Partiera, artsazestar pehleviera bezala ere ezaguna, irandar familiako ipar-mendebaldeko taldeko hizkuntza bat da, Partiar Inperioan (egungo Irango ipar-ekialdean, zehatzago, Khorasan Handian eta Turkmenistango hegoaldean) jatorria zuena. Hizkuntza hau, inperio horretako hizkuntza ofiziala izan zen artsazestar dinastiaren garaian (k.a. 248-k.o. 224).

Partiera
Datu orokorrak
Hiztunak0
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Irandar hizkuntzak
Western Iranian (en) Itzuli
Northwestern Iranian (en) Itzuli
AlfabetoaPahlavia, Manichaean (en) Itzuli, Inscriptional Parthian (en) Itzuli eta Aramear alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xpr
Glottologpart1239
IETFxpr

Partiera ipar-mendebaldeko irandar hizkuntzen artean ekialdekoena zen. Gertaera honek, ekialdeko irandar hizkuntzetako arkaismo asko atxikitzea eragin zuen, eta horretarako erdialdeko Asiako estepetatik Partiara migratu zuen tribu parnoar batek artsazestar dinastia sortzea ere lagundu zuen. Hasiera batean, parniarrek ipar-ekialdeko iraniar hizkuntza bat hitz egiten zuten, eremu bereko beste hizkuntza batzuekin lotua zegoena, eszitiera eta baktriera kasu. Indoirandar tribuei buruzko ikerketek agerian uzten dute ez zela ezohikoa migratzean tokiko hizkuntza hartzea.

224an. Ardaxir I.a Parseko tokiko subiranoak Artaban IV.a azken enperadorea ordezkatu zuen, sasandar dinastia sortuz. Erabilera askotan, orduko persierak partiera ordezkatu zuen. Hala ere ez zen berehalakoan desagertu, eta sasandar aroko idazkun batzuetan elebidunak izaten jarraitu ziren.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Tafazzoli, A.; Khromov, A.L.. (1996). Sasanian Iran: Intellectual Life. in: History of civilizations of Central Asia. 3 UNESCO.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.