Edukira joan

Franklin Delano Roosevelt: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Nh3 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa: 35. lerroa:
[[Kategoria:Amerikako Estatu Batuetako presidenteak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:Amerikako Estatu Batuetako presidenteak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:Amerikako Estatu Batuetako politikariak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:Amerikako Estatu Batuetako politikariak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:Bigarren Mundu Gerrako politikariak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:1882ko jaiotzak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:1882ko jaiotzak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:1945eko heriotzak|Roosevelt, Franklin Delano]]
[[Kategoria:1945eko heriotzak|Roosevelt, Franklin Delano]]

20:05, 13 apirila 2007ko berrikusketa

Txantiloi:Presidente infotaula

Franklin Delano Roosevelt (1882ko urtarrilaren 30 - 1945eko apirilaren 12) Estatu Batuetako 32. presidentea izan zen, politikarako ohitura zuen familia aberats batean jaioa. 1933tik hil arte izan zen presidentea, lau hauteskunde irabazteari esker, halakorik lortu duen presidente bakarra AEBetan.

Amerikako Estatu Batuetako Depresio Handian, New Deal izeneko programa abian jarri zuen Rooseveltek, lagabeziei babesa emateko, herrialdeko ekonomia suspertzeko eta ekonomia zein gizarte sistema eraberritzeko asmotan. Iraupen handienetako lorpenen artean, AEBetako gizarte segurantza sistema eta Wall Streeteko burtsaren arautegia. Eleanor Roosevelt emaztearekin batera herrialdeko eredu ezkertiarrak bihurtuta, eskuinak New Dealen hedapena geldiaraztea lortu zuen 1937tik aurrera, eta, batik bat Bigarren Mundu Gerra hasi zenez geroztik.

Mudua gerrari so zegoelakoan, 1938tik Rooseveltek isolazionismoa utzi eta armatzeari ekin zion. Winston Churchill eta Erresuma Batuko gerra ahalegin izugarria babestu zituen, Japoniak Pearl Harbor eraso baino lehen. Hori zela eta, Italia, Alemania eta Japoniako Inperioaren kontra borrokatu eta garaitu zituen, batez ere haren ahalmen ekonomiko eta militarrari esker. Aliatuen arma eta diru hornitzaile nagusia izateaz gain, 16 miloi amerikar armadara sartu ziren.

Barne politikari dagokionez, langabezia murriztu zen, zerga sistema berria eratu zuen eta aukera berriak ireki ziren bai emakumeentzat bai beltzeentzat. Hala ere, AEBetako japoniarrak kontzentrazio-zelaietan atxilotu zituzten, etsaiaren alde egingo zutenaren beldur. Herrialdeko ezkerra, hau da, Alderdi Demokrata, zaharberritu zuen New Deal programan oinarriturik. Etnia, arraza eta lan gutxiengoek babestu zuten, bai juduek, bai AEBetako irlandarrek, baita hirietako nahiz herrietako txiroek.

Gerran garaipena hurbildu ahala, gerraondoko mundua eraberritzeko bileretan (batik bat Yaltakoan) paper garrantzitsuagoa jokatu zuen Rooseveltek. Nazio Batuen Erakundearen sorrera berari zor omen zaio. Nolanahi ere, garaipena lortu baino lehentxeago hil zen Roosevelt. Harry S. Truman presidenteordeak ordezkatu zuen.