Adyton (grezieraz τὸ ἄδυτον, literalki "sar ezin daitekeen tokia"), Antzinako Greziako tenpluetan, funtzio zehatz batzuetarako, gehienetan erlijiosoak, erabiltzen zen toki bat izendatzen duen arkitekturako hitz bat da. Naosaren atzean edo naosean bertan dagoen gela bat da, non apaizak baino ezin zitezkeen sar. Adytona, lurrazpikoa ere izan zitekeen (orduan, kripta hitza erabiliko da), edo, aldiz, podio baten gainean egon zitekeen.

Bassaeko Apoloren tenpluko adytonaren adibidea.

Bibliografia

aldatu

Ginouvès, René Dictionnaire méthodique de l'architecture grecque et romaine, tome III: Espace architecturaux, bâtiments et ensembles 1998 Roma: Ecole française de Rome ISBN 2-7283-0529-3 págs. 43-44

Kanpo estekak

aldatu