Mocedades (euskaraz Gaztetasunak) musika talde bizkaitar arrakastatsua izan zen, 1969an sortutakoa eta gaur egun hainbat aldaketarekin irauten duena. Espainian eta Latinoamerikan oihartzun handia eduki izan dute urte hauetan guztietan.

Mocedades
2006ko kontzertu baten argazkia
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motaFolk
Urteak1969 – gaur egun
Taldekideak
Javier Garai
Izaskun Uranga
Luis Hornedo
Fernando González
Rosa Rodríguez
Lehengo taldekideak
Amaia Uranga (1969-84)
Estibaliz Uranga (1969-72)
Roberto Uranga (1969-94)
Iñaki Uranga (1989-92)
Sergio Blanco (1969-72)
Rafael Blanco(1969-72)
José Ipiña (1969-70 eta 1973-88)
Carlos Zubiaga (1973-88)
Francisco Panera (1969-70)
Ana Bejerano (1984-92)
José Antonio Lasheras (1996-2005)
Inés Rangil (1994-96)
Iñigo Zubizarreta (1994-96)
José García (1994-96)
Idoia Arteaga (1996-1999)
Arsenio Gutiérrez (1996-1999)
Iratxe Martínez de Arenaza (2001-2004)
Informazio gehigarria
www.mocedades.com
IMDB: nm2076746 Twitter: mocedades_ Musicbrainz: 9c2f1f4c-8e54-4ba8-8904-9c1edb33c739 Songkick: 273269 Discogs: 308596 Edit the value on Wikidata

Uranga neba-ahizpek osatu zuten hastapenetako taldea, Amaia, Izaskun, Estibaliz eta Robertok alegia, eta hasiera horretan Sergio Blanco ere batu zen, beste batzuen artean.

Euskarazko kantak

aldatu

Gaztelania tresna nagusitzat hartuta, euskarazko abesti apur batzuk ere tartekatu zituzten hasierako diskoetan. Oi Pello Pello (Mocedades 2 albumean),[1] Zure begiak (Mocedades 3),[2] Goizaldean (La otra España),[3] eta Zenbat bide zure billa (El color de tu mirada).[4] 1982ra arte album askotan euskarazko kanta horietako bat sartu zuten , baina 1978ko Kantaldia album osoa euskarazko 11 kantekin bete zuten (Nere herria,[5] Iruten, Zenbat bide zure bila...!,[4] Oi Betlehem!, Santa Yageda, Oi Pello, Pello!,[1] Nik baditut bortuetan,[6] Lo kanta,[7] Nere Mirentxu maitea, Goizaldean[3] eta Zu zara (Eres tú abestiaren euskarazko bertsioa).

Diskografia

aldatu
  1. Mocedades 1 edo Pange Lingua (1969)
  2. Mocedades 2 edo Más allá (1970)
  3. Mocedades 3 edo Otoño (1971)
  4. Mocedades 4 edo Eres tú (1973)
  5. Mocedades 5 (1974)
  6. La otra España (1975)
  7. El color de tu mirada (1976)
  8. Mocedades 8 (1977)
  9. Kantaldia (1978)
  10. Mocedades 10 (1978)
  11. Amor (1980)
  12. Desde que tú te has ido (1981)
  13. Amor de hombre (1982)
  14. La música (1983)
  15. La vuelta al mundo de Willy Fog, izen bereko marrazki bizidunetako telesailerako eginda (1984)
  16. 15 años de música, zuzenean (1985)
  17. Colores (1986)
  18. Sobreviviremos (1987)
  19. Íntimamente (1992)
  20. Suave luz (1995)
  21. Mocedades canta a Walt Disney (1997)
  22. Mocedades canta a Juan Luis Guerra (2007)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Mocedades - Oi Pello Pello (1974). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  2. Zure Begiak (Remasterizado). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  3. a b Mocedades - Goizaldean. (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  4. a b Mocedades eta Luis Iriondo Etxaniz. Zenbat Bide Zure Billa... ! ((Remasterizado)). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  5. Nere herria - Mocedades. (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  6. Mocedades. Nik Baditut Bortuetan (Tengo En Las Montañas) (Remasterizado). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  7. Mocedades. Lo-Kanta (Remasterizado). (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu