Zizur (udalerria)

Nafarroa Garaiko udalerria

Zizur[4] ([s̻is̻uɾ]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, izen bereko zendean kokatua. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 3.663 biztanle zituen. 48.64 km² ditu.

Zizur
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Zizurko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Cizur
AlkateaJosé Joaquín San Martín Murillo
(UPN)
Posta kodea31xxx
INE kodea31076
Herritarrazizurtarra
Geografia
Koordenatuak42°47′31″N 1°43′04″W / 42.791858°N 1.717783°W / 42.791858; -1.717783
Azalera52,5 km²
Garaiera459 metro
Distantzia10 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3.891 (2023:  −29)
alt_left 1.889 (%48,5)(2019) (%51,4) 1.999 alt_right
Dentsitatea65,26 bizt/km²
Zahartzea[1]% 28,13
Ugalkortasuna[1]‰ 58,76
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,92 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,76 (2011)
Langabezia[1]% 6,48 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 9,20 (2018: %1,46)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.cendeadecizur.es

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Zizur Iruñerriko gune metropolitarraren hego-mendebaldean dago, Nafarroa erdialdean, eta Iruñetik 10 kilometrora.

Mugakideak hauek dira: iparraldean Oltza Zendea, Barañain eta Iruñea; ekialdean Galar; hegoaldean, Izarbeibarko Ukar, Uterga, Adios, Legarda eta Gares; eta mendebaldean, Zabaltza eta Etxauri.

Klima eta landaredia

aldatu

Zizurko klima, azpimediterraniar motakoa da, urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm bitartekoak dira. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila eta abuztuan, eta urteroko euri egunak 100-120 inguru izaten diren arren, udaberri eta udazkenean izaten dira ohikoen.

Jatorrizko landaredia, arte eta haritzez osatutako basoa, ia erabat desagertu da gaur egun, eta orokorrean, nekazaritzarako pobreagoak diren lurretan bakarrik kontserbatu da. Udalerriaren baso azalera gehiena, birlandaturiko pinudiek osatzen dute (396 hektarea pinu beltz eta Austriatik ekarritako pinu lariziarra batez ere).

Herriak

aldatu

Zizur ondoko herri hauek osatzen dute: Astrain, Baternain, Gatzolatz, Larraia, Muru Astrain, Sagues, Undio, Zarikiegi eta Zizur Txikia. Eriete eta Gendulain ere zendeako beste herriak dira, baina berriki hustu ziren.

Zizur Nagusia, Barañain, Eultza eta Etxabakoitz ere Zizur Zendeako herriak izan dira baina azken hamarkadetan udalerrian aldaketak suertatu dira:

  • Etxabakoitz 1953 arte zendeako herria zen; geroztik Iruñeko auzoa da.
  • Barañain udalerria 1984an sortu zen, herri honek Iruñearen gerizpean pairatu zuen transformazio izugarria dela medio. Eultza herriska ere udalerri berrian sartu zen eta bere urbanizazio berriaren barruan integratu da.
  • Zizur Nagusia 1992an bereizi zen; kasu honetan ere azken urteetan biztanleria asko handitu da.

Zendeako herriburua Gatzolatz da, bertan ere udaletxea dagoelarik.

Herriak
Herria Biztanleria (2011) Koordenadak Distantzia Mapa
Astrain 375 5,7
Zizur Txikia 2.113 42°47′11″N 1°40′38″W / 42.786456°N 1.677217°W / 42.786456; -1.677217 4,3
Eriete 1 42°47′16″N 1°46′16″W / 42.78784°N 1.77103°W / 42.78784; -1.77103 5,8
Gatzolatz 140 42°47′31″N 1°43′04″W / 42.79187°N 1.71782°W / 42.79187; -1.71782 0
Gendulain 0 42°45′47″N 1°43′01″W / 42.76302°N 1.71696°W / 42.76302; -1.71696 8,2
Larraia 61 42°46′36″N 1°45′54″W / 42.77670°N 1.76488°W / 42.77670; -1.76488 4,6
Muru Astrain 63 42°45′59″N 1°44′30″W / 42.76642°N 1.74168°W / 42.76642; -1.74168 4,6
Baternain 344 42°47′04″N 1°44′41″W / 42.78457°N 1.74459°W / 42.78457; -1.74459 2,5
Sagues 29 42°47′06″N 1°43′25″W / 42.78512°N 1.72361°W / 42.78512; -1.72361 1,5
Undio 194 42°45′29″N 1°45′52″W / 42.75801°N 1.76433°W / 42.75801; -1.76433 7,7
Zarikiegi 179 42°44′54″N 1°43′22″W / 42.74827°N 1.72279°W / 42.74827; -1.72279 7,7
Guztira 3.499   Herriburua.
  Kontzejua.
  Auzunea.

Iturriak: Espainiako Estatistika Institutua eta Google Earth

Historia

aldatu
 
Zarikiegiko San Andres elizaren ikuspegia.

Historiaurreko garaietatik bizi da gizakia lurralde honetan, Barañain-Eultzako ordokian aurkitutako silexezko tresnek erakusten dutenez. Muru Astrainen I. eta II. Burdin Aroko aztarnak aurkitu dituzte.

Zendeako herriak muinoetan eta leku altuetan kokatu ziren, ziurrenik hobeki defendatu ahal izateko. Larraia baino ez dago sakonune batean, eta horko eliza eta jauregia leku garaienetan eraiki ziren. Bizileku horiek guztiak XI., XII. eta XIII. mendeetan finkatu ziren, Zendeako erlijio-arkitekturak erakusten duen bezala.

Jaurerri sekularrak bazeuden ere, elizako instituzio frankok ondasunak izan zituzten zendean, besteak beste, Iruñeko San Lorentzo elizak, edota Iratxe, Irantzu edo Orreagako monasterioek. Dena den, Jerusalemgo San Joan Ordenako prioretza, Zizur Txikiko gomendioaren bidez, zen lur eta errenta gehien zituena.

XVI. eta XVII. mendeetan, hazkunde ekonomikoa zela medio, arkitektura erlijiosoa zein zibila dezente eraiki zen. 1553an, 208 sutondotara iritsi zen. Hurrengo hiru mendeetan, populazioak nahiko egonkor iraun zuen. XX. mendean, hala ere, egonkortasun hori aldatu zen. Iruñea ondoko herriak izugarri hazi ziren, Barañain eta Zizur Nagusiak bere udalerriak osatu zituzten eta Eriete edo Gendulain hustu ziren. Nolanahi ere, azken hilabeteotan Gendulainen Nafarroako bigarren hiria sortzeko proiektua erakutsi du Nafarroako Gobernuak. Egun, Zizur Zendeako udalak zein kontzejuek muzin egin diote asmo horri.

 
Garbikundeko Andre Mariaren eliza (Gazolatz)

Gendulain

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gendulain (Zizur)»

Gendulain, Zizur Zendeako kontzeju hustua da gaur egun. Antzinako jauregiaren arrastoak baino ez dira geratzen bertan. 2005. urtean Nafarroako udalak bertan hiri berri bat eraikitzeko asmoa erakutsi zuen, 1960ko hamarkadan Barañain, Burlata eta Iruña inguruko hainbat herriren eraikuntzarekin egindakoa errepikatu nahian.

Hasierako plangintzaren arabera 15.000 etxebizitza ziren eraiki beharrekoak. 2006. urtean behin-behineko plangintza aurkeztu eta gero, etxebizitza kopurua 18.000ra igo zen. Ondoren, Iruñeko tranbiaren proiektua aurkeztu eta gero, tranbia Gendulainera eramango zela esan zen. Lehen etxebizitzak 2009. urtean eraikiko zirela uste bazen ere, proiektua bertan behera gelditu zen higiezinen burbuilaren leherketarengatik eta honen ondorioz etorri zen krisialdi ekonomikoarengatik. Ordutik gobernuak ez du proiektua berriz martxan jartzeko nahirik adierazi, Etxabakoitzeko eta Kordobilako hirigintza planei lehentasuna emanez.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Ekonomia

aldatu

Zizur Zendeako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza izan da tradizionalki, batez ere zerealena, Iruñerri guztian bezalaxe. Dena den, XX. mendean, industria txikiak garatu dira, Iruñea hurbil dagoelako. Horrez gain, Donejakue bidea udalerritik igarotzen denez, zerbitzu eta turismoaren sektoreak ere garatu dira.

Parke eolikoak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Zendearen hegoaldean, Zarikiegi eta Undio kontzejuetan, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 20,30 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Demografia

aldatu

Iruñaren hedapen eremuan egonik, Zizurrek hiriburuaren eragina jasan du populazioari dagokionez, batez ere hainbat lurralde (Barañain, Zizur Nagusia) Zizurtik banandu direlako udalerri propioak sortzeko.

Zirzurko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 132 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,19a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu
 
Zizur Zendeako udaletxea

Udal hauteskundeak

aldatu

Zizur Zendeako alkatea UPNtik gertu dagoen Agrupación Independiente Cendea de Zizur (AICC) zerrendako José Ricardo Pérez Torrano atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik zazpi lau lortu zituen, eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %0,63a) eta zurizko 54 boto izan ziren (botoen %3,63a). Abstentzioa %20,76koa izan zen.

Zizur Zendeako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Cendea de Zizur 779 7
Erreniega 301 2
PSN 171 1
Nafarroa Bai 106 1

2011n lehen aldiz zerrenda aurkeztu zuen UPNk (5 zinegotzi) irabazi zuen; emaitzetan hori AICCk (7tik 2ra jaitsiz) pairatu zuen. UPNko José Joaquín San Martín Murillo alkate bihurtu zen. Erreniega ezkerreko hautesle taldeak (2), NaBai 2011k (1) eta PSNk (1) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordea PPk. UPNz beste talde guztiek AICCko Josetxo Pérez Torranori botoa emateko saiakerak porrot egin zuen[5]. Pérez Torrano Zizur Nagusia bereizi zenetik 2011 arte udalerriak izan duen alkate bakarra izan da[6].

Zizur Zendeako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 685 5
Agrupación Independiente Cendea de Zizur 343 2
Erreniega 296 2
NaBai 2011 142 1
PSN 129 1
PP 101 0

Udaletxea

aldatu

Zendeako udaletxeak hainbat kokagune desberdin izan ditu historian zehar. Gaur egun, Gatzolazen dago, kontzejuko elizatik gertu. Zendeako armarria duen balkoidun fatxadako eraikin erromanikoa da.

Udaletxea alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Andre Mariaren kalea, 1 (Gatzolatz kontzejua)

Alkateen zerrenda

aldatu
1991-1995 Josetxo Pérez Torrano Eskuineko indep.
1995-1999 Josetxo Pérez Torrano Eskuineko indep.
1999-2003 Josetxo Pérez Torrano Eskuineko indep.
2003-2007 Josetxo Pérez Torrano Eskuineko indep.
2007-2011 Josetxo Pérez Torrano Eskuineko indep.
2011- José Joaquín San Martín Murillo UPN

Garraioa

aldatu

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren line bat da:

Horrez gain, La Pamplonesa autobus konpainiak zendeako hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Hezkuntza

aldatu

San Fermin Ikastola 1970ean Zizur Txikian sorturiko ikastola da. Ikastola, antzina seminarioa izandako eraikin batean dago, eta gurasoen koperatiba batek sortu zuen. Hiru urtetik hamazortzirako hezkuntza eskaintzen duen Iruñerriko ikastola bakarra da gaur egun.

Kultura

aldatu

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Erreniega mendirako erromeria

aldatu

Pazko astelehenean antolatzen da, eta zendeako herri guztiek hartzen dute parte.

Zizurtar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Zizur Zendea
Astrain | Baternain Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia