Edukira joan

Burdinolaren historia/Kredituak

Wikibookstik

Gure argitaletxearen funtsetik hartu ditugu liburuki honetako materialak, gaur-gaurkoz eskuratzeko nahikoa zailak diren testuak eta irudiak.

Testu-edukia mantendu egin bada ere, toponimia eguneratu egin dugu, iruditeria aberastu, hainbat azpititulu erantsi, eta euskarazko bertsioa argitalpen honetarako prestatu da. Testua Manuel Laborderena da, burdingintzari buruz duen ezagutzak eta bere espezialitateko gaiekin zerikusia duten etnografiazko lanek bermaturiko klasiko batetik berreskuratua. (Euskaldunak 2. Euskal etnia, 1978).

Mertxe Urteagaren lan bat sartu dugu, burdinolei buruzko edukiak eguneratzeaz aparte, irudien sailean ekarpen bikain bat egiten duelako. Argitalpen honetako baldintzak direla medio, lan honekin batera doazen oharrak ez ditugu hartu. (Ibaiak eta Haranak 1. Ura, ibaia eta nekazal, indus- tri eta hiri espazioak 1989). Argitaletxeko erredaktore-taldeak Bizkaiko burdinolei buruzko testu zati bat ere berreskuratu du. Blanca López eta Lydia Zapataren Bizkaiko burdinolak lanetik. (Ibaiak eta Haranak 4. Historia, arte eta paisajearen gidaliburua, 1990). Nestor Basterretxearen ilustrazioa, liburuki honen 10. orrialdekoa, Joan Garmendia Larrañagaren Mitos y leyendas de los vascos izeneko liburutik (Aranburu argitaldaria) hartua da. Gainera, liburukiaren 24. eta 25. orrialdeetako argazkiak Felix Ugarte Elkarteak (FUE) emanak dira. Eta Pedro Tapias argazkilariaren lankidetza ere izan dugu lan honetan.