Marilyn Monroe

Marylin Monroe» orritik birbideratua)

Marilyn Monroe, (Los Angeles, Kalifornia, 1926ko ekainaren 1a1962ko abuztuaren 4a) jaiotzez Norma Jeane Mortenson eta bataioz Norma Jeane Baker, XX. mendeko film-izar, sexu eta pop ikonoa zen.[1]

Marilyn Monroe

(1953)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNorma Jeane Mortenson
JaiotzaLos Angeles1926ko ekainaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaBrentwood (en) Itzuli1962ko abuztuaren 4a (36 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: barbituriko gaindosia
Familia
AitaCharles Stanley Gifford
AmaGladys Monroe
Ezkontidea(k)James Dougherty (en) Itzuli  (1942ko ekainaren 19a -  1946ko irailaren 13a)
Joe DiMaggio  (1954ko urtarrilaren 14a -  1955eko urriaren 31)
Arthur Miller  (1956ko ekainaren 29a -  1961eko urtarrilaren 24a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity High School (en) Itzuli
Van Nuys High School (en) Itzuli
Actors Studio
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
(1951 - 1962) : literatura zientzia, arte
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Lee Strasberg
Constance Collier (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, modeloa, zinema ekoizlea, abeslaria, autobiografialaria, playmatea, argazki-modeloa eta aktorea
Altuera165 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Marilyn Monroe
Musika instrumentuaahotsa
ukelelea
DiskoetxeaRCA Records
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaJewish atheism (en) Itzuli
kristautasuna

marilynmonroe.com
IMDB: nm0000054 Allocine: 1201 Rottentomatoes: celebrity/marilyn_monroe Allmovie: vn6781020 106569 Metacritic: person/marilyn-monroe TV.com: people/marilyn-monroe-1
Souncloud: marilyn-monroe-official Spotify: 5sEocv1pFst7o3pam69obY iTunes: 70631305 Last fm: Marilyn+Monroe Musicbrainz: 6e60deeb-a666-42c5-95cb-a5eada6bbbe5 Discogs: 135189 Allmusic: mn0000266916 Find a Grave: 725 Deezer: 613 Edit the value on Wikidata

1945ean[2] modelo bezala hasi zen lanean eta urte batzuk geroago Hollywooden hasi zuen bere ibilbide profesionala Marilyn Monroe izen artistikoarekin. 1940ko hamarkadaren amaieratik paper txiki askotan aritu zen 20th Century Fox ekoiztetxearekin zuen kontratu bati esker; etapa horretan zehar, The Asphalt Jungle (1950) eta All About Eve (1950) filmetan parte hartu zuen. Paper txikietan aritu ostean, pixkanaka 1950eko hamarkadako zinema-izar handiena bilakatu zen, haren komediarako sen eta erakargarritasunari esker. Bere lehen protagonista papera 1952ko Don 't Bother to Knock filmean lortu zuen, eta hurrengo urtetik aurrera lortu zuen bere ibilbideko osperik handiena, Gentlemen Prefer Blondes (1953), How to Marry a Millionaire (1953) eta The Seven Year Itch (1955) bezalako filmetan parte hartu zuenean.[3]

Marilyn Monroe hiru bider ezkondu zen; James Dougherty, Joe DiMaggio eta Arthur Millerrekin, hurrenez hurren. Hauez gain, Robert Francis Kennedy eta John Fitzgerald Kennedy anaiekin harreman sentimentalak izan zituela esan ohi da.

Arazo pertsonalak zirela tarteko, bere buruaz beste egin zuen.[4] 1962ko abuztuaren 5ean hil zen, barbiturikoen gaindosi baten ondorioz, inoiz argitu gabeko baldintzetan, eta nahiz eta AEBko justiziak aztertutako lehen hipotesiak suizidioa izan zela dioen, ezin izan zen inoiz berretsi hala izan zenik.[5]

Heriotzak, konspirazio teoriak pizteaz gain, mito bihurtu zuen Marilyn Monroe.

Bizitza

aldatu

Haurtzaro eta gaztaroa

aldatu

Norma Jeane Mortenson Los Angelesen (Kalifornia, AEB) jaio zen, 1926ko ekainaren 1ean[6]. Geroago Norma Jeane Baker bezala bataiatu zuten amaren maitale baten abizena jarriz, baina Marilyn Monroe izenarekin egin zen mundu guztian ezagun. Bere amak, Gladys Monroe[7], RKO estudioetarako egiten zuen lan eta buruko hainbat gaitzez gaixotuta zegoen, gainera, inoiz ez zen ezagutu bere aita nor izan zen eta honen ondorioz Marilyn Monroek adopzio etxeetan eta umezurztegietan pasatu zuen bere haurtzaroaren parte handi bat. Hamabi urterekin, gauza garrantzitsu bat gertatu zen Marylin Monroeren bizitzan: amaren aldetik ahizpa nagusi bat zuela jakin zuen, Berenice, eta gutunak idazten hasi ziren egun batean harremanetan jarri ziren arte. Norma hil zen arte, ordurako Marilyn Monroe izar handia bihurtua, ahizpek oso harreman estua izan zuten.[8]

16 urterekin, 1942ko ekainaren 19an, Norma Jean Jimmy Doughertyrekin ezkondu zen[9] Marilyn Monroe, hegazkinak egiten zituzten lantegi batean ezagutu zuen 21 urteko gaztea. Bigarren Mundu Gerra hasi arte etxekoandre bezala baino ez zen aritu lanean, orduan, bere senarra gerrara bidali behar izan zuten [10]. 1943an, Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran murgilduta zeudela, Dougherty Itsas Armadan sartu zen eta instruktore bezala Santa Katalina uhartera bidali zuten, Los Angelesen aurrean, ondoren Australiarantz ontziratzeko. Norma Jeane, bakarrik geratu zenean, bere amaginarrebaren etxera joan zen, bertan, Burbankeko Radio Plane munizio fabrikan lan egin zuen. Itsas Armadako argazkilari bat Marilynek lan egiten zuen lantegira joan zen, gerra garaian emakumeen lanak zuen garrantziaren inguruan erreportaje bat egiteko, eta horren ondorioz, ia ohartu gabe, modelo lanetan hasi zen Marilyn.

1945ean 33 aldizkari ezagunen azalean agertu zen bere argazkia. Hurrengo urtean, dibortziatu eta modelo lanetan jarraitu zuen, interpretazioa ikastearekin batera.[11]

Ibilbide profesionala

aldatu

Arte munduko hasera eta zinema debuta (1944-1949)

aldatu

Lehenago aipatu bezala, Radio Plane lantegian lan egiten zuen bitartean, argazkilari batek bere lanpostuan erretratatu zuen aldizkari batentzat.[12] Ordundik aurrera, Marilyn Monroek lana aurkitu zuen modelo bezala, eta hainbat aldizkarietako azalak bete zituen, baina bere senarrari ez zitzaion Marylinen lan berria gustatzen, eta honen ondorioz Marilyn Monroek erabaki bat hartu behar izan zuen: etxekoandre "ona" izaten jarraitu, edo osperako bideari ekin. 1946an Normak bere etorkizuneko modelo lanean konfidantza jartzea eta jarraitzea erabaki zuen eta bere lehen senarra zen James Dougerthyrenkin dibortziatu egin zen.[1] Hori gertatuz geroztik, Marilyn Monroe hainbat kastingetara joan zen, eta Twentieth Century Foxeko [12]exekutiboetako batek kontratatu zuen sei hilabetez zinematik kanpo lan egiteko. Bera izan zen Marilyn Monroe izen artistikoa proposatu ziona, hau Marylin Miller izenagaitik zetorren, eta Normak '''Marilyn Monroe''' izena hautatu zuen, bere amaren ezkongabe abizenagaitik[13].

Foxen kontratua eta aktore errebelazioa (1950-1952)

aldatu

1948an, Marylin Monroek sei hilean behingo kontratu bat sinatu zuen Columbia Picturesekin[14], Peggy dantzaria Ladies of the Chorus musikalean interpretatzeko. Filmak ez zuen arrakasta askorik lortu, eta, beraz, bere kontratua bertan behera geratu zen. Harrezkero, Twentieth Century Fox-ek egindako film laburretan baino ez zen agertu, honek sei urteko kontratu bat zuelarik bertan.[15]

1951ko otsailean, Kaliforniako Unibertsitateko gaueko arte- eta literatura-klaseetan bigarren mailako paperak interpretatu zituen aurrekontu txikiko hainbat pelikuletan, hala nola Home Town Story, As Young as You Feel eta Love Nest. Bere ibilbidearen aukerak hobetzen hasi ziren Fritz Langek ekin Clash by Night (1952) en antzeztu zuenetik, bertan, gainera, Barbara Stanwyck, Paul Douglas eta Robert Ryan aritu ziren lanean. Berriz ere, bere jarduerak kritika onak jaso zituen eta We're Not Married komedian hartu zuen parte Ginger Rogers eta Zsa Zsa Gabor ekin batera, eta Don' t Bother to Knock thriller, Richard Widmark-ek zaintzen zuen neskatila baten paper interpretatu zuen.[16] Lan horrek, bere hitzetan esanda, zama dramatiko handiko eszenak eskatu zizkion, baina honek ez zuen espero bezalako arrakasta lortu. Monkey Business-en (Me siento rejuvenecer), Howard Hawks-ek zuzenduta, Cary Grant-ekin eta Ginger Rogers-ekin[17] batera jardun zuen, eta bertan izan zen bere ile izurtu platinoa erakutsi zuen lehen aldia.

Kontsakrazioa (1953-1954)

aldatu

1953an, aurrekontu txikiko filmetan parte hartu ondoren, Marilyn Monroe aktoreak protagonista izango zen paper bat lortu zuen, "Rose" izeneko emakume batena, Niágara filmean. Darryl F. Zanuck-ek,[18] garai hartako Twentieth Century Fox-eko presidenteak, berariaz eskatu zuen berarentzako papera. Horrela, Marilyn Monroek Anne Bancroft ordeztu zuen eta kritika desberdinak lortu zituen: batzuek esan zuten ez zegoela paperak eskatzen zuen mailan, baina beste asko berriz eklipsatuta geratu ziren bere edertasunagaitik.

Urte bereko abenduan, Marilyn, Playboy aldizkariko inaugurazio zenbakian agertu zen, eta aldizkariaren lehen 'hileko neska" bihurtu zen. Aldizkariko azalak aktorearen irudi bat zakarkien, non honek, kritika asko eragin zituen, izan ere, Marilyn eskote nabariko soineko batekin erakusten zuen; baina aldizkariaren barrualdea are leherkorragoa zen: izan ere, argazki nagusi gisa Sueños dorados-eko argazkia zenkarren, Marilyn guztiz biluzik agertzen zena, erraso-izara baten gainean etzanda.[19] Egia esan, Marilynek ez zuen aldizkarirako posatu: irudia 1949koa zen. Hugh Hefnerr argitalpenaren jabeak, garaiz erosi zituen eskubideak, aktorearen eztanda nabarmenagoa izateko.

Aktoreak, Jane Russell-ekin batera, Los caballeros prefieren rubias (1953) filma protagonizatu zuen: Bertan, "Lorelei Lee" abeslari eta dantzaria interpretatu zuen. Film horretan egindako lanak kritika onak jaso zituen, eta "Diamonds Are a Girl 's Best Friend" zenbaki musikalaren interpretazioa musikalen klasiko bihurtu zen, eta 37 urte geroago, Madonnak "Material Girl" bideoklipean birsortu zuen.[18] 1953an, Marilyn-ek Lauren Bacall eta Betty Grable-rekin ere lan egin zuen, How to Marry a Millionaire lanean. Komedia horretan, "Pola" interpretatu zuen, eta filmak kritika positiboak eta diru-bilketa onak egin zituen, eta, berriz ere, Monroeren jardunak aipamen onak jaso zituen.

 
Marilyn Monroe-ren soineko txuri famatuaren ilustrazioa.

1954an, aktorea Otto Preminger, River of No Return (itzulerarik gabeko ibaia) westernean agertu zen, Robert Mitchum, Rory Calhoun, Tommy Rettig eta Murvyn Vye aktoreekin batera, eta abeslari baten papera interpretatu zuen.[20]

Gatazkak Twentieth Century-Foxekin eta Joe DiMaggioren ezkontza (1954-1955)

aldatu

Monroe 20th Century Foxeko aktore garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arren, 1950etik lan-kontratuak ez zuen aldaketarik izan: bere soldata beste aktore batzuena baino txikiagoa zen, eta ez zuen bere proiektuak eta lankideak hautatzeko askatasunik. Frank Sinatraren The Girl in Pink Tights musika-komediaren filmaketan parte hartzeari uko egin zion "ilehoria tonta" ren paperak interpretatzeaz nekatuta eta horrek arazoak ekarri zituen, izan ere, filma honetan ezetza eman zuenez, 1954ko urtarrilaren 4an estudioak aldi baterako bertan behera utzi zuen Marylinekin lan egiteari.[9]

Urtarrilaren 14an, Joe DiMaggiorekin ezkondu zen San Frantziskoko udaletxean, eta honen ezteia osparetko Japoniara bidaiatu zuten, eta senar-emazteek komunikabideen interes handia piztu zuten ordundik aurrera. Monroe, gerrara zihoazen tropa estatubatuarrak entretenitzeko asmoarekin, Japoniatik Koreara joan zen, eta bertan, lau egunez bere filma ezberdinetako abestiak interpretatu zituen hirurogeita hamar mila marinelentzat. [21]Urte bereko otsailean Hollywoodera itzuli zen eta emakume izar ikonikoaren Photoplay saria eskuratu zuen. Hortik hilabetera, estudioak ikuspegi komertzial eta artistikotik begitatuta kontratu abantailatsuago bat eskaini zion: ehun mila dolar Broadway The Seven Year Itch-en antzerki-lanaren bertsio zinematografikoagatik.

 
Marilyn Monroe

Apirilean, Otto Preminger-en River of No Return western filma estreinatu zen, eta Robert Mitchum-ekin partekatu zuen eszena. Honako hau esan ohi zuen Monroek ekoizpen hori buruz: "Z serieko bakeroen pelikula bat da, non zinemaskopearen eszenografia eta prozesua jarduerak baino garrantzitsuagoak diren", baina harrera komertzial ona izan zuen. Foxera itzuli ondoren, lehen filma There 's No Business Like Show Business musikala izan zen (hautagaien argiak). [21]Gustukoa ez izan arren, konpentsazio gisa interpretatu behar izan zuen, The Girl in Pink Tights-en jarduteari uko egin ziolako, baina honek kritika txar asko izan zituen, eta Marylinen aktuazioa gehiegizko bezala epaitua izan zen.

The Seven Year Itch (La tentación vive arriba; 1955)

aldatu

Etenaldi labur baten ondoren, Monroek "La Chica" ren papera onartu zuen 1955eko The Seven Year Itch komedian, izen bereko antzerki-lanaren egokitzapen zinematografikoan hain zuzen.[22] Filma horretan egindako lanak kritika positiboak asko jaso zituen, eta honen ondorioz BAFTA sariaetako bere lehen nominazioa lortu zuen atzerriko aktore onentzat. The Seven Year Itch merkatuko arrakasta handia izan zen, eta honekin zortzi milioi dolar baino gehiago bildu zituen. Nahiz eta gauzak hain ondo joan, honek, Monroe eta DiMaggioren arteko ezkontza-krisia ekarri zuen, batez ere New Yorkeko haizeak altxatutako soinekoaren eszena ospetsuagatik eta, oro har, Marilynek zabaltzen zuen irudi probokatzaileagatik, eta hilabete batzuk beranduago bikoteak dibortzioa sinatuko zuen.[20]

Actor 's Studio-n sartzea eta Marilyn Monroe Productions sortzea (1955-1957)

aldatu

1950eko hamarkadaren erdialdean, Monroe New Yorkera joan zen, eta denboraldi batez utzi zion jarduteari, bere zinema-ekoizle propioa osatu nahi zuelako eta aktore gisa dituen dohainak hobetu nahi zituelako.[23] Truman Capote lagunak iradokita, Constance Collier jaunak zuzendutako antzerki-eskoletan eman zuen izena, baina tamalez, ikastaroa hasi eta egun batzuetara hil zen Constance Collier jauna. Honen eraginez, Actor 's Studio-n Lee Strasberg- ek ematen zituen ikastaroetan hastea erabaki zuen.

1956an, Monroe zinemara itzuli zen, "Cherie" papera interpretatuz Bus Stop filmean. Twentieth Century Foxekin sinatutako kontratu berriari esker, aktoreak zuzendaria aukeratzeko boterea izan zuen. Joshua Loganen alde egin zuen Marilyn bere interpretazio-metodo berarekin prestatua baitzegoen, eta berriz ere, Monroeren jarduerak kritika onak jaso zituen. [23]Loganek, bere autobiografian, honako hau idatzi zuen: "Marilyn garai guztietako aktore talentutsuenetako bat da, benetan bikaina. Nire ustez, Óscar sarietarako aktore onenaren izendapena jaso behar zuen". [24]Urte berean, Marylin Urrezko Globo sarietako aktore onena bezala izendatu zuzten.

Azken filmak eta osasun arazoak (1960-1962)

aldatu

Some Like It Hot-en ondoren, aktoreak kontratu berri bat sinatu zuen Twentieth Century Foxekin, eta 1960an Let 's Make Love (El multimillonario) musikalean antzeztu zuen George Cukorren zuzendaritzapean. Filmaren grabaketa atzeratu egin zen Monroeren baldintza fisikoengatik eta, berak eskatuta, gidoia Arthur Miller-ek berridatzi zuelako.[25] Antzerkigileak egindako aldaketen ondorioz, Gregory Peckek ez zuen filmeko paper nagusia antzeztu nahi izan; Cary Grant, Charlton Heston, Yul Brynner eta Rock Hudson aktoreek ere uko egin zioten.

Garai honetan, Monroeren egoera emozionala eta osasuna nabarmen okertu ziren. Gauez, bere loezinari aurre egiteko, Ralph Greenson doktoreari deitzen zion telefonoz, bere psikiatra eta psikoanalista zenari.

1960an, Monroe John Hustonen The Misfits (Bizitza Errebeldeak) filmeko aktore-zerrendan sartu zen, bere gidoia Arthur Millerrek idatzi zuelarik. Aktoreak "Roslyn" pertsonaiaren papera egin zuen, bere senarrak bere bizitzako egoera, elkarrizketa eta momentuen berri eman ziona, eta besteak beste, Clark Gable, Montgomery Clift eta Thelma Ritter aktoreek antzeztu zuten. Filmaketa urte horretako uztailean hasi zen eta Nevadako basamortuan egin zen. Monroeren egoera animikoa ez zen ona: filmatzerako orduan maiz falta zen, kontzentratzeko zailtasunak zituen, eta lo egiteko botika eta alkohol dosi handiak kontsumitzen zituen.

Abuztuan, Marilyn Los Angelesen ospitaleratu zuten hamar egunez. Egunkariek aktorea heriotzatik gertu zegoela jakinarazi zuten, baina ez zuten bere ospitaleratzearen zergatien berri eman. Ospitaletik atera ondoren, Monroe Nevadara itzuli zen eta pelikula filmatzen amaitu zuen. Azaroan, aktorea eta bere senarra New Yorkera bananduta itzuli ziren eta bera Lee Strasberg-en[5] etxean babestu zen. Hurrengo hilabeteetan, Monroek farmakoekiko eta alkoholarekiko zuen mendekotasunak, berriz ere, heriotzaren ertzera eraman zuen. Otsailean, Payne Whitney klinika psikiatrikoan sartu zen, eta berak, [3] "amesgaizto" gisa deskribatu zuen bertan bizitako esperientzia. Ondoren, Joe DiMaggiorekin, bere bigarren senarrarekin, komunikatzea lortu zuen, psikiatrikotik ospitale batera eramatea eragin zuena. Bere osasun egoera delikatuak, gainontzeko urteetan lan egitea eragotzi zion.

Heriotza

aldatu

1962ko abuztuaren 5ean, goizaldeko 4:55ean, dei kezkagarri bat jaso zuen Jack Clemmons Los Angeleseko poliziaburuak. Bere solaskidea Greenson doktorea zen, Marilyn Monroeren psikiatra, eta mezua argia zen: aktorea hilda zegoen. Clemmons izan zen bertara iritsi zen lehena, heriotzaren eszena aldatua zirudien, maindireak aldatuak eta garbi zeuden eta gorputza tokiz aldatua zegoen. Clemmons ohartu zen Murray arropa garbitzen ari zela ordu hartan, eta harridura handia eragin zion horrek. Hasiera batean, pilulak hartzeko urik, pitxerrik edo edalontzirik ere ez zegoen, eta Poliziaren ofizialak medikuei ohartarazi zien hori. [26]Geroago, beste polizia eta forentse batzuk bertaratu ziren, eta edalontzi bat agertu zen eskenatokian. Autopsiak barbiturikoen gaindosi baten ondorioz hil zela adierazi zuen.

 
Marilyn Monroe-ren heriotza.

Txostenaren arabera, heriotzaren arrazoia suizidioa zela adierazi zen. Froga eskastasunagaitik, askok eraila izan zela uste dute. Bere medikuek, Greensonek eta Engelbergek, bere gorputzean pilatu ahal izan ziren barbiturikoak errezetatzen zizkioten, bizitzarako arriskutsuak ziren mailak lortu arte.[27] Uste denez, Marilyn agintariei abisua eman baino ordu batzuk lehenago hil zen, eta bere logela behar bezala manipulatu eta antolatu zuten telefono deiaren aurretik. Suizidioaren hipotesiak arreta galaraziko lioke bere mediku pertsonalek heriotzan izan zitzazketen erantzukizunari, eta edozein inputaziotik salbatuko lituzke.[20]

Eunice Murray, bere etxekoandrea, Greenson doktoreak gomendatua Marilynekin lan egiteko, hogeita hiru urte geroago elkarrizketatu zuten eta gau hartan lorik ezin zuela egin baieztatu zuen. Bere bertsioaren arabera, ohetik altxatu eta Marylinen gelako argiak piztuta zeudela ikusi zuen, atea giltzaz itxita aurkitu zuen barrutik, eta, beraz, etxetik irten behar izan zuen, logelako leihotik Marylin ikusteko, biluzik zegoen ohe gainean, bizirik gabe. [13]Greenson doktoreari deitu zion berehala, eta gauerdian edo goizaldearen hasieran Engelbergekin bertaratu zen. Poliziari deitu baino lehen medikuek eta giltza-jabeak egin zutena ez da ezagutzen. Hil eta hiru egunera, Joe DiMaggiok, bere bigarren senarrak, hileta pribatuan eman zion azken agurra, senide eta gertuko lagunak bertan zirela.[16]


Filmografia

aldatu
Urtea Izenburua Papera Oharrak
1962 Something's Got to Give Ellen Wagstaff Arden (bukatu gabe)
1961 The Misfits Roslyn Tabler
1960 Let's Make Love Amanda Dell
1959 Some Like It Hot Sugar Kane Kowalczyk
1957 The Prince and the Showgirl Elsie Marina
1956 Bus Stop Cherie
1955 The Seven Year Itch The Girl
1954 There's No Business Like Show Business Vicky Hoffman/Vicky Parker
1954 River of No Return Kay Weston
1953 How to Marry a Millionaire Pola Debevoise
1953 Gentlemen Prefer Blondes Lorelei Lee
1953 Niagara Rose Loomis
1952 O. Henry's Full House Oinezkoa "The Cop and the Anthem" izeneko kapituluan
1952 Monkey Business Miss Lois Laurel
1952 Don't Bother to Knock Nell Forbes
1952 We're Not Married! Annabel Jones Norris
1952 Clash by Night Peggy
1951 Let's Make It Legal Joyce Mannering
1951 Love Nest Roberta Stevens
1951 As Young as You Feel Harriet
1951 Home Town Story Gina Norris
1950 Right Cross Dusky Ledoux (kreditoetan agertu gabe)
1950 All About Eve Miss Caswell
1950 The Fireball Polly
1950 The Asphalt Jungle Angela Phinlay
1950 A Ticket to Tomahawk Clara (kreditoetan agertu gabe)
1949 Love Happy Bezero bat
1948 Ladies of the Chorus Peggy Martin
1948 Scudda Hoo! Scudda Hay! Txalupako neska (lakuko eszenetan)/Elizatik ateratzen den neska (Kreditoetan agertu gabe)
1947 Dangerous Years Evie

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Donald., Spoto,. (℗2014). Marilyn Monroe : the biography. Blackstone Audio ISBN 978-1-4830-7299-9. PMC 933561129. (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  2. «HEALING IN INDIGENOUS CULTURES» International Review of Mission 90 (356-357): 176–177. 2001-01-04  doi:10.1111/j.1758-6631.2001.tb00277.x. ISSN 0020-8582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  3. a b «Marilyn Monroe. Biografía» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  4. De Maeseneer, Rita; Arbaiza, Diana. (2019). «¿Cómo apropiarse de una estrella/ícono?: “Oración por Marilyn Monroe” de Ernesto Cardenal y “La Marilyn Monroe de Santo Domingo” de Frank Báez» MLN 134 (2): 440–459.  doi:10.1353/mln.2019.0025. ISSN 1080-6598. (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  5. a b Decker, Michael. (2009-2010). «Goodbye, Norma Jean: Marilyn Monroe and the Right of Publicity's Transformation at Death» Cardozo Arts & Entertainment Law Journal 27: 243. (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  6. Cristóbal, Ramiro. (2012). «La otra vida de Marilyn Monroe: Cincuenta años sin el mito» Cambio 16 (2107): 44–47. ISSN 0211-285X. (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  7. https://gredos.usal.es/bitstream/handle/10366/32530/RTXVII~N10~P47-57.pdf?sequence=1
  8. https://www.nodulo.org/ec/2002/n009p02.htm
  9. a b https://repositorio.tec.mx/bitstream/handle/11285/624018/v19a10_2.pdf?sequence=1
  10. (Gaztelaniaz) Gasca, Luis.- Marilyn Monroe : toda la verdad. Bartzelona: Plaza¬Janes argitaltxea, 1987. orr.21-25. ISBN 84-01-37281-X
  11. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4436176
  12. a b https://revistas.udea.edu.co/index.php/revistaudea/article/download/12903/11622
  13. a b (Ingelesez) Spoto, Donald. (2001). Marilyn Monroe: The Biography. Rowman & Littlefield ISBN 978-0-8154-1183-3. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  14. https://repositorio.tec.mx/bitstream/handle/11285/624018/v19a10_2.pdf?sequence=1
  15. (Ingelesez) Summers, Anthony. (2013-10-17). Goddess: The Secret Lives Of Marilyn Monroe. Orion ISBN 978-1-78022-707-8. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  16. a b (Ingelesez) Summers, Anthony. (2013-10-17). Goddess: The Secret Lives Of Marilyn Monroe. Orion ISBN 978-1-78022-707-8. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  17. (Ingelesez) Meyers, Jeffrey. (2012). The Genius and the Goddess: Arthur Miller and Marilyn Monroe. University of Illinois Press ISBN 978-0-252-07854-5. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  18. a b https://fido.palermo.edu/servicios_dyc/proyectograduacion/archivos/4340.pdf
  19. (Gaztelaniaz) Gunthert, André; Erazo, Jorge Luis Aparacio. (2018). «La consagración de la selfie: una historia cultural» NEXUS COMUNICACIÓN  doi:10.25100/nc.v0i24.7691. ISSN 2539-4355. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  20. a b c https://revistas.udea.edu.co/index.php/revistaudea/article/download/12903/11622
  21. a b https://www.redalyc.org/pdf/1995/199520010079.pdf
  22. https://riull.ull.es/xmlui/bitstream/handle/915/13293/LT_08_(2010)_24.pdf?sequence=1
  23. a b (Gaztelaniaz) Hethmon, Robert H.. (2004). El método del actors studio: conversaciones con Lee Strasberg. Editorial Fundamentos ISBN 978-84-245-0094-8. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  24. https://racimo.usal.edu.ar/4897/1/P%C3%A1ginas%20desde500028160-La%20entrevista%20period%C3%ADstica.pdf
  25. https://pesquisa.bvsalud.org/portal/resource/pt/ibc-129999
  26. Alfaro, Silvia Rivera. (2012). «“Oración por Marilyn Monroe” de Ernesto Cardenal: de la construcción al carácter pragmático» Revista Humanidades: Revista de la Escuela de Estudios Generales 2 (1): 7. ISSN 2215-3934. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  27. (Gaztelaniaz) Entrambasaguas, Manuel de. (2013). «Insomnio y muerte de Marilyn Monroe. Parte I: Insomnio» Vigilia sueño: 45–57. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).

Kanpo estekak

aldatu