Pleroma
Pleroma edo Pleorama FE (Plérôme-ri egiten dio erreferentzia, antzinako grekerazko πλexplorossμα (euskaraz: osotasun, betetasun; (Frantsesez) plénitude, (Gaztelaniaz) plenitud), 2017an sortutako sare sozial eta mikroblog-software librea da, eta batzuen ustez Mastodon bezain aske edo askeagoa, banatuagoa eta arinagoa izan daiteke.[1] Mastodon bezala, Fedibertsoan federatua dabil, ActivityPub protokoloaren bidez. Batzuen ustez Pleroma Twitterren klon libre bat da.[2] Beraz, eztabaida-hari berean truka daitezke bi motorren instantziak, hala nola Peertube, Funkwhale, Pixelfed, GNU soziala, Mobilizon, eta abar.
Pleroma | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2016 |
Azken bertsioa | 2.7.0 |
Honen izena darama | pleroma (en) |
Behar ditu | Vue.js (en) , PostgreSQL eta Phoenix (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa, written Chinese language (en) , Telugua, errusiera, errumaniera, portugesa, poloniera, okzitaniera, nederlandera, frantsesa, arabiera, katalana, txekiera, alemana, esperantoa, gaztelania, Estoniera, euskara, finlandiera, Irlandako gaelera, hebreera, hungariera, italiera, japoniera, koreera, bokmåla eta Easy Japanese (en) |
Programazio-lengoaia | Elixir (en) eta JavaScript |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Mastodon |
Honen parte da | Fedibertso |
Maskota | Pleroma-tan (en) |
pleroma.social | |
Iturri-kodea | https://git.pleroma.social/pleroma/pleroma |
Pleromak aukera ematen du sarrera gordinak sortzeko, HTML, BBCode eta Markdown, 5.000 karaktere onartzen ditu lehenetsitako aukera gisa, baina instantzien bidez doi daitezkeenak. 2020ko abuztuaren 28an argitaratutako 2.1.0 bertsiotik aurrera, argitaratu baino lehenago aurreikus daiteke.[3]
Pleroma-ren Backend edo sakoneko kodea Elixir programazio lengoaiarekin garatzen da, Phoenix euskarriarekin, eta PostgreSQL[4] datu-basea erabiltzen du.
Pleorama FEren interfazea JavaScript-en dago eraikia, Vue.js-rekin idatzita.[4]
Mastodon FE interfaze alternatiboa, Pleromarekin batera ematen dena, glitch-soc modalitatean oinarritzen da, bera baita Mastodon interfaze ofizialetik eratorria.
Pleroma Mastodon eta Lemmyrekin federatu daiteke[5] eta Fedibertsoko gune nagusietako bat bihurtu daiteke etorkizunean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Pleroma : L'alternative à Mastodon. .
- ↑ Bosch, Emile. (2021-11-18). Awesome Fediverse 🛰✨😎. (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
- ↑ v2.1.0. .
- ↑ a b Plerome. .
- ↑ (Ingelesez) «Search - pleroma - Lemmy.eus» lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).