Rakia
Rakia | |
---|---|
fruit brandy (en) | |
Materialak | fruitua |
Historia | |
Jatorria | Balkanak |
Rakia edo rakija (bulgarieraz: ракия, rakiya; grezieraz: ρακί, rakí raˈci ahoskatua; turkieraz: rakı; serbokroazieraz: rakija / ракија ˈrǎkija ahoskatua; mazedonieraz: ракија; albanieraz: rakia) brandyaren antzeko likore bat da, fruta hartzituen destilazioaren bidez lortua. Edari tradizionala Balkanetako eskualdean eta oso ezaguna Bulgaria, Eslovakia, Txekia edo Hungaria bezalako herrialdeetan.[1] Alkohol edukia destilazio motaren araberakoa da: marka komertzialetan %50-53 ingurukoa da, eta destilategi txikietan %60tik gorakoa ere izan daiteke. Antzinako Jugoslaviako herrialdeetan, rakia mota berezi bat dago, destilazio bikoitzaren bidez egina, prepečenica bezala ezagutzen dena, %60tik gorako alkohol edukia izan ohi duena.
Rakia Serbia, Ipar Mazedonia, Albania eta Bulgariako edari nazionaltzat hartzen da. Slivovitza da rakiarik ohikoena, aranetatik lortutakoa. Beste fruta batzuk ere destilatu daitezke: melokotoia, udarea, abrikotondoa, sagarra, pikua edo irasagarra. Eztia ere erabili izan da.
Txupitoko edalontzian zerbitzatzen da normalean ere trago txikietan edaten da. Udaran hotza zerbitzaten da eta neguan giro-tenperaturan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Forbes, Robert, J.. (1997). Short History of the Art of Distillation from the Beginnings Up to the Death of Cellier Blumenthal. Brill Academic Publishers ISBN 90-04-00617-6..
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Gastronomia zirriborroak
- Destilatutako edariak
- Turkiako gastronomia
- Greziako gastronomia
- Albaniako gastronomia
- Bulgariako gastronomia
- Kroaziako gastronomia
- Esloveniako gastronomia
- Serbiako gastronomia
- Mazedoniako Errepublikako gastronomia
- Montenegroko gastronomia
- Errumaniako gastronomia
- Bosnia-Herzegovinako gastronomia