Edukira joan

Katsushika Hokusai

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Katsushika Hokusai

(1839)
Bizitza
JaiotzaHonjo (en) Itzuli1760ko urriaren 31
Herrialdea Japonia
BizilekuaUraga
Talde etnikoajaponiarra
HeriotzaAsakusa1849ko maiatzaren 10a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna  1790(e)ko hamarkada)
ezezaguna  (1797 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Katsukawa Shunshō
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, xylographer (en) Itzuli, ilustratzailea, ukiyo-e artista, artista, artista grafikoa, grabatzailea, diseinatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista bisuala eta marrazkilaria
Lantokia(k)Edo
Lan nabarmenak
MugimenduaJaponismoa
Kasei culture (en) Itzuli
ukiyo-ea
Genero artistikoaukiyo-ea
erretratua

Musicbrainz: 9cbf951d-53e2-4f3c-a677-806dd7ab6408 Find a Grave: 8402229 Edit the value on Wikidata

Katsushika Hokusai (葛飾北斎), Hokusai bezala ezaguna, (Edo, gaur egungo Tokio, 1760ko urriaren 31 - Tokio, 1849ko maiatzaren 10a) margolari, marrazkilari eta grabatzaile japoniarra izan zen. 1814. urtean, Manga asmatu zuen. Ukiyo-e pintura estiloko maisua da. Bere obra hainbat izenez sinatu ondoren (Shunro, Sori, Kako, Taito, Gakyonjin, Iitsu eta Manji)[1], 1797tik aurrera Hokusai izena erabili zuen soilik. Ospetsuak dira haren Fuji mendiko hogeita hamasei ikuspegi (富嶽三十六景, Fugaku Sanjūroku-kei) (1830-1833 aldera)[2] eta Fuji mendiko ehun ikuspegi (富嶽百景, Fugaku Hyaku-kei) (1834-1835),[3] Fuji mendiarekiko Hokusairen obsesioaren adierazle.[4] Azken obra honetako parte dira, besteak beste, Kanagawako olatu handia (神奈川沖浪裏, Kanagawa Oki Nami Ura) eta Fuji mendia ostarte-egunetan (凱風快晴, gai kaze kaisei), Hokusairen fama Japoniatik kanpo hedatu zuten inprimaketak.

Hokusai Manga izeneko mangan (北斎まんが, Hokusai Manga) (1814-1849)[5], trebezia handiz, herri bateko biztanle guztien bizimodu eta jarduerak umorez islatu zituen.

Hiroshige-rekin batean, eragin handia izan zuen Europako margolaritzan; Degas, Van Gogh, Paul Gauguin eta Toulouse-Lautrecengan, besteren artean. Izan ere, XIX. mendeko inpresionismo ondoko artista hauek bereziki kolekzionatzen zituzten, Parisen, Hokusai-ren obra asko, aipatutako margolari askoren influentzia izan zena. Hala, Richard Lane historialariaren hitzetan "Hokusai famatu egin bazuen obraren bat badago, Japonian zein Japoniatik kanpo, obra hori izugarrizko inprimatze-multzo hau izan beharko luke".[6]

Biografia

1760. urteko urriaren 31an jaio zen, Tokitaro izenez,[7] Edo kapitalaren ekialdean, Honjō auzoan.[7] Ezjakina da, gaur egun, Hokusairen gurasoak zeintzuk ziren. Oso gazte zela Edoko artisau famatu batek, Nakajima Ise izenaz ezaguna, bere etxean hartu zuen. Nakajima, shōgunerriko Shōgunaren Gortearen ispilugilea zela,[1] Tokitaro ikastun hartu zuen, hau Nakajimaren legezko oinordeko bihurtu zen arte. Azken honek, Nakajimaren eta honen ohaidearen seme biologia zenaren ideia azaldu lezake. Bost urte bete zituenetik, margolaritzaren eta marrazkilaritzaren inguruko interes handia erakutsi zuen.[8]

Lehen urteak

Hokusai gazte zela, liburu-denda famatu batean lan egiten hasi zen. 15 urte bete zituenean eta 18 urte bete zituen arte, grabatzaile baten tailerrean lan egin zuen. Bi lan hauen ondorioz liburuen munduan zein inprimaketen salerosketaren munduan sartu zuten Hokusai, inprimatzaile modura garatzea ahalbideratu zutenak.[8] 1778. urtean, 18 urte zituela, Katsukawa Shunchō-ren (勝川春湖) ukiyo-e-eskolan sartu zen ikasle modura, xilografia-teknikak ikasi zituelarik bertan, non kabuki-aktoreen erretratuak egiten espezializatu zen (Yakusha-e (役者絵), aktore-margolanak). Bere lehen lanak hurrengo urtean argitaratu zituen, 1779. urtean, Katsukawa Shunro (勝川春朗) izenpean.[8] Lehen lan hau kabuki-antzerkirako prestaturako gonbit-inprimakiz osaturik dago, zeinetan Katsukawaren eskolan irakatsitako generoaren domeinu bat agertzen du jada Hokusaik.[9]

Hokusairen seme-alaben adinari erreparatuz, pentsa daiteke Hokusai 20 urte zituela ezkondu zela. Seguraski, familia-giroaren influentziaren ondorioz, denboraldi honetan bere diseinuak aktore- eta emakume-erretratuetan oinarrituko dira, historia-giro edo jardinetan. Lan hauetan uki-e teknika erabiltzen zuen; hau da, perspektiba duten paisai sasihistorikoak, teknika mendebaldarra dena, bai eta haur-irudiak ere. Hokusairen lan eta liburuek gai historiko eta didaktikoak jorratzen dituzten, surimono-an (摺物) lan egiten hasi zen bitartean, Hokusairen aro nagusiaren erantzule den xilografia-generoa.[10]

Ekialdeko hiriburu baten ikuspegia (東都勝景一覧, Tōto shokei ichi-ran) obraren zati bat (1800)

Surimono-generoa testuinguru berezietan bereziki erabiltzen zen generoa dugu: urte berria, programa musikalen argitaratzea, abisuak, urtebetetzeak... Edizio limitatuak ziren gehien-gehienetan, kalitate oso handikoak eta inprimaketa ezinhobedunak. Surimono gehienak poeta-taldeek eskatzen zituzten, poema-lehiaketa bateko poema irabazlea rudikatzeko erabiltzen zirenak. Surimono gehienak, halaber, txikiak izan ohi ziren. Tamaina txiki batean kanji-ak idatzi behar izanak, halaber, abilezia tekniko handi bat eskatzen zuen.

30 bat urte zituela, Hokusaik aldaketa pertsonal sakonak jasan zituen; izan ere, 1793. urtean bere irakasle zen Katsukawa Shunchō hil egin zen. Urte-tarte berdinean bere emaztea hil egin zen ere, hiru seme-alaba utziz, bi alaba eta seme bakarra. 1797an berriro ere ezkondu zen, goh-aldaketa (号) bat ekarri zuena ere, Hokusai izen famatua hartuz. Izen-aldaketa honek Hokusairen aro nagusiari hasiera eman zion, mende erdi bat baino gehiago iraun zuena.[9]

Aro nagusia

Itakoren abestiak seriearen bi orrialde, (1809)

Hokusairen aro nagusian ukiyo-e artearen genero guztietan jardun zuen: txartelak, irudidun liburuak, poema-antologien irudien sorrera, liburu erotikoak, margolanak eta zirriborro-koadernoak. Hokusai aritutako gaien artean, kasu gutxitan konparagarri izan zen Utamaroren obrekin, emakume-irudien grabatzaile onenarekin. Muga hau jakina bazen ere Hokusairentzat, gai anitz jorratu zituen, bereziki paisai eta eszena historikoak, non giza irudiak bigarren mailako garrantzi bat hartzen duen. Mende amaiera aldera persepktiba-teknika eta koloredun marrazkiei ekin zion. Garai berdinean, Itakoren abestiak (忠孝潮来府志, Chūkō itakobu-shi) izeneko emakume-erretratuen seriea argitaratu zuen.[9]

Azken urteak

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Grabados japoneses. Taschen, 196 or. ISBN 3-8228-9548-2. PMC 434424740. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  2. Nagata, Seiji.; 永田, 生慈(1951- ). (1999, ©1995). Hokusai : genius of the Japanese Ukiyo-e. (1st pbk. ed. argitaraldia) Kodansha ISBN 4-7700-2479-7. PMC 43556960. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  3. Katsushika Hokusai : cien vistas del monte Fuji. Sans Soleil 2016 ISBN 978-84-946119-2-6. PMC 966597303. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  4. Katsushika, Hokusai, 1760-1849.. (1988). One hundred views of Mt. Fuji. (1st ed. argitaraldia) George Braziller ISBN 0-8076-1195-6. PMC 17299041. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  5. (Frantsesez) Estampes japonaises : images d'un monde éphémère. Bibliothèque nationale de France 2008 ISBN 978-2-7177-2407-3. PMC 271431798. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  6. (Ingelesez) Lane, Richard, 1926-2002.. (). Images from the floating world : the Japanese print. Konecky & Konecky ISBN 1-56852-481-1. PMC 63136687. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Katsushika Hokusai» www.epdlp.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  8. a b c (Ingelesez) Weston, Mark.. (). Giants of Japan : the lives of Japan's greatest men and women. (1st pbk. ed. argitaraldia) Kodansha International ISBN 1-56836-324-9. PMC 51455639. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  9. a b c Walther, Ingo F.. (2000). Vincent Van Gogh : visión y realidad, 1853-1890. Taschen ISBN 3-8228-6193-6. PMC 47886134. (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  10. (Ingelesez) «Answers - The Most Trusted Place for Answering Life's Questions» Answers.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).

Kanpo estekak