Tseltal hizkuntza
Tseltal edo tzeltal hizkuntza, hizkuntza maia da, batez ere Los Altos de Chiapasen hitz egiten dena.
Tseltal, tzeltal | |
---|---|
Maia hizkuntzen mapa | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mexiko |
Hiztunak | 445.856 |
Hizkuntza sailkapena | |
Maia | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria eta aditza objektua subjektua |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | tzh |
Ethnologue | tzh |
Glottolog | tzel1254 |
IETF | tzh |
Endangered Languages Project | 8602 |
445.856 hiztun ditu Estatistika eta Geografiako Instituto Nazionalaren (Instituto Nacional de Estadística y Geografía, INEGI) biztanleriaren eta etxebizitzaren erroldaren arabera (2010)[1], eta, beraz, gaztelaniaren ondoren, Chiapas estatuan gehien hitz egiten den hizkuntza da, baita Mexiko osoan gehien hitz egiten den bosgarren hizkuntza indigena ere.
Dialektoak
aldatuTseltala gutxienez sei dialekto ezberdinez osatutako konplexu bat da eta hizkuntza ergatiboa da (euskara bezala) txolar-tzeltalar hizkuntzen familiako bere ahaideetako bat den txol hizkuntza ez bezala. Hauek dira dialekto aldaerarik onartuenak:
- Tenejapako tseltala
- Amatenangoko tseltala
- Aguacatenangoko tseltala
- Amatenangoko tseltala
- Oxchukeko tseltala
- Bin edo Tut(*)
(*) Teopiscatik Villa Las Rosaserako eskualdeetan tseltal hizkuntzaren aldaerarik arraroenetako bat dago, bin ("zein" edo "zer") bezalako oinarrizko hitz bat tut esaten da, aldaera batzuetan "txikia" esan nahi duena. Amatenago del Valle eta Aguacatenagon aldaera hau erabiltzen dute eta, hala ere, herri tseltal hauen artean desberdintasun asko daude, adibidez: Amatenagon, gaur egun, ora to "ordu hau" esateko, orto laburdura erabiltzen da. Aguacatengon, ordea, orli da laburdura, jatorrizkoa ora ini delarik (Tenejapa). Beste aldaera batzuetan: ya'tik (Tenejapa), yo'tik (Ocosingo).
Kokapena
aldatuTseltala, nagusiki, Chiapasen hitz egiten da, Ocosingo, Altamirano, Huixtán, Tenejapa, Yajalón, Chanal, Sitalá, Amatenango del Valle, Socoltenango, Villa las Rosas, Chilón, San Juan Cancuc, San Cristóbal de las Casas, Oxchuc, San Bartolomé de los Llanos eta Venustiano Carranza udalerrietan. Azken udalerri honetan Aguacatenango, Marcos E. Becerra, El Puerto eta Soyatitan komunitateetan hitz egiten da tseltala.
Tseltal hiztun kopuru handi bat ere badago Tuxtla Gutiérrez, Comitan eta Palenque hirietan.
Mexikon Quintana Rootik sakabanatuta daude hiztunak, komunitate osoak Tabascon eta lan kontuengatik etorkin kontzentrazioa dago Mexiko Hiriko La Merceden.
Deskribapen linguistikoa
aldatuAlfabetoa
aldatuTseltal alfabetoak 26 grafia ditu. Hauek dira: a, b, ch, ch', e, i, j, k, k', l, m, n, o, p, p', r, s, t, t', ts, ts', u, w, x, y, ('). Batzuetan h letra gehitzen da, batez ere Bachajoneko dialektoan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Instituto Nacional de Estadística y Geografía (INEGI) (2010) https://www.inegi.org.mx/default.html Noiz kontsultatua: 2020-09-24.
Kanpo estekak
aldatuBisita ezazu Tseltal hizkuntza Wikimedia Incubator proiektuan |