Arkansas Ameriketako Estatu Batuetako hego-erdialdeko estatua da. 137.733 km2 ditu, eta 2,9 milioi biztanle zituen 2010eko erroldan. Estatuko hiriburua eta hiri nagusia Little Rock da.

Arkansas
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Arkansas (en) Itzuli
Arkansas (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-AR
HiriburuaLittle Rock
Arkansasko GobernadoreaSarah Sanders (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°48′N 92°12′W / 34.8°N 92.2°W / 34.8; -92.2
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakTennessee, Missouri, Oklahoma, Texas, Louisiana eta Mississippi
Punturik altuenaMount Magazine (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.011.524 (2020ko apirilaren 1a)
33.320 (2015)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Etxebizitzak1.170.544
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−06:00, Erdialdeko Ordu Estandarra eta America/Chicago (en) Itzuli
portal.arkansas.gov

Inguru naturala

aldatu

Behe Mississippiren arroan, Arkansas ibaiadarrak zeharkatzen du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Mississippi ibaiaren uholde-zabaldiak hartzen ditu estatuko ekialde eta hegoaldea. Mendebaldea eta iparraldea menditsuak dira (Ozark mendiak, Ouachita mendiak).

Historia

aldatu
 
Ikastetxeetako bereizkeria arrazistaren aldeko protesta, 1957an.

Espainiarrek esploratu ondoren, Arkansas Louisiana frantsesaren parte izan zen. 1803. urtean Ameriketako Estatu Batuen mendera igaro zen, eta 1836an estatu federal bihurtu zen.

Hegoaldekoekin lerratua 1861ean (Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila), 1868an, berriz, Estatu Batuetako estatu bihurtu zen.

Orval Faubus bertako gobernadoreak eskolari zegokionez bultzaturiko politika arrazistak (zuriak eta beltzak eskola bereizitan banatuak) tirabirak sortu zituen Arkansasko biztanleria zuriaren eta aginpide federalaren artean (1957-1959).

Ekonomia

aldatu

Nekazari herria da gehienbat (soja, kotoia, arroza); meatzeak ere garrantzitsuak dira: petrolioa, gas naturala eta, batez ere, bauxita. Industria guztiz berria da.

Arkansastar ospetsuak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu



  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

aldatu