Pitillas

Nafarroa Garaiko udalerria

Pitillas[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 50,1 kilometrora. Altuera 336 eta 684 metro artekoa da, eta 42,30 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 530 biztanle zituen.

Pitillas
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Pitillasko ikuspegia mendebaldetik
Pitillas bandera
Bandera

Pitillas armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Pitillas
Alkatea
(2019-2023)
Pedro Jose Labari Elduaien
(talde independente)
Posta kodea31392
INE kodea31205
Herritarrapitillastar
Geografia
Koordenatuak42°25′19″N 1°37′16″W / 42.422°N 1.621°W / 42.422; -1.621
Azalera42,3 km²
Garaiera336-684 metro
Distantzia50,1 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria530 (2023:  9)
alt_left 242 (%45,7)(2019) (%45,7) 242 alt_right
Dentsitatea1,25 bizt/km²
Zahartzea[1]% 28,97
Ugalkortasuna[1]‰ 38,83
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,41 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,19 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 5,80 (2018: %4,94)
Datu gehigarriak
SorreraXIV. mendea (independentzia)
Webguneawww.pitillas.es

Uxueko mendilerroaren azpian dagoen herri txiki bat da Pitillas, Zidakos ibaiak zeharkatzen duena. Ziurrenik XI. mendearen amaieran garatu zen Uxueko jendearekin. Herri txiki honek Tafallaldeko arkitektura tradizionala du, osorik harriz egindako etxeak ditu, baina beste eremu batzuetatik inportatutako estilo batzuk ere badaude, Erriberatik bereziki. Pitillasen Pitillasko aintzira nabarmentzen da, 1987an Natura Erreserba izendatu zuten 250 hektarea baino gehiagoko hezegunea.

Bertako biztanleak pitillastarrak dira.

Pitillas toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Pitieyllas (1268)
  • Pitielas (1277)
  • Pitiellas (1280)
  • Pitiellas (1349)
  • Pithieillas (1366)
  • Pitillas (1587)
  • Pitillas (1800)
  • Pitillas (1979)

Etimologia

aldatu

Pitillas izen enigmatikoa da, jatorriari buruzko hainbat hipotesi sortu dituena. Julio Caro Barojak Petilla eta Pitillas izenak Petelia bezalako "izen klasiko ezagunekin" lotzen ditu. Koldo Mitxelenak, uste handirik gabe, populazio horien izenak Betelu izenarekin lotzen ditu: «Kontuan hartu behar da, amaiera desberdinarekin (Betelu), XI. mendean Petilla, Petiella ez ote dituen boteretuko, hemen Pitella 1139n, eta Pitillas». Pitillas Nafarroan ez ezik, Pitellas ere badago, Aragoiko herri hustua, Erdi Aroan Pitellas, Pitiellas eta Pitellis dokumentatuta.

1979ko Euskal Herriko udalen izendegian, Euskaltzaindiak Bitirieta forma proposatzen zuen, 1990ean atzera egin eta Pitillas aukeratu zuen arren.

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Pitillasko armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Armarri erdibitua: lehen hondo horri batez eta aurrean urrezko Done Petriko irudi eseria batez osatuta dago, bere ezkerreko eskuan bi giltza dituela, eta bigarren hondo urdin batez eta aurrean Ebanjelioen liburua irekia, haren gainean bere kolorezko bi esku, zin egiteko prest. »


Bandera

aldatu

Pitillasko banderak Pitillasko armarri dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

aldatu

Pitillas Tafallaldean dago, Nafarroako Erriberako eremu lauaren hasieran, Uxueko mendilerroaren mendebaldean. Zidakos ibaiak atzeratzen du.

Mugakideak

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Herria, Nafarroa Garaiko erdialdean kokatzen da, N-121 errepidean, Erriberri-Tafalla norabidean.

Pitillas eta Santakara udalerrien artean dagoen Pitillasko aintzirak, den 250 eta 300 hektarea arteko azalera dauka. 1987. urtetik erretserba naturala da bertan babes hartzen duten ehunka hegazti espezie desberdinengatik. Neguan, Europatik barrena hegoalderantz datozen hegazti askoren negua igarotzeko tokia da aintzira.

Aintzirako ura euri uretik eta Uxueko mendilerrotik barrena datozen erreketatik dator.

Klima eta landaredia

aldatu

Pitillasek, klima emiterranear-kontinentala dauka, aldaketa termiko handia (urtaro batzuetan hogei gradurainokoa), eta uda nahiko sargori eta lehorrekin. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 gradukoa eta prezipitazioak 450 eta 550mm bitartekoak dira. Prezipitaziorik ugarienak udazken eta udaberrian izaten dira, 70 bat egun urtero, eta ekaitzak maiz izaten dira maiatzean eta ekainean.

Landarediari dagokionez, birlandatutako pinuak (Pinus halepensis), eta Zidakos ibaiaren ondoko sastraka eta zuhaixkak baino ez dira mantentzen. Landatutako pinuak N-121 errepidearen ertzean ikus daitezke batez ere.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Pitillasen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Erriberri pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 389 metrora, Nafarroako Gobernuak 1931n jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]


      Datu klimatikoak (Erriberri, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.2 22.5 27.0 29.5 35.0 39.0 40.0 39.5 37.5 29.5 25.0 19.5 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 11.3 14.9 16.9 21.4 26.1 29.1 28.8 24.9 19.2 13.1 9.7 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 6.8 9.9 11.8 15.9 20.1 22.6 22.5 19.2 14.5 9.2 6.1 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.7 2.4 4.8 6.7 10.3 14.0 16.2 16.2 13.5 9.7 5.4 2.4 8.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.0 -8.0 -7.0 -1.5 0.9 3.0 8.5 5.5 4.0 -1.0 -7.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 29.8 27.4 34.3 58.0 46.5 39.7 21.0 25.1 38.8 52.7 51.1 37.9 462.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 44.3 25.5 40.6 61.5 37.3 49.5 55.4 48.0 66.0 50.0 52.3 34.8 66.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.7 8.9 8.3 10.2 9.8 6.5 4.9 4.5 6.7 9.8 10.1 9.9 99.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 1.3 0.8 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.8 4.6
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Joangartzia izeneko muinoan erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira. Gaur egungo herria XI. mendetik aurrera garatu zen, Uxueko biztanleriak berpopulaturiko herri gixa. Pitillas mende askotan zehar Uxueren menpe izan zen, nahiz eta XIV. menderako izaera propioko udalerria izan zen. Herria, Piarres Santxitz Mendizorrotzekoa jaunaren jaurerri izan zen, eta 1281. urtean honen seme-alaba Juan eta Milia Santxitzek fidantza moduan jarri zuten udalerria Joana I.a Nafarroakoa erreginaren aurrean.

1349an, herritarrek, Sabasango aintziraren uren gaineko eskubidea lortu zuten Joan Conflans gobernadorearen eskutik. Horrez gain, animaliek aintzira uhaska moduan erabiltzeko pribilegioa ere lortu zuten. XVIII. mendean Ospitalea sortu zen, San Pedroko kofradiak zuzenduta. Hala ere, XX. mendearen hasieran, diru falta zela eta, ospitalea saldu eta lortutako dirua, herriko behartsuen beharretarako erabili zen. 1802an herria erregeordeak berretsi eta herritarrek proposaturiko alkate batek gobernatzen zuen, horrez gain, udaleko erregidoreak herritarrek izendatzen zituzten. 1835 eta 1845 urteetako erreformen ondorioz, Pitillas udalerri independiente bihurtu zen, urteetako jaurerriari amaiera emanez.

1847an herrian bi eskola zeuden bata mutilena eta bestea neskena. Mutilen eskolan esaterako, 36 haur zeuden, eta 36 errobo gariz dohaiturik zegoen. Herriko eliza, abadea eta bi onuradun zeuden, bata erregearen ordezkaria eta bestea Iruñeko katedraleko ordezkaria. XX. mendearen hasieran, goardia zibilaren koartela, txokolatea ekoizten zuten bi lantegi eta olio errota bat zeuden Pitillasen.

Demografia

aldatu

2023 urteko erroldaren arabera 530 biztanle zituen Pitillask.[9]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
533 617 714 751 932 1046 1048 1320 1401 1308 1237 1242 1080 796 707 658 541 544 532
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

aldatu

Herritar gehienek nekazaritzarekin zerikusia duten iharduerak egiten dituzten arren, biztanler aktiboaren %40a baino ez da aritzen lehen sektorean. Biztanle gehienentzako, nekazaritza, bigarren mailako iharduera da, lanbide nagusiaren osagarri.

Sekain landaketa nagusi den arren, lurren %10, lur ureztagarriak dira, batez ere, zerealak, ardoa eta olibondoak landatzeko erabiliak. XIX. mendearen amaieratik aurrera, herrian landutako lurren azalera asko handitu zen, ubideen hobetzeari esker. 1907ko irailaren 15ean, Nafarroako nekazal aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, 1946ko martxoaren 30ean San Isidro Koperatiba, eta 1939ko maiatzaren 1ean Uxueko Andra Mariren Upategi Koperatiba. Lur amankomunek udalerrian landu daitezkeen lurren %95,5 ziren XX. mendearen amaieran.

Politika

aldatu

Pitillasko udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Beireko Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Pedro Jose Labari Elduaien da, Pitillasko Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Pitillasko Talde Independentea - 7 - - - - 4 4 - - 5
Nafarroako Alderdi Sozialista - - - - - - - - 6 7 2
Nafarroako Alderdi Popularra - - - - - - - - 1 - -
Pitillasko Alternatiba Demokratikoa - - - - - - 3 3 - - -
Pitillas Solidarioa - - - - - - 0 - - - -
Pitillasko Talde Progresista Popularra - - - - - 7 - - - - -
Pitillasko Demokrata Independente Hautagaitza 4 - - 5 7 - - - - - -
Zidakos - - - 2 - - - - - - -
Zinegotzi Independenteen Elkartea 3 - 5 - - - - - - - -
Zentro Demokratiko eta Soziala - - 2 - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

aldatu

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafarroako Alderdi Sozialista 119 37,07 25
 Navarra Suma 104 32,40 -
 Geroa Bai 32 9,97 6
 Euskal Herria Bildu 28 8,72 3
 Izquierda-Ezkerra 12 3,74 4
 Ahal Dugu 10 3,12 35
 Vox 5 1,56 -
 Equo 1 0,31 0
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 1 0,31 1
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafarroako Alderdi Sozialista 94 30,32 ?
 Nafar Herriaren Batasuna 69 22,26 ?
 Ahal Dugu 45 14,52 ?
 Euskal Herria Bildu 31 10,00 ?
 Geroa Bai 26 8,39 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 16 5,16 ?
 Izquierda-Ezkerra 8 2,58 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 6 1,94 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 1 0,32 ?
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista 1 0,32 ?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia 1 0,32 ?
 Libertate Nafarra 1 0,32 ?
 Equo 1 0,32 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.

XVII. mendeko harlanduzko eraikuntza da. XX. mendearen amaieran berriztu zuten, arkudun portiko txikia dauka, eta erdi puntuko arkua duen balkoia.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Egungo banaketa

aldatu

Pitillasko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Pedro Jose Labari Elduaien da, Pitillasko Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:[10]

  • Manuel Aierdi Oneka (Pitillasko Talde Independentea)
  • Pedro Jose Sagardoi Alli (Pitillasko Talde Independentea)
  • Maria Dolores Lorente Aritzaleta (Pitillasko Talde Independentea)
  • Iosu Erdoziain Medina (Pitillasko Talde Independentea)
  • Francisco Arrazubi Perez (Nafarroako Alderdi Sozialista)
  • Isabel Bikuña Martin (Nafarroako Alderdi Sozialista)

Alkateak

aldatu

1979tik, Pitillasek 4 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[11]
Jesus Sagardoi Sagues[12] 1979 1983 Pitillasko Demokrata Independente Hautagaitza
Jesus Sagardoi Sagues[13] 1983 1987 Pitillasko Talde Independentea
Rafael Esparza Hernández[13] 1987 1991 Zinegotzi Independenteen Elkartea
Rafael Esparza Hernández[13] 1991 1999 Pitillasko Demokrata Independente Hautagaitza
Rafael Esparza Hernández[13] 1999 2003 Pitillasko Talde Progresista Popularra
Amador Jimenez Herrero[14] 2003 2011 Pitillasko Talde Independentea
Amador Jimenez Herrero[14] 2011 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Pedro Jose Labari Elduaien[15] 2019 jardunean Pitillasko Talde Independentea

Garraioa

aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 324 linea zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Figarolerantz eta beste bat Tafallarantz.

  Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
324 Tafalla ErriberriBeirePitillasSantakaraMelidaMurelu HautsiZarrakaztelu Figarol

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Pitillas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[16]

Koldo Zuazok, 2010ean, Pitillas ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[17]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Pitillas eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,94k zekien euskaraz, 2010ean % 0,86k eta 2018n % 5,80k.

Ondarea

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu

Eremu naturalak

aldatu

Pitillastar ospetsuak

aldatu

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /pitíʎas/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Pitillas - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  6. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erriberri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Erriberriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. «Pitillas» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  10. Pitillasko Udala. Udalbatza. www.pitillas.es
  11. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  12. «PITILLAS - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  13. a b c d «PITILLAS - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  14. a b Pitillasko Udala. Sari anonimoa Pitillasen bizilagun batzuen lanerako. www.pitillas.es
  15. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Beirek eta Pitillasek arreta medikoaren ordutegiaren murrizketa salatu dute» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  16. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  17. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu