Edukira joan

Litosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraren egitura: litosfera (4)

Litosfera (grezieratik λίθος, líthos, "harri" + σφαίρα, sféra, "esfera") lur solidoko geruzarik azalekoena eta bere zurruntasuna da bere ezaugarririk nabarmenena,plaka litosferikotan banatuta dago:litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa. Litosferak bi zati ditu: lurrazala eta mantuaren lehenengo 40 kilometroak. Litosfera astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horienen arteko elkarreraginaren ondorioz sortezen dira hain ezagunak diren mugimendu tektonikoak.

Lurrazala guztiz zurruna izan arren, plaka tektoniko izeneko puska handietan dago zatitua. Eta plaka horien ertzeetan gertzatzen dira fenomeno geologiko garrantzitsuenak (sumendiak, lurrikarak...).

Plaka litosferikoak

Plaken tektonikaren teoriaren arabera, litosfera plaketan osatuta dago, puzzle bat bezala izango balitz. Puzzle honen pieza bakoitza plaka litosferiko bat da. Zortzi plala garrantsitsu daude, baita ere beste batzuk daude baina hauek ez daukate hainbeste garrantzirik. Beste plaka batzuk daude hedadura txikiago batekin, eta baita mikroplakaketa azpiplakak ere daude. Plakak mugimenduan daude denboran guztian, plaka batzuk beste batzuen kontra, eta horregatik bere ertzak jarduera geologiko handi baten eraginpean daude.

Plaka litosferikoen mugak

Plaken mugetan, planetako jarduera sismiko eta bolkanikorik handiena biltzen da. Hor, dortsalak, hobi ozeanikoak, talka kontinentaleko mendikateak, eta transformazio-failak plaka litosferikoak mugatzen dituzte. Kontaktuan dauden plaken mugimenduak aztertuz, ertz desberdinak aurki daitezke, hala nola, dibergenteak, konbergenteak eta faila transformatzaileak edo transformazio-failarenak. Baina ozeanoan gertatzen diren suntsiketak, eraketak eta kontserbazioa kontuta hartuz, mugak eraikitzaileak, suntsitzaileak eta pasiboak dute izena hurrenez hurren.

Dortsal ozeanikoak

Alboetatik eragindako teinkadek litosferaren alde hori mehetu eta pitzatu egingo balute bezala, dortsalak haustura handiak sortzen dituzten alboko tentsio handien eraginpean dauden zonak dira. Ditsentzioak, berriz, presioa gutxiarazten du dostralaren azpi aldean, eta ondorioz, astenosferako harri solidoak urtu eta magmak eratzen dira. Magma horiek, konposizio basaltikoa dutenak, ganbara magmatikoa izeneko eskualde batean metatzen dira.

Listosferaren hausturetan barrena, magma ganbara magmatikotik irteten dira eta hor hoztu eta solidotu egiten dira. Magma hori hoztu eta solidotu egiten bada, dikeak eratzen dira., baina magma hondo ozeanikora irteten bada, laba kuxinduak kanporatzen dituen itsaspeko bolkanismo bat sortzen da.

Hausturak eratzea eta gere hauek betetzea, litsofera ozeanikoa dortsalaren alde bietara haztea eragiten du. Dortsaletik urruntzen del ahala, hoztu egiten da eta haren dentsitatea eta sakonera handituz joango da. Dortsaleren forma eta rifta egotea edo ez, prozesu horren abiaduraren menpe dago.

Dortsalaren ezaugarrik aipagarrien artean, hauek aipatzekoak dira: lurrazaleko fokuko lurrikarak (70km-ko sakonera baino handiagoa ez duen hipozentroa), fluxu termiko altua, anomalia grabimetriko negatiboak eta sedimentu gutxi egotea.

Hobi ozeanikoak

Talka kontinentaleko mendiak

Zergatik higitzen dira plaka litosferikoak?

Definizio praktikoak

Praktikan ez da erraza itzultzea interpretazio teoriko hau. Aplikazio ezberdinetan aplikatzen dira gutxi gorabehera:

  • Listofera termikoa. Litosfera eta astenosfea desberdintzen dituen gauzetariko bat da, litosfera eroankortasuna duela eta astenosfera ez. Zientzialari batzuk proposatzen dute litosferaren limitea isoterman aurkitzen dela 600ºC-tara, hotik aurrera gero olibinoa plastikoa izaten hasten delako.
  • Listosfera sismikoa. Listosferaren basea S uhinen abiaduraren erredukzio batengatik eta azelerazio betengatik P uhinetan karakterizatzen da. Definizio hau oso erraza da aurkitzea ikerketa sismologikoen bidez.
  • Listosfera elastikoa. Reologiaren ikspegitik, litosfera, astenosferaren gainean flotatzen duen kapa elastikoa da. Isostasia erregionalari esker, litosferak zenbat neurtzen duen jakin dezakegu.

Litosfera termikoa eta sismikoa espesore ekibalenteak dituzte. Orokorrean, litosfera elastikoaren handiagoa de beste biak baino.

Kanpo loturak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.