Porta zain

Zain handia, hainbat zain batzean eratua; haren enborra gibelaren barne-azalaren irtenguneen artean dago. Bi kapilar-sare kontrajarriren artean dago porta zainaren sistema.

Porta zaina edo porta bena diametro lodiko (helduetan 15-20mm) baina horma fineko zain garrantzitsua da. Bare zainaren, goiko mesenterio zainaren eta beheko mesenterio zainaren batueratik eratzen da, L2 ornoaren mailan.[1] Beraz, porta zainak enbor zeliakoak eta goiko zein beheko mesenterio arteriek odoleztatutako erraien odola jasotzen du, hots, errai zeliakoena (urdaila, duodenoa, pankrea, behazun xixkua eta barea) zein hesteena (ondestearen beheko atalekoa izan ezik).[2] Odol guzti hori porta zainaren bidez gibelera zuzentzen da, bertan odolak daramatzan mantenugaiak metabolizatuak izan daitezen.

Porta zain
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezvena portae hepatis
MeSHA07.015.908.670.567
TAA12.3.12.001
FMA50735
Terminologia anatomikoa

Ibilbidea.[3]

aldatu
 
Porta[Betiko hautsitako esteka] zainaren eraketa eta ibilbidea.

Bare zaina, bare arteriarekin batera, pankrea edo arearen goiko ertzetik igarotzen da eta pankrea-gorputzaren atzeko aldera iristean, beheko mesenterio zainarekin batzen da. Gero, pankrea-buruaren inguruan, bi zain horien batueratik eratzen den enborrari goiko mesenterio zaina anastomosatuko zaio. Horrela, porta zaina eratuz.

Sortu ondoren, 5-8cm inguruko ibilbidea du eta duodenoaren lehenengo atalaren (anpulua) atzetik igaro ondoren, omentu txikia zeharkatzen du, azkenean, gibelean bukatzeko. Gibelera sartzeko, gibelaren hilotik igarotzen da gibel-hodi batuarekin eta berariazko gibel-arteriarekin batera eta egitura horien artean, porta zaina hiloaren egiturarik atzekoena izango da.

Behin gibelean sartuta, porta zaina bitan banatzen da, gibelaren ezker eta eskubiko lobuluentzako adar bana emanez. Era berean, bi adar hauek gero eta adar finagoetan banatuko dira, horrela, gibelaren banaketa funtzionalean bereizten diren maila guztietara iritsi ahal izateko (lobuluak, segmentuak, gibel-lobulutxoak eta porta triadak).

Porta zainak gibelera bideratzen duen odola metabolizatua izango da eta odol hori, dagozkion aldaketak jasan ondoren, gibel-arteriek dakarten odolarekin batera, gibel-zainek jasoko dute, gero, beheko kaba zainean drainatzeko. Beste era batean esanda, gibelaren odol itzulia gibel-zainek burutzen dute. 3 gibel zain daude eta hauek zein haien adarkadurak porta zainarekin gurutzatzen diren arren, ez dira harekin anastomosatzen. Gainera, gibel-zainak zuzenean irtetzen dira gibeletik, hau da, gibelaren hilotik igaro gabe eta, gero, beheko kaba zainean isurtzen dute odola.

Isurkariak[4].

aldatu
 
Porta[Betiko hautsitako esteka] zaina eta bere isurkariak.

Porta zainean, aipatutako 3 zain nagusi horiez gain (bare zaina, goiko mesenterio zaina eta beheko mesenterio zaina), odol bolumen txikia isuriko duten hainbat zain txiki ere bukatuko dira:

  • Urdail-zain laburrak.
  • Ezkerreko urdail-omentuetako zaina.
  • Pankrea-zainak.
  • Duodeno-zainak.
  • Ezker zein eskubiko urdail-zainak.
  • Kistiko zaina.

Gaixotasunak: Porta zainaren tronbosia

aldatu
 
Gibelaren[Betiko hautsitako esteka] eskema. Geziak seinalatzen duen egitura porta zaina da, eta bertan, porta zainaren tronbosia gertatzen da.

Porta zainaren tronbosia porta zainaren buxadurak eragindako gaixotasuna da.[5] Odol-hodi horrek odol eta elikagai ugari ematen dizkio gibelari, eta, horregatik, basoaren argia tronbosi bidez ixten denean, atrofia hepatikoa gertatzen da. Prozesu hori fase akutuan edo fase kronikoan diagnostika daiteke. Azken kasu horretan, portako kabernomatosia izeneko fenomenoa gertatzen da, hau da, zaina kolateral eta dilatatuak sortuko dira (alboko zirkulazioa),  gibeleko buxatutako eremura odola eramateko.[6]

Etiologia eta kausak

aldatu

Portako zainetako tronbosia gibeleko gaixotasun kronikoak (zirrosi hepatikoa eta gibeleko minbizia) dituzten gaixoetan gerta daiteke. [6] Zirrosi hepatikoa dutenen %25a porta zaineko tronbosia pairatzen dute; izan ere, odol-fluxua, zirrosi larria duen gibel batean zehar, motela da, eta, ondorioz, odolbatuak sortzeko joera handiagoa du odolak. [5] Horretaz gain, odoleko gaixotasuna pairatzen duten gaixoek tronbosia pairatzeko arriskua areagotzen dute. Beste batzuetan, abdomeneko hantura-prozesu akutuen ondorio da, besteak beste, pankreatitis akutua, kolezistitisa eta apendizitisa.[6]

Hala ere, adinaren arabera, porta zainaren tronbosiaren kausak aldatu egingo dira:

Askotan, buxaduraren kausan zenbait nahastek, gaixotasunek edota fakotoreek bat egiten dute.[5]

Ezaugarri klinikoak

aldatu

Portako zainetako tronbosia duten pertsona gehinek ez dute sintomarik aurkezten. Ondorioz, gaixotasunak aurrera egin dezake aurretik aipatutako kabernomatosirainoa agertuz.[5]

Diagnostikoa

aldatu

Diagnostikoa sintomengatik eta aurrekari patologikoengatik susma daiteke,[5] baina ziurtasunezko diagnostikoa ondorengo proba osagarrien bidez soilik lor daiteke.[7]

  • Doppler ekografia: Porta zainaren fluxua ikusteko aukera ematen du. Tronbosi akutuan porta zainaren enborra dilatatuta egon daiteke, baina ez da alboko zirkulaziorik sortuko. Tronbosi azpiakutu eta kronikoan esplenomegalia eta albo-zirkulazioa ikus daitezke.
  • Angio-TC, EMN, angio-RMN: Portaren sistema, tronboak eta alboko zirkulazioa ikusteko aukera ematen du. Programatutako tratamendu kirurgikoa egin aurretik edo gibeleko transplantea egin aurretik noizean behin egiten zen angiografia klasikoa ordezkatu dute.[7]

Tratamendua[7]

aldatu

Tratamendua aldatu egiten da paziente bakoitzaren egoeraren arabera, eta medikuak aholkatu behar du. Tratamendu honen helburua odolbatuak sortzeko gaitasuna murriztea izango da.[6]

  • Konplikaziorik gabeko tronbosi akutua: tratamendu antikoagulatzailea bakarrik edo aurretik tratamendu tronbolitikoa eginda.
  • Tronbosi akutua hesteetako nekrosiarekin: tratamendu kirurgikoa.
  • Tronbosi kronikoa: hestegorriko barizeen koskak prebenitzea. Zain esplenikora mugatuta dagoenean esplenektomia egin daiteke. Gatzapenaren  kontrako botikak modu kronikoan erabiltzen dira, hestegorriko barizeak odolusteko arriskua ebaluatzeko, eta aldez aurretik argi adierazten bada, barizeen lotura egin daiteke. Antikoagulatzaileak bereziki transplantea egiteko agindua duten gaixoetan erabiltzen dira.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. «MI REVISTA MEDICA» mirevistamedica.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Retorno Venoso: Sistema de la vena porta» Paradigmia (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  3. «Vena Porta - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Retorno Venoso: Sistema de la vena porta» Paradigmia (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) «Trombosis de la vena porta - Trastornos del hígado y de la vesícula biliar» Manual MSD versión para público general (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  6. a b c d Seijo, Susana; García-Pagán, Juan Carlos. (2012-06). «Trombosis venosa portal» Revista Española de Enfermedades Digestivas 104 (6): 330–330.  doi:10.4321/S1130-01082012000600010. ISSN 1130-0108. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).[Betiko hautsitako esteka]
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) «Trombosis de la vena porta» empendium.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).

Kanpo estekak

aldatu