Edukira joan

Larruazal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luckas-bot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:43, 27 urtarrila 2012
Giza azala.

Azala edo larruazala gizakien eta beste zenbait animaliaren gorputza estaltzen duen kanpoko geruza da. Dermatologia da gizakien azalaren gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa.

Ugaztunen azalaren geruzak

Ugaztunen azalak hiru oinarrizko geruzez osatua dago:

Epidermisaren izena "epi" eta "dermis" hitzen elkartea da. "Epi" hitzak goiko aldeko esan nahi du. Hortaz, larruazalaren kanpoaldeko geruzak epidermisa du izena. Gain-gaineko zelulak hilda daude, odoletik isolaturik daudelako, eta epidermisak zelula berriak sortzen ditu etengabe hildakoak ordezkatzeko. Zelulen berritze prozesuak hilabete inguru irauten du.

Dermisa, epidermisari itsatsirik dagoen geruza da. Dermisean ukimena eta berotasunaren sentsazioa ahalbidetzen duten hainbat mekanorrezeptore (nerbioen amaiera) daude. Horrez gain, ile-folikuluak, izerdi-guruinak, gantz-guruinak, odol-hodiak eta linfa-hodiak daude.

Hipodermisa, berez, ez da larruazalaren atala baina bere funtzioa azala hezurrei edo giharrei itsastea da. Horrez gain, azala odol-hodiez eta nerbioez hornitzen du.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larruazal