Zeanuri (bertakoen hizkeran Zeani) Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arratia eskualdekoa, Arabako mugan dagoena. Gorbeialdean kokatuta dago, natura inguruneari dagokionez.

Zeanuri
 Bizkaia, Euskal Herria
Zeanuriko erdigunea.
Zeanuriko bandera

Zeanuriko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofiziala Zeanuri
AlkateaIzaskun Sagarna (EAJ/PNV)
Posta kodea48144
INE kodea48024
Herritarrazeanuritar, zeaniztar, zeanuriztar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°05′56″N 2°44′58″W / 43.0989°N 2.7494°W / 43.0989; -2.7494
Map
Azalera67,0 km²
Garaiera230 metro
Demografia
Biztanleria1.247 (2023)
−24 (2022)
alt_left 611 (%49) (%51,2) 639 alt_right
Dentsitatea18,61 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 12,76
Zahartze tasa[2]% 20,78
Ugalkortasun tasa[2]‰ 37,31
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 85,54 (2011)
Genero desoreka[2]% -1,62 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 6,05 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 82,79 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera [4]% 68.39 (2016)
Datu gehigarriak

2016. urtean 1.243 biztanle zituen, eta eskualdeko laugarren herririk populatuena da. Azalerari dagokionez, herrialdeko hirugarren udalerririk zabalena da, Karrantza eta Orozko ostean.

Geografia

aldatu

Inguru naturala

aldatu

Udalerri honetan dago Gorbeia mendia (1.481m) eta haren izeneko parke naturalaren zati handi bat hartzen du. Bizkaiko tontor nagusira igotzeko abiapuntuak hauek ditugu:

  • Saldropo (mendia) (625 m): 850 metroko desnibela, 11.8 kilometroko ibilbidea eta 4 ordu eta 10 minutuko iraupena batez beste. Barazareko mendatetik abiatuta, badago hezegune honetara iristen den pista bat ibilgailuetarako. Hortik gora Atxuriko atakara heltzen da, igarobide ikusgarritik. Aldamiñostetik igotzen da azkenik Atxuri bidezidor hau.
  • Lanpreabe auzoa (323 m): 1.150 metroko desnibela, 24.4 km eta 3 ordu eta 15 minutu. Iondiagortako urtegia, Arimegortako zelaiak eta eta Aldamiñapeko saroia zeharkatu ostean, igoera Aldamiñosteko mendilepotik egiten da.
  • San Justo baseliza (375 m): 1.110 metroko desnibela, 21.4 km eta 5 ordu eta 30 minutu. Atxebagiko pasabidea, Arrabakoate, Arrabako landak eta Egiriñaoko aterpetxea zeharkatzen ditu San Justo ibilbide honek.

Mugakideak

aldatu

Iparraldean eta ekialdean Dimarekin du muga; ipar-mendebaldean Areatzarekin; mendebaldean Orozkorekin; eta hegoaldean Ubide eta Zigoitiarekin (Araba). Barazar mendateak lotzen du Arabarekin.

Auzoak

aldatu

Demografia

aldatu
Zeanuriko biztanleria

Politika

aldatu

2011ko udal hauteskundeak

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zeanuriko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Izaskun Sagarna izan zen. Nabarmentzekoa da Euzko Alderdi Jeltzaleak boto batengatik irabazi zituela hauteskundeak.

Zeanuriko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
416 (% 48,88)
Bildu
4 / 9
415 (% 48,77)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
6 (% 0,71)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
4 (% 0,47)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak

aldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zeanuriko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Eugenio Larrazabal da.

Zeanuriko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
411 (% 40,45)
Bildu
4 / 9
377 (% 37,10)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
3 (% 0,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
0 (% 0)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak eustat.eus webgunean

Euskara

aldatu
Zeanuriko Benita Goikuria[5] hiztunaren pasartea, haren umetako eskola erdaldunaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[6][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

UEMAko kidea da herria, euskal hiztunen ehuneko handia duela eta: herriko euskaldunak %82.79, euskararen erabilera %61.4.

Mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera bat dute jatorrizko euskalkitzat, sartaldeko azpieuskalkian[7] kokatzen den Arratiako euskara[6][8] hain zuzen.

Zerbitzuak

aldatu

Zeanuriztar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. «Ikasle euskaldun hutsak, irakasle erdaldun hutsak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  6. a b c «Zeanuri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  7. «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  8. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa