Poloniako Ondorengotza Gerra
Poloniako Ondorengotza Gerra (1733-1738) Augusto II.a Poloniako erregea hil ondoren hasi zen gerra izan zen. Stanisław Leszczyński Luis XV.a Frantziako erregearen aitaginarreba hautatu zuten errege, Frantziako koroak bultzatuta, baina Austriako eta Errusiako erregeak Augusto III.a Saxoniakoaren alde agertu ziren. Stanisław eraitsi ondoren, austriarrak eta errusiarrak Poloniaz jabetu ziren eta frantsesek Lorrena, Kehl eta Philippsburgeko lurraldeak beretu zituzten. Gerra Poloniako erregetzak piztu bazuen ere, gatazka latzenak Italian izan ziren (Milan, Napoli), frantsesen aliatu sardiniarrek eta espainiarrek Utrechteko itunaren arabera galdutako lurraldeez jabetu nahi baitzuten. Vienako itunak eman zion gerrari amaiera: Augusto III.a Poloniako errege izendatu zuten, Stanisław Lorrena eta Barko konderriko nagusi bihurtu zen (bera hildakoan, lurralde horiez jabetu zen Frantziako koroa) eta Karlos Filipe V.aren semea Napoli eta Siziliako errege egin zen.
Poloniako Ondorengotza Gerra | |||
---|---|---|---|
Danzigeko setioa | |||
Data | 1733–173 | ||
Lekua | Polonia, Renania eta Italia | ||
Emaitza | Vienako ituna Augusto III.ak tronua lortu zuen Borboitarrek lurraldeak lortu zituzten | ||
Gudulariak | |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.