Lepahoria (Martes martes) mustelidae familiako haragijalea da, isatsa luzea eta iletsua duena, ia Europa osoan bizi dena.[1]

Lepahori
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMartes
Espeziea Martes martes
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Eguneko zikloagaueko
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Deskribapena

aldatu

Gorputz luze iluna du, neguan kolorez pixka bat argitzen dena. Bularrean orban horia dauka, hortik bere izena. 25 zentimetroko altuera eta burutik buztanera 50 zentimetroko luzera ditu, buztanak 30 zentimetro izanik. hankak, ordea, laburrak dira, mustelidoen itxura tipikoa baitu. Helduek 1,5 kilogramoko pisua dute. Ikusmena, usaimena eta entzumena oso garatuak ditu[2].

Jokaera

aldatu
 
Lepahoria hegazti bat ehizatu berritan.

Mustelidoen artean hatzapar erdi-uzkurkorrak dituen espezie bakarra da: horri esker, zuhaitzetara erraz igotzen da eta zoruan ere lasterkari ona da. Animalia gautarra da eta entzumen bikainari esker. ugaztun txikiak, txoriak, intsektuak eta igelak ehizatzen ditu. Dieta osatzeko, sarraskia, fruituak, txorien arrautzak eta eztia ere jaten ditu.

Animalia lurraldekoia da eta bere eremua gorotzarekin markatzen du. Gorotza azeriaren antzekoa du baina lore usain handiagoduna.

Bizitza luzeko animalia da, hamaika urte ere hartzen baititu. Etxekoturiko lepahori bat 18 urte bizitzera iritsi zen.

Ugalketa

aldatu

Bikoteak uUztailaren eta abuztuaren artean elkartzen dira. Kopularen ondoren —inoiz ordubete iraun izan dute — emeak zazpi hileko haurdunaldia izaten du. Martxoa edo apirilean erditzen da. Kume bat eta bost artean izaten ditu eta jaiotzean, 30 gramoko pisua izaten du bakoitzak. 12-16 aste egiten dute habian[2].

Harrapariak

aldatu

Lepahoriaren harrapariak arrano beltza, azeria, otsoa eta basakatua dira.

Gizakiarekin harremana

aldatu

Lepahoriaren larrua ere preziatua da eta horregatik ehizatua izan da. Gizakiek pozoitu ere egin izan dute, ehiztarientzako preziatuak diren hegaztiak jan ez ditzan. Gaur egun legez babestuta dago. Basoen soilketak, ordea, lepahorien populazioan eragin nabarmena du.

Taxonomia

aldatu

Zortzi azpiespezie ezagutzen dira:

  • Martes martes martes
  • Martes martes borealis
  • Martes martes latinorum
  • Martes martes lorenzi
  • Martes martes minoricensis
  • Martes martes notialis
  • Martes martes ruthena
  • Martes martes uralensis

Euskal Herriko habitata eta egoera

aldatu

Lepahoriaren habitata hosto erorkorreko zuhaitzen baso handiak kontserbatzen diren eremuak dira. EAEn ur isurialdeak banatzen dituzten mendikate handietan eta Karrantzako eta Kantabriako mendilerroetan bakarrik aurkitzen da. Andatzan konifero landaketak nagusi izan arren lepahoriak ikusi izan dira. Nafarroan Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan, Aretako mendilerroan eta Aurizko mendietan aurkitzen da. Izkoko mendietan ere badira, behar bada gainerako populazioetatik isolaturik. Hegoaldeko muga Leireko mendilerroan dago.[3]

Euskal Autonomia Erkidegoan populazioa ezezaguna bada ere, datu faltak dentsitatea baxua dela erakusten du. Gehiegizko harrapaketak eta baso-ustiakuntzak espeziea mugatu dute. Europako hainbat eremutan haren populazioaren joera baso-ustiakuntzari lotua dagoela ikusi da. Zepo eta harrapaketen debekua ere garrantzitsua da. Euskal Autonomia Erkidegoko mehatxatutako espezieen katalogoan dago, bakana babes kategorian.[3][4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b (Ingelesez) «Pine marten facts and information» Trees for Life (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Martes martes LINNAEUS, 1758» Vertebrados Continentales del País Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  4. «Martes martes Lepahoria» Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.