Txernihiveko oblasta (ukraineraz: Чернігівська область, translit. Chernihivs’ka oblast’) Ukrainako iparraldeko oblasta da. Ekialdean Sumyko oblastarekin du muga, hegoaldean Poltavako oblastarekin, mendebaldean Kieveko oblastarekin, ipar-mendebaldean Bielorrusiako Homelgo oblastarekin eta ipar-ekialdean Errusiako Briansk oblastarekin. 31.865 km²ko azalera du eta 2008an 1.138.744 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txernihiv da.

Txernihiveko oblasta
Чернігівська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaTxernihiv
Geografia
Azalera31865[1] km²
Demografia
Biztanleria1138744[1] biztanle (2008)
Dentsitateabizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.chernigivstat.gov.ua/

Desna ibaiak ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zeharkatzen du eskualdea.

Ekonomia

aldatu

Nekazal produktu nagusiak patata, azukre-erremolatxa, lihoa, fruituak eta barazkiak dira. Industria oso garaturik dago: elikagaien prozesamendua, kontsumoko artikuluen produkzioa, petrolio ateratzea, makinagintza (nekazal makineria, elikagaiak prozesatzeko tresneria) eta papergintza[2].

Lurralde honetan dago Txernobylgo hondamendia gertatu ostean eraiki zuten Slavutych hiria, ondorioak jasan zituzten biztanleak bertan jaso eta babesteko egindakoa.

Hiri nagusiak

aldatu

Txernihiveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Ukrainako oblastak World-gazetteer.com
  2. Chernigov oblast, Ukraine (Chernihiv) Ukrainetrek.com
  3. Txernihiveko oblasteko hiriak World-gazetteer.com

Kanpo estekak

aldatu