Xapur II.a

Sapor II.a» orritik birbideratua)

Xapur II.a Handia[1] (persieraz: شاپور دوم بزرگ‎; 309-379) Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 309-379 urteetan.

Xapur II.a

Sasandar Inperioko errege

309 - 379
Adarnases - Ardashir II (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFiruzabad309
HeriotzaBixapur379 (69/70 urte)
Familia
AitaHormizd II.a
AmaIfra Hormizd
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSasandar dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakPehleviera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Bizitza

aldatu

Hormizd II.aren semea zen. Konstantino I.ak kristautasuna babesten zuen garaian (325), mazdakismo erlijio dualista aldezten zuen Xapur II.ak. Urte berean sinodo nazionala antolatu zuen eta harrezkero erlijio-kutsua hartu zuen ekialdearen eta mendebaldearen arteko borrokak. Persiako kristauek Erroman zituzten babesleak eta, ondorioz, Persiako apezpikuak ezestea agindu zuen erregeak (340-379).

338. urtean Konstantino hil zenean, piztu zen bi erresumen arteko gerra, Armenia konkistatu nahi baitzuten. Xapur II.ak Nisibis hiria setiatu zuen 340. urtean eta bere mendeko erregea izendatu zuen Konstantzio II.a enperadorearekin bake-hitzarmena sinatu ondoren. Hala ere gerra piztu zen berriro ere, eta 363. urtean Juliano enperadore erromatarra Persian barneratu zen Ktesifoneraino, baina hil egin zen gudu batean. Haren ondorengo Jovianok bakea sinatu zuen Xapurrekin, eta Persiari itzuli zizkion Dioklezianok eta Galeriok Mesopotamiako ipar-ekialdean konkistatu zituzten bost probintziak.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xapur II.a