Edukira joan

Tomate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Tomate
Tomate landarea.
Tomate landarea.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Solanales
Familia: Solanaceae
Generoa: Solanum
Espeziea: S. lycopersicum
Izen binomiala
Solanum lycopersicum

Tomatea barazki mota bat da, tomateraren fruitua. Munduko labore garrantzitsuen artean dugu tomatea. Kontsumoaren arabera, bi tomate mota bereiz daitezke: %75 kontsumo freskorako (entsaladarakoa) eta %25 industrian prozesatzeko (kontserbak egitekoa).[1]

Historia

Espainiarrek ekarri zuten Europara. Mexikotik Iberiar Penintsulara XVI. mendean iritsi zen. Europan Italian erabili zen lehenengo aldiz jangai gisa 1550.aren inguruan. Gatza piper beltza eta olioz lagunduta jaten zen. XX. mendearen ia hasiera arte toki askotan pozoitsua zela kontsideratzen zen.

Konposaketa

Bere konposaketaren %92a ura da eta proteinak %1a soilik. Energia-kopuru txikia du: 100 g-ko 17 kilokaloria. 100 gramo tomatetan, 17 miligramo C bitamina, 1,2 miligramo E bitamina, eta 1.715 mikrogramo karoteno biltzen dira. Likopenoa zelula karotinoide bat da, kolore gorria duen konposatu kimiko bat, karotenoaren antzekoa, tomatearen pigmentu edo klorofilaren barruan dago eta kolore berezia ematen dio.[2] Likopenoa oxidazioaren kontrakoa da. Gorputzean erradikal askeek sortarazten dituzten estres oxidatzaileei aurre egiten die eta, bide batez, zelulak babesten ditu. Hori dela eta, zenbait zientzialarik egiaztatu dutenez Yamamoto jaunak, Japoniako Kobeko Unibertsitatekoak edo Indiako Delhi Berriko Zientzia Medikoko Institutukoak, adibidez tomateak duen likopenoa minbiziari kontra egiteko guztiz ona da.[3]

Laborantza

Tomateak edozein sasoiretan (negutegian) landatzen dira. Nafarroan, 1998an lehenengo bost uzta-makinak erosi baziren ere, egun, industriarako tomatearen biltze lana erabat mekanizatuta dago.

Barietate batzuk

Mallorcako adar-tomatea
  • Cherry tomatea
  • Bertako tomatea
  • Adar-tomatea
  • Tomate txikia
  • Madari-tomatea
  • Tomatearen Kalitatezko Eusko Labela.
  • Transgeniko tomatea.

Sukaldean

Geure-geureak diren plater batzuk tomaterik gabe ezingo lirateke prestatu: txipiroiak saltsa beltzean edo zamari erako baratxuria, esaterako. Tomate gordina, tomate-saltsa edo tomate-zukua oso arrunt dira. Oraingo euskal eta Mendebalde guztiko sukaldea tomaterik gabe beste zerbait izango lirateke.

Entsaladaren osagai nagusietakoa da urazarekin batera.

Erreferentziak

  1. http://www.basqueresearch.com/tesia_irakurri.asp?Kodea=54&hizk=G&lehiaketa_urtea=2005
  2. http://www.argia.com/argia-astekaria/1746/tomatea-minbiziaren-aurka
  3. http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2009-10-15/p00002005/Jan_dezagun_tomatea.htm

Kanpo loturak