Naos (grezierazko ναός, "tenplua") Antzinako Egipto eta Antzinako Greziako tenpluen gelarik garrantzitsuena da. Erromatar arkitekturan naosari cella ere deitzen zaio eta, horregatik greziakoari ere batzuetan hala deritzo.

Partenoiaren oinplanoa, erdi-erdian naosa duela.

Egipton, faraoi guztiek hasten zuten euren eraikin jainkotiarra toki honetatik, ondoren, monumentuaren gainontzeko zatiak eraikitzen ziren, logikoa, gela honetan, jainkoaren kak atseden hartzen baitzuen.

Tenplu bakoitzak, orokorrean, naos bat zuen, estatua bat edo estatuatxoak zituen jainkotiar elementuaren gela, jainkoaren irudiarekin. Jainkoarekin "harremanetan" jar zitekeen pertsona bakarra, faraoia zen.

Antzinako Grezia eta Antzinako Erroman, tenpluek, naosean, jainkoaren estatua ere bazuten barnean, nora profanoa ez zen ohi sartzen. Bere barnean, Adyton delakoa zegoen, edo, literalki, "sar ezin daitekeen tokia", beraz, naosa zen tokirik sakratuena.

Bizantziar Inperioan, naosa erabiltzen jarraitu zen, adibidez, garai hartako eliza bereizgarri batean, San Salbatore in Kora elizan, Konstantinoplan ikus daitekeen bezala.

Bibliografia

aldatu
  • René Ginouvès, Dictionnaire méthodique de l'architecture grecque et romaine, t. III : Espace architecturaux, bâtiments et ensembles, Collection de l'École française de Rome 84, EFR - EFA, 1998


Kanpo estekak

aldatu