Thelma & Louise
Thelma & Louis (euskaraz "Thelma eta Louis") 1991ko Ridley Scott estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma hau mugimendu feministaren ikur bilakatu zen[1].
Argumentua
aldatuThelma Dickinson, bizimodu aspergarri duen etxekoandre gaztea da, neskametzat duen senar gogaigarriarekin bizi delarik. Bestalde, Louise Sawyer kafetegi batean zerbitzari gisa lan egin eta musikaria den bere senargaia, Jimmy, berarekin ezkontzeko amesten du. Asteburu batez bi lagunek egunerokotasun aspergarri eta fustrazioetatik urrundu nahian autoz elkarrekin ihes egitea erabakiko dute. Baina hain dibertigarria eta askatzailea zirudien ihesaldia hainbat gertakizun dramatikoez beteriko esperientzia bilakatuko da.
Aktoreak
aldatu- Susan Sarandon: Louise Shawer
- Geena Davis: Thelma Dickinson
- Harvey Keitel: Hal Slocombe (ikertzailea).
- Michael Madsen: Jimmy Lennox (el amigo de Louise).
- Christopher McDonald: Darryl Dickinson (Thelmaren senarra).
- Stephen Tobolowsky: Max (FBIko agentea).
- Brad Pitt: JD (autostopista).
- Timothy Carhart: Harlan Puckett (bortxatzailea).
- Lucinda Jenney: Lena
- Marco St. John: kamiolaria
- Jason Beghe: polizia
- Noel Walcott: txirrindularia
Sariak
aldatu- 1991: Oscar Sariak: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria. 6 izendapen.
- 1991: Urrezko Globoak: Jatorrizko gidoi onena. 4 izendapen.
- 1991: BAFTA: 8 izendapen, tartean filma, zuzendari, argazki eta soinu banda onena.
- 1991: Seminci: Espiga de Ouro: Filma onena.
- 1991: Cesar Sariak: Atzerritar filma onenaren izendapena
- 1991: David de Donatello: Atzerritar filma onena
- 1991: 2 National Board of Review Sari: Emakumezko aktore onenak (Susan Sarandon eta Geena Davis)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Thelma, Louise» web.archive.org 2009-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
Kanpo estekak
aldatu- Thelma & Louis filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)