Katsushika Hokusai: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
[[XIX. mendea|XIX. mendearen]] hasieran Hokusai-k [[Yomihon|yomihon-ei]] (読本) irudiak gehitzen hasi zen, adimen-maila handiko [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeen]] arteko [[Eleberri|nobela]]-mota bat.<ref name=":0" /> Honen ondorioz, bere estiloak aldaketa bortitzak jasan zituen, [[1806]] eta [[1807|1807. urte]] artean bereziki nabarmena dena. Bere obrak baina bere izena bera gero eta famatuago bihurtzen hasi ziren, [[Ukiyo-e|ukiyo-etik]] aldenduz eta [[Samurai|samuraiak]], [[Gudari|gerlariak]] eta beste hainbat gai [[Txinako historia|txinatar]] jorratuko ditu bere eszenetan.<ref name=":0" /> |
[[XIX. mendea|XIX. mendearen]] hasieran Hokusai-k [[Yomihon|yomihon-ei]] (読本) irudiak gehitzen hasi zen, adimen-maila handiko [[XVII. mendea|XVII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeen]] arteko [[Eleberri|nobela]]-mota bat.<ref name=":0" /> Honen ondorioz, bere estiloak aldaketa bortitzak jasan zituen, [[1806]] eta [[1807|1807. urte]] artean bereziki nabarmena dena. Bere obrak baina bere izena bera gero eta famatuago bihurtzen hasi ziren, [[Ukiyo-e|ukiyo-etik]] aldenduz eta [[Samurai|samuraiak]], [[Gudari|gerlariak]] eta beste hainbat gai [[Txinako historia|txinatar]] jorratuko ditu bere eszenetan.<ref name=":0" /> |
||
[[Fitxategi:Egrets from Quick Lessons in Simplified Drawing, Hokusai, 1823.jpg|ezkerrera|thumb|''[[Marrazki sinplifikaturako lezio azkarrak]]'' liburuko [[Kurrilo|kurriloen]] ilustrazioa ([[1823]])]] |
[[Fitxategi:Egrets from Quick Lessons in Simplified Drawing, Hokusai, 1823.jpg|ezkerrera|thumb|''[[Marrazki sinplifikaturako lezio azkarrak]]'' liburuko [[Kurrilo|kurriloen]] ilustrazioa ([[1823]])|267x267px]] |
||
[[1812|1812. urte aldera]] Hokusaik hirugarren kolpe bat jasoko du, bere seme zaharrena hiltzearen ondorioz. Heriotza honek, halaber, ez du soilik emozio-kolpe bat suposatuko, kalte ekonomiko nabarmenak ere sortuko baititu. Izan ere, Nakajima faimilia dirudunaren legezko oinordeko izanik semeak errenta on bat jasotzen zuen, Hokusairen lan-salerosketen irregulariteak ([[Margolaritza|margolan]], [[diseinu]] eta ilustrazioen kasu) agerian ez geratzea ekiditen zuena. Uste bada ere hau dela arrazoia, honengatik edo beste edozerrengatik, urte honetatik aurrera Hokusaik liburu-ilustrazioetara joko du bere interesa, bereziki artista hasiberrientzako pentsatutako inprimaki-kopietan, ''[[Marrazki sinplifikaturako lezio azkarrak]]'' liburuaren kasu (略画早指南, Ryakuga hayaoshie) ([[1823]]). Liburu honek, halaber, bere tailerrera ikasle berri asko erakarri zituen.<ref name=":2" /> |
[[1812|1812. urte aldera]] Hokusaik hirugarren kolpe bat jasoko du, bere seme zaharrena hiltzearen ondorioz. Heriotza honek, halaber, ez du soilik emozio-kolpe bat suposatuko, kalte ekonomiko nabarmenak ere sortuko baititu. Izan ere, Nakajima faimilia dirudunaren legezko oinordeko izanik semeak errenta on bat jasotzen zuen, Hokusairen lan-salerosketen irregulariteak ([[Margolaritza|margolan]], [[diseinu]] eta ilustrazioen kasu) agerian ez geratzea ekiditen zuena. Uste bada ere hau dela arrazoia, honengatik edo beste edozerrengatik, urte honetatik aurrera Hokusaik liburu-ilustrazioetara joko du bere interesa, bereziki artista hasiberrientzako pentsatutako inprimaki-kopietan, ''[[Marrazki sinplifikaturako lezio azkarrak]]'' liburuaren kasu (略画早指南, Ryakuga hayaoshie) ([[1823]]). Liburu honek, halaber, bere tailerrera ikasle berri asko erakarri zituen.<ref name=":2" /> |
||
00:59, 5 martxoa 2020ko berrikusketa
Katsushika Hokusai | |
---|---|
(1839) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Honjo (en) , 1760ko urriaren 31 |
Herrialdea | Japonia |
Bizilekua | Uraga |
Talde etnikoa | japoniarra |
Heriotza | Asakusa, 1849ko maiatzaren 10a (88 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna 1790(e)ko hamarkada) ezezaguna (1797 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Irakaslea(k) | Katsukawa Shunshō |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, xylographer (en) , ilustratzailea, ukiyo-e artista, artista, artista grafikoa, grabatzailea, diseinatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista bisuala eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Edo |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Japonismoa Kasei culture (en) ukiyo-ea |
Genero artistikoa | ukiyo-ea erretratua |
Katsushika Hokusai (葛飾北斎), Hokusai (北斎) bezala ezaguna, (Edo, gaur egungo Tokio, 1760ko urriaren 31 - Tokio, 1849ko maiatzaren 10a) margolari, marrazkilari eta grabatzaile japoniarra izan zen. 1814. urtean, Manga asmatu zuen. Ukiyo-e pintura estiloko maisua da. Bere obra hainbat izenez sinatu ondoren (Shunro, Sori, Kako, Taito, Gakyonjin, Iitsu eta Manji)[1], 1797tik aurrera Hokusai izena erabili zuen soilik. Ospetsuak dira haren Fuji mendiko hogeita hamasei ikuspegi (富嶽三十六景, Fugaku Sanjūroku-kei) (1830-1833 aldera)[2] eta Fuji mendiko ehun ikuspegi (富嶽百景, Fugaku Hyaku-kei) (1834-1835),[3] Fuji mendiarekiko Hokusairen obsesioaren adierazle.[4] Azken obra honetako parte dira, besteak beste, Kanagawako olatu handia (神奈川沖浪裏, Kanagawa Oki Nami Ura) eta Fuji mendia ostarte-egunetan edo Fuji gorria (凱風快晴, gai kaze kaisei), Hokusairen fama Japoniatik kanpo hedatu zuten inprimaketak.
Hokusai Manga izeneko mangan (北斎まんが, Hokusai Manga) (1814-1849)[5], trebezia handiz, herri bateko biztanle guztien bizimodu eta jarduerak umorez islatu zituen.
Hiroshige-rekin batean, eragin handia izan zuen Europako margolaritzan; Degas, Van Gogh, Paul Gauguin, Claude Monet eta Toulouse-Lautrecengan, besteren artean. Izan ere, XIX. mendeko inpresionismo ondoko artista hauek bereziki kolekzionatzen zituzten, Parisen, Hokusai-ren obra asko, aipatutako margolari askoren influentzia izan zena. Hala, Richard Lane historialariaren hitzetan "Hokusai famatu egin bazuen obraren bat badago, Japonian zein Japoniatik kanpo, obra hori izugarrizko inprimatze-multzo hau izan beharko luke".[6] Izan ere, Hokusairen izena ezaguna bazen ere, lan hau baino lehen, lan honen ondorioz lortu zuen bere izenaren ezagumendu zabal hori.[7]
Biografia
1760. urteko urriaren 31an jaio zen, Tokitaro izenez,[8] Edo kapitalaren ekialdean, Honjō auzoan.[8] Ezjakina da, gaur egun, Hokusairen gurasoak zeintzuk ziren. Oso gazte zela Edoko artisau famatu batek, Nakajima Ise izenaz ezaguna, bere etxean hartu zuen. Nakajima, shōgunerriko Shōgunaren Gortearen ispilugilea zela,[1] Tokitaro ikastun hartu zuen, hau Nakajimaren legezko oinordeko bihurtu zen arte. Azken honek, Nakajimaren eta honen ohaidearen seme biologia zenaren ideia azaldu lezake. Bost urte bete zituenetik, margolaritzaren eta marrazkilaritzaren inguruko interes handia erakutsi zuen.[9]
Lehen urteak
Hokusai gazte zela, liburu-denda famatu batean lan egiten hasi zen. 15 urte bete zituenean eta 18 urte bete zituen arte, grabatzaile baten tailerrean lan egin zuen. Bi lan hauen ondorioz liburuen munduan zein inprimaketen salerosketaren munduan sartu zuten Hokusai, inprimatzaile modura garatzea ahalbideratu zutenak.[9] 1778. urtean, 18 urte zituela, Katsukawa Shunchō-ren (勝川春湖) ukiyo-e-eskolan sartu zen ikasle modura, xilografia-teknikak ikasi zituelarik bertan, non kabuki-aktoreen erretratuak egiten espezializatu zen (Yakusha-e (役者絵), aktore-margolanak). Bere lehen lanak hurrengo urtean argitaratu zituen, 1779. urtean, Katsukawa Shunro (勝川春朗) izenpean.[9] Lehen lan hau kabuki-antzerkirako prestaturako gonbit-inprimakiz osaturik dago, zeinetan Katsukawaren eskolan irakatsitako generoaren domeinu bat agertzen du jada Hokusaik.[10]
Hokusairen seme-alaben adinari erreparatuz, pentsa daiteke Hokusai 20 urte zituela ezkondu zela. Seguraski, familia-giroaren influentziaren ondorioz, denboraldi honetan bere diseinuak aktore- eta emakume-erretratuetan oinarrituko dira, historia-giro edo jardinetan. Lan hauetan uki-e teknika erabiltzen zuen; hau da, perspektiba duten paisai sasihistorikoak, teknika mendebaldarra dena, bai eta haur-irudiak ere. Hokusairen lan eta liburuek gai historiko eta didaktikoak jorratzen dituzten, surimono-an (摺物) lan egiten hasi zen bitartean, Hokusairen aro nagusiaren erantzule den xilografia-generoa.[11]
Surimono-generoa testuinguru berezietan bereziki erabiltzen zen generoa dugu: urte berria, programa musikalen argitaratzea, abisuak, urtebetetzeak... Edizio limitatuak ziren gehien-gehienetan, kalitate oso handikoak eta inprimaketa ezinhobedunak. Surimono gehienak poeta-taldeek eskatzen zituzten, poema-lehiaketa bateko poema irabazlea rudikatzeko erabiltzen zirenak. Surimono gehienak, halaber, txikiak izan ohi ziren. Tamaina txiki batean kanji-ak idatzi behar izanak, halaber, abilezia tekniko handi bat eskatzen zuen. Hokusairen surimonoaren aurkikuntza Tawaraya Eskolari zor diogu non, Tawaraya Sōri (俵屋宗理) izenpean, surimono eta ehon kyōka (画本狂歌) edo humore-poemen ilustrazio-liburuak argitaratu zituen.
30 bat urte zituela, Hokusaik aldaketa pertsonal sakonak jasan zituen; izan ere, 1793. urtean bere irakasle zen Katsukawa Shunchō hil egin zen. Urte-tarte berdinean bere emaztea hil egin zen ere, hiru seme-alaba utziz, bi alaba eta seme bakarra. 1797an berriro ere ezkondu zen, goh-aldaketa (号) bat ekarri zuena ere, Hokusai izen famatua hartuz (1800. urte aldera). Izen-aldaketa honek Hokusairen aro nagusiari hasiera eman zion, mende erdi bat baino gehiago iraun zuena.[10]
Aro nagusia
Hokusairen aro nagusian ukiyo-e artearen genero guztietan jardun zuen: txartelak, irudidun liburuak, poema-antologien irudien sorrera, liburu erotikoak, margolanak eta zirriborro-koadernoak. Hokusai aritutako gaien artean, kasu gutxitan konparagarri izan zen Utamaroren obrekin, emakume-irudien grabatzaile onenarekin. Muga hau jakina bazen ere Hokusairentzat, gai anitz jorratu zituen, bereziki paisai eta eszena historikoak, non giza irudiak bigarren mailako garrantzi bat hartzen duen. Mende amaiera aldera persepktiba-teknika eta koloredun marrazkiei ekin zion. Garai berdinean, Itakoren abestiak (忠孝潮来府志, Chūkō itakobu-shi) izeneko emakume-erretratuen seriea argitaratu zuen.[10]
XIX. mendearen hasieran Hokusai-k yomihon-ei (読本) irudiak gehitzen hasi zen, adimen-maila handiko XVII. eta XIX. mendeen arteko nobela-mota bat.[1] Honen ondorioz, bere estiloak aldaketa bortitzak jasan zituen, 1806 eta 1807. urte artean bereziki nabarmena dena. Bere obrak baina bere izena bera gero eta famatuago bihurtzen hasi ziren, ukiyo-etik aldenduz eta samuraiak, gerlariak eta beste hainbat gai txinatar jorratuko ditu bere eszenetan.[1]
1812. urte aldera Hokusaik hirugarren kolpe bat jasoko du, bere seme zaharrena hiltzearen ondorioz. Heriotza honek, halaber, ez du soilik emozio-kolpe bat suposatuko, kalte ekonomiko nabarmenak ere sortuko baititu. Izan ere, Nakajima faimilia dirudunaren legezko oinordeko izanik semeak errenta on bat jasotzen zuen, Hokusairen lan-salerosketen irregulariteak (margolan, diseinu eta ilustrazioen kasu) agerian ez geratzea ekiditen zuena. Uste bada ere hau dela arrazoia, honengatik edo beste edozerrengatik, urte honetatik aurrera Hokusaik liburu-ilustrazioetara joko du bere interesa, bereziki artista hasiberrientzako pentsatutako inprimaki-kopietan, Marrazki sinplifikaturako lezio azkarrak liburuaren kasu (略画早指南, Ryakuga hayaoshie) (1823). Liburu honek, halaber, bere tailerrera ikasle berri asko erakarri zituen.[9]
Bere ilustrazio eta inprimakiek zekarten ospeaz gain, Hokusaik izena irabazi zuen ere bere margolanen erakuskizun publikoei ezker zeinetan, adibidez, 240 m2ko margolan erraldoi bat aurkeztu zuen 1804. urtean tenplu batean, irudi mitologikoz betea (Daruma -達磨 edo ダルマ- barne), jaialdi jendetsu baten testuinguruan.[8] Bere trebetasun artistikoak shōgunaren aurrean erakustera gonbidatu izan zen ere, garai hartako Japoniako de facto gobernatzailea.[8]
1828. urteko udan, Hokusairen bigarren emaztea hil zen ere. 68 zituen orduan Hokusaik, atsekabeturik, ezker-besoaren paralisi batekin, bakarrik eta biloba arazotsu batekin. Testuinguru honetan, Hokusairen alaba, ikasle eta O-ei artista zen Katsushika Ōi (葛飾応為) bere senarraz dibortziatu eta bere aitaren etxera bueltatu zen, Hokusairen heriotza-egunera arte.[12]
Azken urteak eta Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Grabados japoneses. Taschen, 196 or. ISBN 3-8228-9548-2. PMC 434424740. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ Nagata, Seiji.; 永田, 生慈(1951- ). (1999, ©1995). Hokusai : genius of the Japanese Ukiyo-e. (1st pbk. ed. argitaraldia) Kodansha ISBN 4-7700-2479-7. PMC 43556960. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ Katsushika Hokusai : cien vistas del monte Fuji. Sans Soleil 2016 ISBN 978-84-946119-2-6. PMC 966597303. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ Katsushika, Hokusai, 1760-1849.. (1988). One hundred views of Mt. Fuji. (1st ed. argitaraldia) George Braziller ISBN 0-8076-1195-6. PMC 17299041. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ (Frantsesez) Estampes japonaises : images d'un monde éphémère. Bibliothèque nationale de France 2008 ISBN 978-2-7177-2407-3. PMC 271431798. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Lane, Richard, 1926-2002.. (). Images from the floating world : the Japanese print. Konecky & Konecky ISBN 1-56852-481-1. PMC 63136687. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Gardner, Helen, 1878-1946.. (). Gardner's art through the ages : non-western perspectives. (13th ed. argitaraldia) Wadsworth/Cengage Learning ISBN 978-0-495-79343-4. PMC 236317620. (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Katsushika Hokusai» www.epdlp.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Weston, Mark.. (). Giants of Japan : the lives of Japan's greatest men and women. (1st pbk. ed. argitaraldia) Kodansha International ISBN 1-56836-324-9. PMC 51455639. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ a b c Walther, Ingo F.. (2000). Vincent Van Gogh : visión y realidad, 1853-1890. Taschen ISBN 3-8228-6193-6. PMC 47886134. (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Answers - The Most Trusted Place for Answering Life's Questions» Answers.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gans, Raymonde de.. (). Japón : el Imperio del Sol Naciente. Círculo de Amigos de la Historia ISBN 84-225-0597-5. PMC 3378454. (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).