Sautrela (saioa)
Sautrela ETB 1 telebistako katean literaturari buruz urtetan egon zen emankizun bakarra edo bakanetako bat izan zen. Lehen saioa 2000ko apirileko 10ean plazaratu zen.
- Artikulu hau Telebistako literatura saioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sautrela».
Programaren sortzailea Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea izan zen, eta izena hautatu zuen Bernart Etxeparek euskarazko lehen liburua inprimatua ixteko aukeratu zuen abestitik, Sautrela olerkitik. Urte gehienetan Hasier Etxeberria izan zen Sautrelako aurkezle eta zuzendaria, gaixotasunak apartatu zuen arte. Programaren azken fasean, 2016ko irailetik aurrera, Beñat Sarasola izan zen aurkezlea.
Azken emanaldia 2017ko urrian izan zen.[1][2] ETB1 literatura saiorik gabe geratu zen 2018ko otsailera arte, non Arte[faktua] programa estreinatu zen, Yolanda Mendiolak aurkeztua, lehenik, eta Ilaski Serranok, ondoren.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Urkizu, Urtzi. (2017-10-18). «ETBk 'Sautrela' kendu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- ↑ Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2017). «Baldintza minimoetatik behera egin genuen lan Sautrelan azken urte osoan» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- ↑ EiTB Radio Televisión Pública Vasca. «'Arte[faktua' literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean»] www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).