3. a b (Ingelesez) Kulikova, Victoria. (2017-6-6). «Making Königsberg Kaliningrad: The Lost Jewel of the Baltic» The Epoch Times.
  4. (Errusieraz) Riabuxev, Alexander. (2008-11-11). «Калининградские руины еще немного подождут» ng.ru.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]