Edukira joan

Litosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea


Lurraren egitura: litosfera (4)

Litosfera (grezieratik λίθος, líthos, "harri" + σφαίρα, sféra, "esfera") lur solidoko geruzarik azalekoena da, eta zurruntasuna du bere ezaugarri nabarmenena. Lurrazalak eta goi-mantuak osatzen dute litosfera. Hau plaketan banatuta dago: litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa.

Litosfera astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horienen arteko elkarreraginaren ondorioz sortzen dira hain ezagunak diren mugimendu tektonikoak. Lurrazala guztiz zurruna izan arren, plaka tektoniko izeneko puska handietan dago zatitua, eta plaka horien ertzeetan gertatzen dira fenomeno geologiko garrantzitsuenak (sumendiak, lurrikarak...).

Plaka litosferikoak

Plaken tektonikaren teoriaren arabera, litosfera plaketan banaturik dago, eta guztiak elkartuz puzzle bat osatzen dute. Zortzi plaka garrantzitsu daude, beste batzuk ere badaude baina hauek ez daukate hainbeste garrantzirik. (7 handi eta 12 txiki). Beste plaka batzuk daude hedadura txikiago batekin, eta mikroplakak eta azpiplakak ere badaude. Plakak mugimenduan daude denboran guztian, plaka batzuk beste batzuen kontra, eta horregatik bere ertzak jarduera geologiko handi baten eraginpean daude.

Litosfera Kontinentala

Kontinentak osatzen ditu eta hetereogeneoa da. Arroka igneoz osaturik dago gehien bat eta granitoa eta balasktoak dira nabarmenenak. Bere lodiera 40-280km tartekoa da.

Litosfera Ozeanikoa

Ozeanoak osatzen ditu eta hetereogeneoa da. Hau ere arroka igenoz osaturik dago, baina nagusiena basaltoa da. Bere lodiera 50–140 kilometro izaten da.

Plaka litosferikoen mugak

Plaken mugetan, planetako jarduera sismiko eta bolkanikorik handiena biltzen da. Hor, dortsalak, hobi ozeanikoak, talka kontinentaleko mendikateak, eta transformazio-failak plaka litosferikoak mugatzen dituzte. Kontaktuan dauden plaken mugimenduak aztertuz, ertz desberdinak aurki daitezke, hala nola, dibergenteak, konbergenteak eta faila transformatzaileak edo transformazio-failarenak. Baina ozeanoan gertatzen diren suntsiketak, eraketak eta kontserbazioa kontuta hartuz, mugak eraikitzaileak, suntsitzaileak eta pasiboak dute izena hurrenez hurren.

Dortsal ozeanikoak

Alboetatik eragindako teinkadek litosferaren alde hori mehetu eta pitzatu egingo balute bezala, dortsalak haustura handiak sortzen dituzten alboko tentsio handien eraginpean dauden zonak dira. Ditsentzioak, berriz, presioa gutxiarazten du dostralaren azpi aldean, eta ondorioz, astenosferako harri solidoak urtu eta magmak eratzen dira. Magma horiek, konposizio basaltikoa dutenak, ganbara magmatikoa izeneko eskualde batean metatzen dira.

Listosferaren hausturetan barrena, magma ganbara magmatikotik irteten dira eta hor hoztu eta solidotu egiten dira. Magma hori hoztu eta solidotu egiten bada, dikeak eratzen dira, baina magma itsas hondora irteten bada, laba kuxinduak kanporatzen dituen itsaspeko bolkanismo bat sortzen da.

Hausturak eratzea eta gere hauek betetzea, litsofera ozeanikoa dortsalaren alde bietara haztea eragiten du. Dortsaletik urruntzen del ahala, hoztu egiten da eta haren dentsitatea eta sakonera handituz joango da. Dortsaleren forma eta rifta egotea edo ez, prozesu horren abiaduraren menpe dago.

Dortsalaren ezaugarrik aipagarrien artean, hauek aipatzekoak dira: lurrazaleko fokuko lurrikarak (70km-ko sakonera baino handiagoa ez duen hipozentroa), fluxu termiko altua, anomalia grabimetriko negatiboak eta sedimentu gutxi egotea.

Hobi ozeanikoak

Hobi ozeanikoak agertzen dira aurkako norantzan higitzen diren bi plaken (kontinental-ozeanikoa edo ozeanikoa-ozeanikoa) artean, aurkako norantzan higitzen dira. Ondorioz, plaka bat bestearen azpitik sartu eta hondoratu egiten da, subdukzioa eratzen, alegia, plaka hori suntsitu eta mantuarekin kontaktuan jarten den arte. Prozezu hori jasaten duten eskualdeek, subdukzio-eskualdeak dira.

Hobi ozeanikoaren azpian, subdukzio-plakak ur eduki lurrazal ozeanikoa eta sedimentuak eramaten ditu arrastaka. Hor, urak harrien urtze tenperatu jaisten du, hau da, anatexia ertatzen da, eta ondorioz, azalera igoaz sumenndi kateak eratzen dituzten magmak sortzen ditu. Magma andesitikoak dira hauek, eta dortsaleko basaltoak baino aberatsagoak dira silizean.

Jarduera magmatikoak eragindakoa, kako forma du eta hobi ozeanikoarekiko paralelo dago. Hau, arku magmatikoaa izenaz ezagutua da. Plaka ozeanikoa batean sortutako arku magmatikoa, arku irla bat sortuko du, eta plaka kontinentalean sortutako hau, berriz, arku bolkaniko kontinentala.

Beste aldetik, gainean dagoen plaka, defrmazio bortitz baten menpe dago. Subdukzio-plakak hobi ozeanikoan metatutako sedimentuak arrastaka eramaten ditu eta zamalkadura plakaren aurka bultzatzen ditu, goiko plakari itsasten zaion nahaste tektonikoa edo melangea izeneko erabat deformatuta dagoen harri nahaste kaotiko bat sortuz.

Harrien lodieran handitzen den ehinean, presio altuko metamorfismo bat gertatzen da. Honen barruan, bereizgarritzat, eskito urdinak (glaukofana, kolore urdineko anfibola duten harri metamorfikoak) eta eklogitak dituena.

Talka kontinentalak, mendikateak eta orogeniak

Bi plaka kontinental ertz konbergenteetan aurkitzen direnean, hau da, bi plaka kontinental elkartzen direnean eta talka egiten dutenean, mendiak, orogeniak eta mandikateak sortzen dituzte. Kasu honetan ez da litosferarik hondoratzen edo subduzitzen eta ondorioz ez dago aktibitate bolkanikorik. Bi plaka hauen arteko marruskadura handia denez, lurrikara asko sortu ohi dira. Bi plaka kontinentalen talken ondorioz sortutako mendi garrantzitusenetarikoa bat, Everest da, India eta Asiako plaken arteko talkaren ondorioz.

Zergatik higitzen dira plaka litosferikoak?

Plaka litosferikoak mugitzen dira mantuko materialen dinamikak eraginda.

Litosfera, geruza zurruna eta hotza, astenosferaren gainean kokatzen da. Astenosfera aldiz, hariakorra, beroa eta plastikozkoa bezala da. Horren ondorioz, litosfera astensoferarekiko independenteki mugitzea posible da.

Astenosferaren barnean konbekzio korronteak daude. Hauek grabitatearen eta berneko beroaren ondorioz sortzen dira eta mantuko materialak konstanteki mugitzea eragiten du. Mantuko materialak mugitzean, plaka litosferikoak ere mugitzea eragiten du.

Konbekzio mugimendua

Definizio praktikoak

Praktikan ez da erraza itzultzea interpretazio teoriko hau. Aplikazio ezberdinetan aplikatzen dira gutxi gorabehera:

  • Listofera termikoa. Litosfera eta astenosfea desberdintzen dituen gauzetariko bat da, litosfera eroankortasuna duela eta astenosfera ez. Zientzialari batzuk proposatzen dute litosferaren limitea isoterman aurkitzen dela 600 °C-tara, hotik aurrera gero olibinoa plastikoa izaten hasten delako.
  • Listosfera sismikoa. Listosferaren basea S uhinen abiaduraren erredukzio batengatik eta azelerazio betengatik P uhinetan karakterizatzen da. Definizio hau oso erraza da aurkitzea ikerketa sismologikoen bidez.
  • Listosfera elastikoa. Reologiaren ikspegitik, litosfera, astenosferaren gainean flotatzen duen kapa elastikoa da. Isostasia erregionalari esker, litosferak zenbat neurtzen duen jakin dezakegu.

Litosfera termikoa eta sismikoa espesore ekibalenteak dituzte. Orokorrean, litosfera elastikoaren handiagoa de beste biak baino.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Litosfera Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak