Edukira joan

Litosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea


Lurraren egitura: litosfera (4)

Litosfera (grezieratik λίθος, líthos, "harri" + σφαίρα, sféra, "esfera") lur solidoko geruzarik azalekoena da, eta zurruntasuna du bere ezaugarri nabarmenena. Lurrazalak eta goi-mantuak osatzen dute litosfera. Hau plaketan banatuta dago: litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa.

Litosfera astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horienen arteko elkarreraginaren ondorioz sortzen dira hain ezagunak diren mugimendu tektonikoak. Lurrazala guztiz zurruna izan arren, plaka tektoniko izeneko puska handietan dago zatitua, eta plaka horien ertzeetan gertatzen dira fenomeno geologiko garrantzitsuenak (sumendiak, lurrikarak...).

Historia

Litosfera Lurraren kanpoko geruza indartsua izatearen kontzeptua A.E.H. Love-k deskribatu zuen bere 1911ko monografian, "Some problems of Geodynamics", eta aurrerago Joseph Barrel-ek zabaldu zuen artikulu-sail batean kontzeptuari buruz non "Litosfera" kontzeptua sartu zuen [1][2][3][4]. Kontzeptua azal kontinentalean zehar zeuden grabitatearen anomalia garrantzisuen presentzian oinarritzen zen, hortik abiatuz, berak ondorioztatu zuen existitu behar zitekeela gainazal gogor eta indartsu bat (litosfera izena jarri zion) geruza ahul eta plastiko baten gainean (astenosfera deitu zion), bigarren geruza hau jariakorra izanik. Ideia hauek Reginald Aldworth Daly- k garatu zituen 1940. urtean bere itzal handiko "Strength and Structure of the Earth" lanean [5] , eta zabalki onartuak izan dira geologo eta geofisikoen artean. Nahiz eta litosfera eta astenosferari buruzko ideia hauek plaken tektonikaren teoria ezarri (1960) baino zenbait urte lehenago garatu izan, litosfera gogor baten existentziaren kontzeptua eta azken hau astenosfera ahul baten gainean labaintzen delaren kontzeptua ezinbestekoak dira teoria honentzako.

Litosfera motak

Plaken tektonikaren teoriaren arabera, litosfera plaketan banaturik dago, eta guztiak elkartuz puzzle bat osatzen dute. Zortzi plaka garrantzitsu daude, beste batzuk ere badaude baina hauek ez daukate hainbeste garrantzirik. (7 handi eta 12 txiki). Beste plaka batzuk daude hedadura txikiago batekin, eta mikroplakak eta azpiplakak ere badaude. Plakak mugimenduan daude denboran guztian, plaka batzuk beste batzuen kontra, eta horregatik bere ertzak jarduera geologiko handi baten eraginpean daude.

Litosfera kontinentala

Kontinenteak osatzen ditu eta heterogeneoa da. Arroka igneoz osaturik dago gehien bat, granitoa eta basaltoa izanik nabarmenenak. Bere lodiera 40-280km tartekoa da. Litosfera kontinentala, azal kontinentalez eta lurraren mantuko kanpoko zatiaz osatuta dago. Bere gainean kontinenteak, mendikateak edo mendi sistemak aurkitzen ditugu. Litosfera ozeanikoa baino zaharragoa da, kontinentalean 3800 urteko arrokak aurkitu ditzazkegu[6]. Litosfera kontinentalean eta ozeanikoan plaka tektonikoak aurkitu ditzazkegu, etengabe mugitzen dira "plaken tektonikaren teoria" (1968)-n azaltzen den bezala[7]. Bere jatorria iraganean gertatutako aktibitate bolkanikoarengatik da, bolkanetatik ateratako materialen metaketak litosfera kontinentalaren sorreran eta hedapenean lagundu zuten. Litosfera kontinentalaren azaleran lehen aipatutako estrukturak aurkitu ditzazkegu (mendikateak, gerriko orogenikoak...), gainera mendikate guneetako ezaugarri nagusi bat bere aktibitate sismiko eta bolkaniko nabarmenak dira, plaka tektoniken ertzetan badaude nagusiki[8].

Litosfera ozeanikoa

Ozeanoak osatzen ditu eta heterogeneoa da. Hau ere arroka igenoz osaturik dago, baina nagusiena basaltoa da. Bere lodiera 50–140 kilometro izaten da. Litosfera azal mafiko eta mantu ultramafikoz (peridotitaz) osatuta dago eta litosfera kontinentala baino dentsoagoa da, azkenengo honetan mantua eta azala arroka feltsikoz osatuta daude. Litosfera ozeanikoaren lodiera handitzen doa urteekin, ur-hondoan mugituz. Lehen aipatutko lodieraren handipena, ur azpian gertaten den hoztearen ondorio da, bero dagoen astenosfera mantu litosferikoan bihurtzen du, eta honek litosfera ozeanikoaren handipena eta dentsipen handiagotzea ekartzen du urteekin. Izan ere, litosfera ozeanikoa mantuko konbekzioaren muga termiko kapa da[9]. Mantuko lodiera, litosfera ozeanikoaren zatia, munga termikoaren denboraren erro karratura hurbiltzen da.

Hemen, "h" litosfera ozeanikoaren lodiera da, "k" hedapen termikoa (gutxi gorabehera 10−6 m2/s) silikato arrokentzako, eta "t" litosfera zati horren adina da. Adina normalean L/V- ren berdina da, non L ozeanoaren zentruko hedapen puntuaren distantzia da eta V litosfera plakaren abiadura da.

Litosfera ozeanikoa astenosfera baino dentsitate txikiagoa du milioika hamarkadengatik, baino hauek pasatzen direnean litosfera ozeanikoa dentsoagoa izango da astenosfera baino. Kimikaren bidez ezberdindutako azal ozeanikoa arinagoa baita astenosfera baino, baina litosferaren kontrakzio termikoak astenosfera baino dentsoagoa egiten dute. Heldua den litosfera zatiaren ezegonkortasun grabitatearengatik efektua sortzen du subdukzio gunetan, litosfera ozeanikoa litosferaren azpian hondoratzen da, azkeneko litosfera hori ozeanikoa edo kontinentala izan daiteke. Litosfera ozeaniko gazteenak ozeano hondoan hozten den subdukzio guneetako magma bidez sortzen dira. Ondorio bezala litosfera ozeanikoa litosfera kontinentala baino askoz gazteagoa da: litosfera ozeaniko zaharrena 170 milioi urte inguru ditu, eta litosfera kontinentalaren zati batzuk bilioika urte dituzte. Litosfera kontinentalaren zati zaharrenak kratoietan oinarritzen dira, beraz litosfera ozeanikoa lodiagoa eta dentsitate txikiagokoa da; erlatiboak den dentsitate txiki honek eskualde batzuen egonkortzean laguntzen du.

Plaka litosferikoen mugak, prozesu geologikoak

Plaken mugetan, planetako jarduera sismiko eta bolkanikorik handiena biltzen da. Hor, dortsalak, hobi ozeanikoak, talka kontinentaleko mendikateak, eta transformazio-failak plaka litosferikoak mugatzen dituzte. Kontaktuan dauden plaken mugimenduak aztertuz, ertz desberdinak aurki daitezke, hala nola, dibergenteak, konbergenteak eta faila transformatzaileak edo transformazio-failarenak. Baina ozeanoan gertatzen diren suntsiketak, eraketak eta kontserbazioa kontuta hartuz, mugak eraikitzaileak, suntsitzaileak eta pasiboak dute izena hurrenez hurren.

Dortsal ozeanikoak

Alboetatik eragindako teinkadek litosferaren alde hori mehetu eta pitzatu egingo balute bezala, dortsalak haustura handiak sortzen dituzten alboko tentsio handien eraginpean dauden zonak dira. Ditsentzioak, berriz, presioa gutxiarazten du dostralaren azpi aldean, eta ondorioz, astenosferako harri solidoak urtu eta magmak eratzen dira. Magma horiek, konposizio basaltikoa dutenak, ganbara magmatikoa izeneko eskualde batean metatzen dira.

Listosferaren hausturetan barrena, magma ganbara magmatikotik irteten dira eta hor hoztu eta solidotu egiten dira. Magma hori hoztu eta solidotu egiten bada, dikeak eratzen dira, baina magma itsas hondora irteten bada, laba kuxinduak kanporatzen dituen itsaspeko bolkanismo bat sortzen da.

Hausturak eratzea eta gere hauek betetzea, litsofera ozeanikoa dortsalaren alde bietara haztea eragiten du. Dortsaletik urruntzen del ahala, hoztu egiten da eta haren dentsitatea eta sakonera handituz joango da. Dortsaleren forma eta rifta egotea edo ez, prozesu horren abiaduraren menpe dago.

Dortsalaren ezaugarrik aipagarrien artean, hauek aipatzekoak dira: lurrazaleko fokuko lurrikarak (70km-ko sakonera baino handiagoa ez duen hipozentroa), fluxu termiko altua, anomalia grabimetriko negatiboak eta sedimentu gutxi egotea.

Hobi ozeanikoak

Hobi ozeanikoak agertzen dira aurkako norantzan higitzen diren bi plaken (kontinental-ozeanikoa edo ozeanikoa-ozeanikoa) artean, aurkako norantzan higitzen dira. Ondorioz, plaka bat bestearen azpitik sartu eta hondoratu egiten da, subdukzioa eratzen, alegia, plaka hori suntsitu eta mantuarekin kontaktuan jarten den arte. Prozezu hori jasaten duten eskualdeek, subdukzio-eskualdeak dira.

Hobi ozeanikoaren azpian, subdukzio-plakak ur eduki lurrazal ozeanikoa eta sedimentuak eramaten ditu arrastaka. Hor, urak harrien urtze tenperatu jaisten du, hau da, anatexia ertatzen da, eta ondorioz, azalera igoaz sumenndi kateak eratzen dituzten magmak sortzen ditu. Magma andesitikoak dira hauek, eta dortsaleko basaltoak baino aberatsagoak dira silizean.

Jarduera magmatikoak eragindakoa, kako forma du eta hobi ozeanikoarekiko paralelo dago. Hau, arku magmatikoaa izenaz ezagutua da. Plaka ozeanikoa batean sortutako arku magmatikoa, arku irla bat sortuko du, eta plaka kontinentalean sortutako hau, berriz, arku bolkaniko kontinentala.

Beste aldetik, gainean dagoen plaka, defrmazio bortitz baten menpe dago. Subdukzio-plakak hobi ozeanikoan metatutako sedimentuak arrastaka eramaten ditu eta zamalkadura plakaren aurka bultzatzen ditu, goiko plakari itsasten zaion nahaste tektonikoa edo melangea izeneko erabat deformatuta dagoen harri nahaste kaotiko bat sortuz.

Harrien lodieran handitzen den ehinean, presio altuko metamorfismo bat gertatzen da. Honen barruan, bereizgarritzat, eskito urdinak (glaukofana, kolore urdineko anfibola duten harri metamorfikoak) eta eklogitak dituena.

Talka kontinentalak: mendikateak eta orogeniak

Bi plaka kontinental ertz konbergenteetan aurkitzen direnean, hau da, bi plaka kontinental elkartzen direnean eta talka egiten dutenean, mendiak, orogeniak eta mandikateak sortzen dituzte. Kasu honetan ez da litosferarik hondoratzen edo subduzitzen eta ondorioz ez dago aktibitate bolkanikorik. Bi plaka hauen arteko marruskadura handia denez, lurrikara asko sortu ohi dira. Bi plaka kontinentalen talken ondorioz sortutako mendi garrantzitusenetarikoa bat, Everest da, India eta Asiako plaken arteko talkaren ondorioz.

Sumendiak, irlak eta arku bolkanikoak

Sumedniak, irlak eta arku bolkanikoak plaka litosferikoen mugimenduen ondorioz sortzen diren beste prozesu geologikoak dira.

.

Zergatik higitzen dira plaka litosferikoak?

Plaka litosferikoak mugitzen dira mantuko materialen dinamikak eraginda.

Litosfera, geruza zurruna eta hotza, astenosferaren gainean kokatzen da. Astenosfera aldiz, hariakorra, beroa eta plastikozkoa bezala da. Horren ondorioz, litosfera astensoferarekiko independenteki mugitzea posible da.

Astenosferaren barnean konbekzio korronteak daude. Hauek grabitatearen eta berneko beroaren ondorioz sortzen dira eta mantuko materialak konstanteki mugitzea eragiten du. Mantuko materialak mugitzean, plaka litosferikoak ere mugitzea eragiten du.

Konbekzio mugimendua

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Barrell, Joseph. (1914-05-01). «The Strength of the Earth's Crust» The Journal of Geology 22 (4): 289–314.  doi:10.1086/622155. ISSN 0022-1376. (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  2. Barrell, Joseph. (1914-07-01). «The Strength of the Earth's Crust» The Journal of Geology 22 (5): 441–468.  doi:10.1086/622163. ISSN 0022-1376. (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  3. Barrell, Joseph. (1914-10-01). «The Strength of the Earth's Crust» The Journal of Geology 22 (7): 655–683.  doi:10.1086/622181. ISSN 0022-1376. (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  4. Barrell, Joseph. (1914-09-01). «The Strength of the Earth's Crust» The Journal of Geology 22 (6): 537–555.  doi:10.1086/622170. ISSN 0022-1376. (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  5. (Ingelesez) Lithosphere. 2017-11-02 (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  6. (Gaztelaniaz) «La litosfera, todo lo que debes saber» Meteorología en Red 2016-11-17 (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  7. (Gaztelaniaz) «Litosfera | Características, composición, capas, formación, movimiento» Euston96 2017-07-31 (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Litosfera continental» Magnaplus (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  9. Donald L. Turcotte, Gerald Schubert, Geodynamics. Cambridge University Press, 25 mar 2002 - 456

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Litosfera Aldatu lotura Wikidatan