Marcel Lefebvre
Marcel Lefebvre (Tourcoing, 1905eko azaroaren 29a - Martigny, Suitza, 1991ko martxoaren 25a) elizgizon frantziarra izan zen.
Erromako Unibertsitate Gregorianoan ikasketak egin, eta 1929an apaiz ordenatu zen. 1932-1946 bitartean, misiolari izan zen Gabonen, eta gero gotzain (1947), ordezkari apostoliko (1948) eta artzapezpiku (1955-1962) Dakarren.
Vatikanoko II. Kontzilioan, teologia berriaren aurrean Eliza katolikoaren ortodoxia defendatzen zuen Caetus internationalis patrum fundazioa eratu zuen. 1969an, San Pio X. Nazioarteko Mintegia sortu zuen Ecônen, Suitzan, Frantziako gotzainen baimenik gabe. Arauz kontrako hainbat ordenazio egin ondoren, a divinis zigortu zuten, eta 1983an, Ecôneko zuzendaritza utzi eta Franz Schmidberger izendatu zuen ondorengo, era honetan Erromako Elizarekin zituen liskarrak areagotuz. 1988an, eskumikatu egin zuten aita santuaren baimenik gabe gotzainak sagaratu izanaren salaketapean.
Maurrasen eta Action Françaisen tesiekin lotuta dago Lefebvreren ideologia.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Lefebvre |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.