Nimega: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
+ |
||
7. lerroa: | 7. lerroa: | ||
| irudia = Burchtstraat of Nijmegen.jpg |
| irudia = Burchtstraat of Nijmegen.jpg |
||
| probintzia = Gelderland |
| probintzia = Gelderland |
||
| alkatea = Hubert Bruls (CDA) |
|||
| postakodea = |
| postakodea = |
||
| dn = 51 | mn = 50 | de = 5 | me = 52 |
| dn = 51 | mn = 50 | de = 5 | me = 52 |
12:24, 5 urria 2018ko berrikusketa
Txantiloi:Herbehereetako udalerri infotaula Nimega[1] (nederlanderaz, Nijmegen) Herbehereetako ekialdeko hiria da, herrialdeko hamargarren populatuena. Gelderland probintzian dago. Herbehereetako hiririk zaharrentzat hartzen dute; izan ere, 2005ean haren sorreraren bi milagarren urteurrena ospatu zen.
Waal ibaiaren ertzetan eta Alemaniako mugatik gertu dago. Industriagunea da: industria mekanikoa, berogailu eta elektrizitate-tresnak, ehungintza, papergintza, jantzi eta zapatagintza dira jarduera nagusiak. Burdinbide-lotune garrantzitsua. Unibertsitate katolikoa ere badu.
Banaketa administratiboa
Barrutiak
- Nijmegen-Centrum
- Nijmegen-Oost
- Nijmegen-Oud-West
- Nijmegen-Nieuw-West
- Nijmegen-Midden
- Nijmegen-Zuid
- Dukenburg
- Lindenholt
- Nijmegen-Noord
Historia
Noviomagus antzinako hiri zelta zen; Trajano enperadoreak erromatartu zuen (Ulpia Noviomagus). Enperadorearen egoitza izan zen Karlomagnoren garaian. Gero, Hansaren barne egon zen hiri aske gisa; 1585ean espainiarren mende erori zen, eta 1672an frantsesek beretu zuten. 1806tik aurrera holandar hiria izan da, Napoleonen mende egon zen aldian izan ezik (1810-1814). Antzinako eraikuntza gehienak suntsiturik gertatu ziren Bigarren Mundu Gerran estatubatuarrek egindako bonbardaketaren kariaz (1944).
Nimegako hitzarmenak
Hiri horretan Frantziak, Holandak eta Espainiak sinatu zuten bake-ituna (1768ko abuztua - 1769ko otsaila). Frantziako Luis XIV.ak 1672an Herbehereen aurka egindako erasoaren ondorioz, Hagako Aliantza Handia (1674) osatu zuten Holandak, Espainiak, Inperioak, Brandeburgok eta Lorrenak. Ezin izan zioten frantziar gudarostearen oldarrari eutsi, baina Ingalaterrak jarrera neutrala alde batera utzi eta Holandarekin elkar hartu zuenean (1678ko uztaila), Luis XIV.a bakezkoak egitera makurtu zen. Hitzarmenen ondorioz, Holandak Maastricht berriro bereganatu eta merkataritza-abantaila zenbait lortu zituen. Espainia galtzaile atera zen (Franche-Comté eta 14 hiri eman behar izan zizkion Frantziari, beste zenbait beretu bazituen ere). Enperadoreak Philippsburg bere esku gorde zuen, Frantziari emandako Friburgo eta Brisachen truke.
Klima
Datu klimatikoak (Nijmegen, (1971–2008)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.4 | 19.9 | 26.7 | 31.6 | 36.5 | 36.3 | 38.7 | 38.2 | 33.3 | 30.5 | 21.2 | 17.6 | 38.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.3 | 7.5 | 11.6 | 16.5 | 19.4 | 22.9 | 24.7 | 23.9 | 21.2 | 16.4 | 10.1 | 6.4 | 15.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.4 | 3.7 | 6.5 | 10.6 | 13.8 | 17.0 | 18.8 | 18.4 | 15.4 | 11.7 | 6.1 | 3.1 | 10.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.8 | 0.6 | 2.3 | 4.7 | 8.3 | 11.2 | 13.0 | 12.9 | 9.7 | 5.9 | 2.9 | 0.3 | 6.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.5 | -17.1 | -9.5 | -4.6 | -1.3 | 0.7 | 2.4 | 1.5 | -1.8 | -6.6 | -10.8 | -15.5 | -17.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 55 | 42 | 51 | 35 | 52 | 60 | 78 | 98 | 59 | 57 | 73 | 60 | 722 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 17 | 14 | 17 | 13 | 14 | 14 | 14 | 13 | 14 | 15 | 17 | 17 | 178 |
Eguzki orduak | 57 | 81 | 115 | 166 | 212 | 191 | 200 | 182 | 134 | 111 | 59 | 47 | 1555 |
Hezetasuna (%) | 81 | 76 | 68 | 58 | 58 | 60 | 60 | 62 | 68 | 74 | 81 | 84 | 69 |
Iturria: [2] |
Demografia
1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
147.561 | 147.631 | 147.172 | 150.542 | 151.924 | 152.286 | 153.636 | 154.581 | 156.308 | 157.473 | 158.215 | 159.556 | 160.962 | 161.358 | 161.884 | 163.112 | 164.540 | 165.253 |
Argazkiak
-
Sint Stevens elizaren inguruko eraikinak
-
Kruittoren
-
Waaggebouw
-
Hiriko ikuspegi panoramikoa
-
Tren geltokia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 157. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
- ↑ http://www.knmi.nl Klimaatatlas van Nederland
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nimega |
Kanpo-loturak
- (Nederlanderaz) Nimegako Udalaren webgunea
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |