Hasier Etxeberria

euskal idazlea

Hasier Etxeberria Canales (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957ko apirilaren 6a - 2017ko martxoaren 29a) euskal idazle, kazetari eta blogaria zen.[1]

Hasier Etxeberria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHasier Etxeberria Canales
JaiotzaElgoibar1957ko apirilaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Heriotza2017ko martxoaren 29a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaFelix Etxeberria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, telebista aurkezlea, eleberrigilea eta ipuingilea
Jasotako sariak
Genero artistikoaHaur eta gazte literatura
antzerkia

Inguma: hasier-etxeberria-canales Literaturaren Zubitegia: 37
Artikulu hau Elgoibarko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».

Lan ibilbidea

aldatu

Kulturgintzarekin harreman estua izan zuen betidanik, eta euskarazko irakaslea izatetik Euskal Telebistako informazio-zerbitzuetako erredaktore izatera pasatu zen. Sautrela literatur programaz gain, FahrenheitEskamak kentzenBabel, Ez dago larrosarik kultur saioak eta gastronomiari buruzkoak Zopa haundi eta Lapikoka aurkeztu eta zuzendu zituen. Euskaldunak izeneko saio berezia ere gidatu zuen, denak ETB 1ean. ZuZeu albistariaren sortzailetako bat izan zen.[2][3]

Idazle ibilbidea

aldatu

Hainbat literatur genero landu bazituen ere, ipuinlaritzat hartzen zuen bere burua, Karramarroaren aztarnak izanik autorearen hitzetan bere obrarik hoberenetarikoa.[4] Azken boladan, Hendaian bizi zen.[2]

Bere hitzen arabera, literaturara jo zuen Espainiako Polizia Nazionalak jasanarazitako tratuaren ondorioz: "(Idazlea izan) baino lehen, Hondarribian bizi nintzela, Espainiako Polizia Nazionalak Indautxuko komisaldegira eraman ninduen gau batez, enpresari bat bahitzen lagundu nuela eta. Gau beltza zinez, non igogailuek behegailuen izena hartu zuten, han denak egiten baitzuen zuloan behera, gora beharrean."[5] Horren emaitza Mugetan (1998) eleberria izan zen eta hurrengo urteetan hainbat nobela idatzi zituen: Irun Hiria Saria irabazi zuen, Arrainak ura baino lana barne.[2]

Hala ere, bere burua betidanik izan zuen idazletzat, bederatzi urteren inguruan hasi bai zen ipuinak argitaratzen.[4][3] Haur eta Gazte Literaturan egindako lanek ipuingintza nabarmentzen duten zenbait sari ekarri zizkioten, hala nola, Bilintx Saria, Julen Azpeitia Saria edo Gabriel Aresti Saria, besteak beste.[2]

Kazetaritza liburuak, gastronomia ardatz duten lanak eta artearen ingurukoak ere argitaratu zituen.[2]

Narrazioa

aldatu

Nobela

aldatu

Haur eta gazte literatura

aldatu

Antzerkia

aldatu

Sukaldaritza

aldatu

Elkarrizketa

aldatu

Bilduma

aldatu

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
  • 1987. Bilintx, Haur eta Gazte literatura, Estatua baten historia lanari esker.
  • 1990. Imajina ezazu Euskadi, Ipuingintza.
  • 1992. Julene Azpeitia, Ipuingintza, Aukera profesionala lanari esker.
  • 1993. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.
  • 1997. Gabriel Aresti, Ipuingintza, Ipuin postmoderno bat egin diot nere buruari lanagatik.
  • 1999. Irun Hiria Saria, Literatura, Arrainak ura baino lanari esker.

Erreferentziak

aldatu
  1. «literaturaren zubitegia - Hasier Etxeberria» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  2. a b c d e «Etxeberria, Hasier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  3. a b Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  4. a b SALABERRIA, Urkiri. (2006-03-31). «Hasier Etxeberria. Idazlea: Nik beti pentsatu izan dut ipuingilea naizela» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  5. «Minbizia dut • ZUZEU» ZUZEU 2016-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).

Kanpo estekak

aldatu